Bondarzewia mesenterica
Bondarzewia mesenterica | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Russulales |
Familia | Bondarzewiaceae |
Generoa | Bondarzewia |
Espeziea | Bondarzewia mesenterica Kreisel, 1984 |
Basionimoa | Boletus mesentericus |
Bondarzewia mesenterica Bondarzewiaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Sinonimoak: Bondarzewia montana, Polyporus anax, Polyporus montanus, Grifola montana, Bondarzewia montana.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 30-50 cm. Flabeliformea, askotan inbrikatu-adartsua, lobatua, uhindua, belusatua; hurraren kolorekoa edo gamuza zurbil kolorekoa.
Poroak: 1-2 mm-koak. Albeolatuak, gero labirintiformeak, meheak, koskadunak, zuriak edo krema argiak.
Hanka: Lodia eta oso laburra, iletsua, zurixka.
Haragia: Harroa, gero hauskorra eta zuria; mingotsa, ez da belzten.[2]
Etimologia: Polyporus terminoa grekotik dator, ugari, asko, esan nahi duen “poly” hitzetik eta poro, urrats esan nahi duen “póros” hitzetik. Poro ugarirekin. Montanus epitetoa latinetik dator, mendikoa esan nahi duen “montanus” hitzetik. Mendian hazten delako.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jangarria.
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Meripilus giganteus delakoarekin nahas daiteke.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Soropildua izeien enborren oinarrian, mendian.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Mexiko, Europa, Errusia, Kaukasia, Himalaiako eremua, Taiwan.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 547 or. ISBN 84-282-0540-X (T.2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ Bondarzewia mesenterica: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.