Hygrocybe aurantiosplendens
Hygrocybe aurantiosplendens | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Hygrophoraceae |
Generoa | Hygrocybe |
Espeziea | Hygrocybe aurantiosplendens R.Haller Aar., 1954 |
Hygrocybe aurantiosplendens Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Espezie jangarria, baina kalitate eskasekoa.
Deskribapena
Kapela: 2 eta 8 cm arteko diametrokoa, hasieran kanpai itxurakoa, edo koniko kamutsa, sarritan titi ez oso nabarmenarekin, inoiz ez zorrotza, hori-laranja kolorekoa, zuritzeko joerarekin, hori-arrautza kolorera edo hori-urre kolorera. Azal likatsua, distiratsua, hezetasunarekin ildaskatua.
Orriak: Itsatsiak edo ia libreak, ez oso estu, sabeldun samarrak, orritxoekin, batzuk besteak baino luzeagoak dira, hori kolorekoak, kapelaren kolorekoak baino zurbilagoak, ertz zurixkarekin.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.
Hanka: Luzea, zilindrikoa edo konprimatua, kapelaren antzeko kolorekoa.
Haragia: Mehea, mintzezkoa, hori-limoi kolorekoa, baina laranja kolorekoa kapelaren azalaren azpian.[2]
Etimologia: Hygrocybe terminoa grekotik dator eta kapela hezearekin esan nahi du.
Jangarritasuna
Jangarri erdipurdikoa.[3]
Nahasketa arriskua
Kolore horixka duten beste espezie batzuekin nahas daiteke: Hygrocybe chlorophana, Hygrocybe persistens, Hygrocybe quieta etab. denak jangarriak dira, eta azterketa mikroskopikoa egin behar da bereizi ahal izateko.
Sasoia eta lekua
Udaren amaieran eta udazkenean, larre eta belardietan.[4]
Banaketa eremua
Europa, Ipar Amerika.
Erreferentziak
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 134 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 204 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 204 or. ISBN 84-87997-86-4..