Edukira joan

Coprinopsis narcotica

Wikipedia, Entziklopedia askea
Coprinus narcoticus /
Coprinopsis narcotica
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaPsathyrellaceae
GeneroaCoprinopsis
Espeziea Coprinopsis narcotica
BasionimoaAgaricus narcoticus

Coprinus narcoticus edo Coprinopsis narcotica Psathyrellaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Kapela: 2 eta 3 cm bitarteko diametrokoa, ezkur itxurakoa, gero zabaldua, goraino ildaskatua, flokosoa, beix argi koloreko hondoaren gainean gorrixka-grisaxka koloreko pikorrekin.

Orriak: Gris-arrosatik beltzaxkara doan kolorekoak.

Hanka: 7 cm inguruko garaierakoa eta 0,4 cm inguruko diametrokoa, ardatz itxurakoa, zuri samarra eta iletsua.

Haragia: Asfalto usain handiarekin edo nitratozko ongarriren batenarekin.[2]

Etimologia: Coprinus hitza grezieratik dator, "coprinus" hitzetik, eta simaurrari dagokiona, simaurretan hazten dena, esan nahi du.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria. Usain txarra du.

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere perfumeagatik ezinezkoa da nahastea.

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaren erditik udazkenaren amaieraraino. Zuhaitz hostozabalen azpian, batez ere bidexken inguruan.

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 272 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. Coprinopsis narcotica: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]