Chrysomphalina chrysophylla
Chrysomphalina chrysophylla | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Hygrophoraceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Chrysomphalina | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Chrysomphalina chrysophylla Clémençon, 1982 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus chrysophyllus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Chrysomphalina chrysophylla Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da. [1]
Sinonimoak: Armillariella chrysophylla, Agaricus chrysophylla, Omphalia chrysophylla, Omphalina chrysophylla.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 2 eta 5 cm bitarteko diametrokoa. Mehea ia mintzezkoa, ahula deprimitua eta unbilikatua, flokosoa; higrofanoa: hori-arrea eguraldi hezean, horixka zurbila lehorrarekin, berezko ezkatekin, isladun ertza.
Orriak: Luze dekurrenteak, zabal, hori-urre kolorekoa edo laranja kolorekoa.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: 2 eta 4 cm bitarteko garaierakoa eta 0,2 era 0,4 cm bitarteko lodierakoa. Fistulosoa, zilindrikoa, leuna, hori-urre kolorekoa.
Haragia: Urria.[2]
Etimologia: Chrysophylla epitetoa grekotik dator, urrea esan nahi duen "krysos" hitzetik eta orria esan nahi duen, "phyllon" hitzetik. Orrien hori-urre koloreagatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez du balio sukaldaritzarako.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Omphalia generoko espezien artean, erraz ezagutzen den espeziea da, orrien hori-urre kolore ederrak, azalaren arre kolorearekin kontrastea egiten duelako.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udan eta udazkenean. Lignikola, usteltzen ari diren enborretan eta motzondoetan, zerrauts piloetan ere bai; soropildua.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Japonia, Taiwan.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 128 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 355 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ Chrysomphalina chrysophylla: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.