Edukira joan

Galanperna zuri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Galanperna zuria
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaLeucocoprinus
Espeziea Leucocoprinus leucothites
Redhead, 2023
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakAgaricus onddo zuria
BasionimoaAgaricus leucothites

Galanperna zuria (Leucocoprinus leucothites) Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarria da, baina Amanita zuri hilgarriekin antz handia du (verna eta virosa). Oro har, orri zuriak eta eraztuna duten perretxiko guztietatik ihes egin behar da. Oso ohikoa Euskal Herrian.

Sinonimoa: Hypophyllum scissum, Agaricus excoriatus, Agaricus leucothites (Basionimoa), Agaricus sphaerophorus, Agaricus naucinus, Lepiota naucina, Lepiota pudica, Lepiota naucina var. leucothites, Mastocephalus naucinus, Leucocoprinus pudicus, Leucoagaricus naucinus, Lepiota leucothites, Leucoagaricus leucothites, Leucoagaricus carneifolius var. leucothites, Leucoagaricus pudicus.

Kapela: 4 eta 10 cm arteko diametrokoa, haragitsua, oboidea, ondoren kanpai formakoa eta azkenean zabaldua. Zeta-antzekoa, leuna, zurixka edo okre samarra da diskoaren gainean, eta batzuetan zartatu egiten da lehor dagoenean.

Orriak: Libreak, meheak, estu, sabeldunak, kolore zurixkakoak, baina azkenean arrosa-haragi kolorez tindatzen dira.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak

Hanka: Nahiko laburra, zilindrikoa, baina lodiagoa oinarrian, hasieran betea eta gero hutsa. Zurixka da eta, goiko aldean, mintzeko eraztun bat dauka, zuria eta nahiko iheskorra.

Haragia: Zuria, samurra, frutena gogorarazten duen usaina, zapore atseginekoa.[2]

Etimologia: Lepiota hitza grezierazko "lepis" "lepidos" hitzetatik dator eta "oús" eta "otós ear" hitzetatik, kapela esan nahi duena. Ezkatadun kapela duen onddoa. Naucina epitetoa latinetik dator, "naucum" hitzetik, txikia esan nahi du. Bere neurriengatik.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarri delikatutzat hartzen da, hala ere, batzuek digestio arazoak egotzi dizkiote. Izan ere, perretxiko fin honek, ale gazteak eta bildu berriak kontsumitzea eskatzen du. Bestalde, kontuz ibili behar da Amanita zuri hilgarriekin ez nahasteko.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amanita zuri hilgarriekin nahas liteke, Amanita verna, Amanita virosa eta Amanita phalloides aldaera zuriarekin.[4]

Funtsezko desberdintasunak

Lepiota naucina: Hanka erraboilduna, baina bolbarik gabe. Eraztun mugikorra. Orri arrosakarak. Ukitzean apur bat horitu egiten da.

Amanita verna eta virosa: Hanka erraboilduna eta bolbaduna. Eraztun finkoa, benda bat osatuz. Orriak beti zuri, ez dira inoiz horitzen.

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaberri amaieratik udazkenera arte, belardietan, lorategietan, landatutako lurretan, etab., basoan ez. Baso hezeetan irteten dute batez ere Amanita hilgarriak.

Lepiota naucina perretxikoa, urte batzuetan, garai eta eremu egokietan, zelai eta lur landuak inbadituz agertzen da.[5]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mundu osoan barreiatzen da, kontinente guztietan zehar, eta habitat ugaritan garatzen da.[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 326 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  3. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 185 or. ISBN 84-505-1806-7..
  4. (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda, 27 or. ISBN 84-7173-211-4..
  5. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno.. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 24 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  6. Leucocoprinus leucothites: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]