Sare mingots
Sare mingotsa | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Cortinariaceae |
Generoa | Cortinarius |
Espeziea | Cortinarius causticus Fr., 1838 |
Sare mingotsa (Cortinarius Causticus) Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ezin da sukaldaritzan erabili, azala mikatza duelako.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 4 eta 8 cm arteko diametrokoa. Gaztetan ganbil-kanpai itxurakoa, gero zabaldu egiten da erdian titi batekin, okre zurbil kolorekoa. Hasieran, zuntz zuriz eta iheskorrez egindako errezel batek azpian dagoen kolore okrea estaltzen du; zahartzean erdian okre-laranja kolorea. Azal likatsu oso mingotsa, mihiaren puntarekin egiazta daitekeena.
Orriak: Ez oso estu, kolore okre-hori argikoak, esporek marroi-kanela kolorekoak bihurtzen dituzte.
Hanka: Berdina edo fusiformea, zurruna, sustrai antzekoarekin, zurixka, 3 -8 x 0,4 - 1,2 cm-koa.
Haragia: Mehea, hori-limoi kolorekoa edo okre antzekoa, batzuetan zuria kapelan. Zaporea ez du mikatza, azala bakarrik, usain sendokoa.[2]
Etimologia: Cortinarius hitza, Gortinarik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Causticus epitetoa latinetik dator, kaustikoa esan nahi duen "Causticus" hitzetik. Haragiaren koloreagatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da jangarria.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Cortinarius ochroleucus delakoarekin, honek haragia mikatza du eta azala berriz ez.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udazkenean, koniferoen eta hostogalkorren basoetan.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europa, Ipar Amerika.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 463 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 185 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ Txantiloi:204 Bon,Marcel.. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya,, 217 or. ISBN 84-505-1806-7..