Zilbeti
Zilbeti | |
---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |
Kontzejuko ikuspegia hegoaldetik | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Eskualdea | Pirinioak |
Udalerria | Erroibar |
Administrazioa | |
Mota | kontzeju |
Izen ofiziala | Zilbeti |
Burua (2019-2023) | Maria Teresa Iribarren Larrea (kontzejuburua) |
Posta kodea | 31639 |
Herritarra | zilbetiar, zilbitiar |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°59′08″N 1°27′50″W / 42.98556°N 1.46389°W |
Azalera | 15,18 km² |
Garaiera | 724 metro |
Distantzia | 30,9 km (Iruñetik) |
Demografia | |
Biztanleria | 52 (2020) |
Zilbeti[1][a] (erroibarreraz: Zilbiti)[b] Erroibar ibarreko kontzeju bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioak eskualdean.
2020 urtean 52 biztanle zituen.
Bertako biztanleak zilbetiarrak (erroibarreraz: zilbitiarrak) dira.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zilbeti edo Zilbiti toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
- Cilueti (?)
- Cilbeti (1187)
- Çilueti (1189)
- Cilueti (1212)
- Cilveti (1280)
- Çillueti (1366)
- Zilbeti (1800)
Etimología
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zilbeti edo Zilbiti toponimoaren etimologia ezezaguna da.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Armarria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zilbetiko armarriak honako blasoi hau du:[3]
« | Hondo urdin batez eta aurrean pago batez ezkerran eta hondo gorri batez eta aurrean hiru gurutze zuriz eskuinean osatuta dago | » |
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zilbeti Erroiberran dago administratiboki, baina geografikoki Esteribarren; izan ere, Etxarroko errekak zeharkatzen duen ur-ibilgua Arga ibaian (Urtasun eta Saigots artean) bizi da, eta ez Erro ibaian.
Ingurune naturala eta klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Esteribarko udalerriaren azalera handia dela eta, klima alde handiak daude Esteribar iparraldearen eta hegoaldearen artean. Hala, udalerria klima kontinentalaren eta klima atlantikoaren mugan kokatzen da. Ezaugarri kontinental mediterraneoak ekialdean nabarmentzen dira, eta ezaugarri atlantikoak, berriz, mendebaldean. Urteko batez besteko tenperatura 8 °C eta 12 °C bitartekoa da, eta prezipitazioak 1 000 eta 1 600 mm bitartekoak. Urteroko egun euritsuak 120 - 140 inguru izaten dira.
Pagoak eta pinu basatiek udalerriaren basoen %68 hartzen dute. Horrez gain, haritzak eta gaztainondoak daude ibarreko gunerik lauenetan. Birlandatutako basoen azalera 128 hektareakoa da, eta batez ere pinu beltz austriarra erabiliz egin zen XIX. mendetik aurrera. Pagoak ugariagoak dira udalerriaren iparraldeko gune menditsuenetan.
Estazio meteorologikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Esteribarren dagoen Eugi kontzejuan, itsasoaren mailatik 617 metrora, Nafarroako Gobernuak 1968an jarritako estazio meteorologikoa dago.[4] Gainera, 1975ean, beste estazio meteorologiko bat inauguratu zen Irotz lekuan, itsasoaren mailatik 479 metrora.[5] Bestalde, 1995ean, beste estazio meteorologiko bat inauguratu zen Zubiri kontzejuan, itsasoaren mailatik 526 metrora.[6] Zubiriko estazioa da Zilbetirako balio egokienak ematen dituena, hurbilen dagoena baita.
Datu klimatikoak (Zubiri, 1995-2020) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 20.0 | 22.0 | 26.4 | 29.0 | 32.0 | 39.0 | 42.0 | 43.5 | 40.0 | 31.0 | 25.0 | 21.0 | 43.5 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 8.8 | 10.6 | 13.6 | 15.4 | 19.8 | 23.7 | 26.6 | 27.1 | 23.4 | 18.5 | 12.0 | 9.3 | 17.4 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 4.2 | 5.3 | 7.8 | 9.5 | 13.5 | 17.0 | 19.5 | 19.7 | 16.4 | 12.7 | 7.6 | 4.9 | 11.5 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -0.4 | -0.1 | 2.0 | 3.6 | 7.2 | 10.4 | 12.3 | 12.3 | 9.5 | 6.9 | 2.9 | 0.5 | 5.6 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -6.6 | -5.9 | -3.6 | -1.5 | 1.0 | 4.7 | 6.8 | 6.4 | 3.8 | 10.1 | -3.8 | -6.0 | -0.4 |
Batez besteko prezipitazioa (mm) | 116.4 | 101.8 | 99.5 | 129.4 | 99.9 | 61.4 | 47.8 | 46.5 | 69.5 | 112.8 | 146.6 | 129.5 | 1161.0 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 57.0 | 62.5 | 73.0 | 59.0 | 56.0 | 58.0 | 100.0 | 63.0 | 81.5 | 74.5 | 83.4 | 82.5 | 100.0 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 12.8 | 11.4 | 11.2 | 14.5 | 12.8 | 8.2 | 5.8 | 6.4 | 8.2 | 12.2 | 14.1 | 13.4 | 131.1 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 2.1 | 2.3 | 1.6 | 0.8 | 0.1 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | .8 | 1.6 | 9.3 |
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[7] |
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Hirigintza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Auzoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herriak 2 auzo ditu:[8]
- Zilbeti
- Goitialde
Gainera, Astigarreta herri hutsua Zilbeti kontzeju barrutian dago.
Kaleak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herriak 4 kale ditu:[8]
- Larramendi karrika
- Done Bartolome karrika
- Urepelbidea
- Goitialde auzoa
Etxeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herriak 32 etxe ditu:[8]
- Juancruzena
- Etxe handia
- Nicolasena
- Etxeberrikoa
- Leñari ettxea
- Ezpondarena
- Gorrirena
- Ordenakoa
- Kuztelenia
- Tabernazarrea
- Goiti alde
- Ernautena
- Abadia
- Antsorena
- Juandrazena
- Bartolorena
- Leandrorena
- Lenkorena
- Urrutikoa
- Larrainekoa
- Nabarrorena
- Orreagarena
- Eñautena
- Labordika
- Larrearena
- Kanpirena
- Lastur
- Kanpireña
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errege jaurerriko toki zaharra, 1280an ordaintzen zena Errokoarekin batera. Antso VI.a Jakituna erregeak Orreagako ospitaleari eman zion Santa Maria eliza (1189), eta honek bere gomendioetako baten egoitza bihurtu zuen. Josef Moret Aitak bere barrutian kokatu zuen San Zakariasko monasterioa, IX. mendearen erdialdean Eulogio Kordobakoak bisitatua, baina balizko identifikazio hau ez dago behar bezala dokumentatua.
XIX. mendearen hasiera arte, Erroibarko alkateak gobernatzen zuen, Erroko bizkondesa izendatzen zuena, nahiz eta haraneko diputatuei zegokien eskumen ekonomikoa, auzokoen artean txandakatuz izendatzen ziren Zilbetiko erregidoreei. 1802an zortzi izango ziren eta 1850ean bederatzi. Egun hartan, Auritzetik jasotzen zuen posta, eta bide guztiak egoera txarrean zeuden. Zilbeti nabarmen hazi zen, ordea, XIX. mendearen bigarren zatian. XX. mendearen hasieran ofizial eta karabineroen tropa zuen.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2020 urteko erroldaren arabera 52 biztanle zituen Mezkiritzek.[9]
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
49 | 49 | 51 | 51 | 49 | 52 | 50 | 50 | 47 | 51 | 47 | 58 | 57 | 56 | 57 | 55 | 50 | 50 | 49 | 57 | 52 |
Politika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zilbetiko kontzejua kontzejuburuak eta lau kontzejukidek osatzen dute. Egungo kontzejuburua Maria Teresa Iribarren Larrea da.
Kontzejua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zilbetiko kontzejua kontzejukidek eta kontzejuburuak osatzen dute, demokratikoki hautatuak. Kontzejuburua Maria Teresa Iribarren Larrea da. Kontzejukideak 4 daude:
- Pedro Martin Garrido Beltza
- Javier Jaukikoa Urdaniz
- Simon Olondriz San Martin
- Martin Olondriz Cleix
Kontzejuburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2011tik, Zilbetik 3 kontzejuburu izan ditu:
Kontzejuburu | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera |
Maria del Carmen Olondriz Huarte | 2011 | 2015 |
Pedro Martin Garrido Beltza | 2015 | 2019 |
Maria Teresa Iribarren Larrea | 2019 | jardunean |
Kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskara
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Erroibarko herri guztiak sailkatu zituen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian, Pirinio ibarretik Esteribar eta Artzibar ibarrekin hitz egiten zena.[12]
Koldo Zuazok, 2010ean, Erroiberrak nafarrera euskalkian sailkatu zituen.[13]
Zilbetiko azpieuskalkia erroibarrera da, eta, zehazki, Iparerroibartar aldaera. 2007ko udazkenean, 3 euskaldun behintzat baziren Zilbetin eta Uretan, baina horietako bat besterik ez zen 50 urtetik beherakoa.[14]
Euskararen Foru Legea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legeari jarraituz, Erroibar eremu euskalduneko udalerria da. 2001eko erroldan, herritarren % 24,01ek zekien euskaraz.
Jaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Done Bartolomeko jaiak: maiatzaren bigarren asteburuan
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Zilbetiko monasterioa, XI. eta XIII. mendeetako kristiau monasterioa.
- Done Bartolomeko eliza, 1896. urteko kristiau eliza.
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ /ʒilβ̞éti/ ahoskatua (laguntza)
Azentua: zorrotza bigarren silaban - ↑ /ʒilβ̞íti/ ahoskatua (laguntza)
Azentua: zorrotza bigarren silaban
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ «Zilbeti - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
- ↑ Otazu Ripa, Jesús Lorenzo. (D.L. 1977). Heraldica municipal, merindad de Sangüesa (I) : Abaurrea-Izalzu. Diputación Foral de Navarra, Dirección de Turismo, Bibliotecas y Cultura Popular ISBN 84-235-0076-4. PMC 911388951. (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
- ↑ .
- ↑ .
- ↑ .
- ↑ Zubiriko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
- ↑ a b c Erroibarko Udala. Zilbetiko planoa
- ↑ «Zilbeti» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
- ↑ «Iribarren, Luis - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-13).
- ↑ «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-13).
- ↑ Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
- ↑ Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.
- ↑ Euskaltzaindia. Hegoaldeko goi-nafarrera. Erroibarrera.