Muki-sare orriurdin
Muki-sare orriurdina | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Cortinariaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Cortinarius | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Cortinarius delibutus Fr., 1838 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Muki-sare orriurdina (Cortinarius delibutus) Cortinariaceae familiako onddo bat da.[1] Ez du sukaldaritzarako balio.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 3 eta 8 cm bitarteko diametrokoa, haragitsua, lehenengo ganbila eta gero lau-ganbila eta ertz meheekin. Azal leuna eta likatsua du eguraldi hezean, hori-urre kolorekoa, erdian tonu ilunagoak hartzen ditu.
Orriak: Itsatsiak, zabal samar, gaztetan kolore lila-urdinxka dute eta gero kanela kolorekoak.
Hanka: Zilindrikoa, baina oinarrian lodituta. Ez oso likatsua eta zurixkatik gris zurbil kolorera doana, goialdean urdinez tindatuak eta gortina zuri-horixka edo pixka bat more koloreko anuliforme batekin.
Haragia: Itxia, zurixka eta gero horixka, ez du usain nabarmenik.[2]
Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Delibutus epitetoa latinetik dator, koipeztatua, hezea, esan nahi duen "delibutus" hitzetik. Onddo osoaren azalaren itxuragatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da jangarria.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Cortinarius lewisii, antzeko espeziea da.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udazkenean, hostozabalen eta koniferoen baso hezeetan eta lurzoru zingiratsuetan. Batez ere urkien eta pagoen azpian.[4]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 125 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 125 or. ISBN 84-282-0540-X (T.2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 202 or. ISBN 84-282-0865-4..