Cheilymenia stercorea
Cheilymenia stercorea | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Pezizomycetes |
Ordena | Pezizales |
Familia | Pyronemataceae |
Generoa | Cheilymenia |
Espeziea | Cheilymenia stercorea Boud., 1907 |
Basionimoa | Peziza stercorea |
Cheilymenia stercorea Pyronemataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Kontsumorako erabilgaitza.
Sinonimoak: Peziza stercorea, Peziza scutellata, Lachnea stercorea, Patella stercorea.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Karpoforoa: 1 eta 2 mm bitarteko diametrokoa, eserita, hasieran kopa itxurakoa, gero disko-formako lautua. Gainazal himenial leuna, hori-laranja kolorekoa, ertzean oso nabariak diren ile hialino tentez estalia. Kanpoko aldea kolore berekoa, sesila, ez du hankarik.
Haragia: Hutsala, usain eta zapore nabarmenik gabea.[2]
Etimologia: Stercorea epitetoa bere habitatagatik du.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Interes gastronomikorik gabea.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Cheilymenia fimicola, zertxobait handiagoa da eta ileak ez ditu izar formakoak. Scutellinia crucipila handiagoa da, lurrekoagoa (ez simaurretan). Cheilymenia edo Coprobia granulata espezieak ez ditu ile nabaririk.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urteko edozein urtarotan. Espezie koprofiloa, beti behi edo zaldi simaurretan sortzen da. Talde handietan, gregarioa.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Mexiko, Argentina, Txile, Brasil, Islandia, Europa, Errusia, Svalbard, India, Australia, Zeelanda Berria.[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 565 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Morales Pulido Juan, Carmona Perate José Julián. (1981). Sociedad Micologica Extremeña, Medalla de Extremadura 2019.
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
- ↑ (Gaztelaniaz) Calvo Pérez Javi. (2006). El mundo de las setas. Asociacion Micológica Fungipedia.
- ↑ Cheilymenia stercorea: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1907. urtean deskribatutako onddoak
- Euskal Herriko onddoak
- Cheilymenia
- Kanadako onddoak
- Ameriketako Estatu Batuetako onddoak
- Alaskako onddoak
- Mexikoko onddoak
- Argentinako onddoak
- Txileko onddoak
- Brasilgo onddoak
- Islandiako onddoak
- Europako onddoak
- Errusiako onddoak
- Svalbardeko onddoak
- Indiako onddoak
- Australiako onddoak
- Zeelanda Berriko onddoak