Russula laeta
Russula laeta | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Russulales |
Familia | Russulaceae |
Generoa | Russula |
Espeziea | Russula laeta Jul.Schäff., 1952 |
Russula laeta Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarria da.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: Tamaina ertainekoa, Russula aurea delakoaren antzekoa, azal distiratsuarekin, gorri-arrosa, batzuetan purpura edo adreilu kolorekoa, hala nola Russula velenovskyi, askotan ez hain burdin kolorekoa edo erdian oliba antzeko kolorez tindatua.
Orriak: Hori bizi kolorekoak.
Hanka: 6 cm arteko garaierakoa eta cm 1 arteko lodierakoa, zuria edo pixka bat grisa.
Haragia: Zuria, fruta usain ahularekin, Russula lepida delakoaren antzeko zaporea du. Erreakzioak: Fe, positiboa; guayaco (G), positibo ahula.[2]
Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria dutelako Russula generoko espezie askok. Laeta epitetoa ere latinetik dator, oparoa, alaia, bizia, esan nahi duen "laetus" hitzetik. Bere kolore distiratsuagatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jangarria.
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzeko hainbat Russula gorri daude.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Uztailetik urrira. Hostozabalen azpian, bereziki pagoen azpian.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europa, Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Maroko, Israel, Iran, Himalaiako eremua.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 68 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ Russula laeta: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.