Coltricia cinnamomea
Coltricia cinnamomea | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Hymenochaetales |
Familia | Hymenochaetaceae |
Generoa | Coltricia |
Espeziea | Coltricia cinnamomea Murrill, 1904 |
Basionimoa | Boletus cinnamomeus |
Coltricia cinnamomea Hymenochaetaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 2 eta 3 cm bitarteko diametrokoa, pixka bat suberosoa, biguna, lau-hondoratua, ia inbutu itxurakoa, tomentuduna, gero ilegabea, distiratsua, kanela kolore bizikoa, eremu zentrokide ilunekin, iheskorrak, amaieran lehoi kolore bakarrarekin eta eremu zirkular gabe; ertza askotan zintekin.
Poroak: Nahiko handi samarrak, pentagonalak edo hexagonalak, kanela ilun kolorekoak, lehorrean lehoi kolorekoak.
Hanka: 3 eta 4 cm bitarteko garaierakoa eta 0,3 eta 0,5 cm bitarteko diametrokoa, erdian, barrubetea, tomentuduna, oinarrira mehetua, batzuetan tuberosoa ere bai, kapelaren kolorekoa.
Haragia: Kolore berekoa. KOH erreaktiboarekin berehala beltza.[2]
Etimologia: Coltricia terminoak aulkiari, jarlekuari dagokio. Cinnamomea epitetoa grezieratik dator, kanela esan nahi duen “kinnamomon” hitzetik. Bere koloreagatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da jangarria.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Coltricia perennis antzekoa da, baina handiagoa da eta kolore motelagoak ditu.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Isolatuta edo gutxitan soropildua, hostozabalen eta koniferoen basoetako lurzoru goroldiotsuetan.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Erdialdeko Amerika, Kolonbia, Venezuela, Brasil, Europa, Kanariak, Errusia, Himalaiako eremua, Txina, Hego Korea, Japonia, Vietnam, Indonesia, Australia, Zeelanda Berria, Seychelleak, Zimbabwe, Mayotte, Kenya, Uganda, Tanzania, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Nigeria, Côte d'Ivoire.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 483 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Velazquez Vergara José Ignacio, Suarez Gil Angela. (2009). Catalogo micológico. Banco de setas.
- ↑ Coltricia cinnamomea: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1904. urtean deskribatutako onddoak
- Euskal Herriko onddoak
- Coltricia
- Kanadako onddoak
- Ameriketako Estatu Batuetako onddoak
- Mexikoko onddoak
- Erdialdeko Amerikako onddoak
- Kolonbiako onddoak
- Venezuelako onddoak
- Brasilgo onddoak
- Europako onddoak
- Kanarietako onddoak
- Errusiako onddoak
- Himalaiako eremuaren onddoak
- Txinako onddoak
- Hego Koreako onddoak
- Japoniako onddoak
- Vietnamgo onddoak
- Indonesiako onddoak
- Australiako onddoak
- Zeelanda Berriko onddoak
- Seychelleetako onddoak
- Zimbabweko onddoak
- Mayotteko onddoak
- Kenyako onddoak
- Ugandako onddoak
- Tanzaniako onddoak
- Kongoko Errepublika Demokratikoko onddoak
- Nigeriako onddoak
- Boli Kostako onddoak