Edukira joan

Arga

Koordenatuak: 43°01′54″N 1°28′01″W / 43.03157642°N 1.46704785°W / 43.03157642; -1.46704785
Wikipedia, Entziklopedia askea
Arga
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera145 km
Geografia
Map
Koordenatuak43°01′54″N 1°28′01″W / 43.03157642°N 1.46704785°W / 43.03157642; -1.46704785
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera2.759 km²
Arro hidrografikoaEbroren arro hidrografikoa
Ur-emaria59,76 m³/s
Bokalea
()
Aragoi

Arga[1] Nafarroa Garaiko ibaia da, mediterraneorako isurialdea duena. Aldude mendian dagoen Urkiagaren hegoaldeko mazelan, Erroibarko iparraldean, jaio eta, 145 kilometro eginik, Aragon ibaira isurtzen da, Funestik gertu. Iruñea zeharkatzen du. Eugiko urtegiak Argako urak gordetzen ditu, Iruñerria hornitzeko.

Argaren iturburua Urkiagako lepoaren hegoaldeko isurialdean dago, Erroibarko ipar-mendebaldean. Esteribarren sarturik, Erdizaga erreka lotzen zaio eta Eugiko urtegian barneratzen da. Handik behera, Esteribar hego-mendebalderako norabidean zeharkatzen du, Urtasun, Saigots, Zubiri, Urdaitz, Larrasoaña, Zuriain, Antxoritz, Irotz, Zabaldika eta Ollokitik igaroz[2].

Arga ibaiaren arroa Ebro ibaiarenean kokatuta

Azken herri honetatik behera Iruñerrian sartzen da. Uharten Urbi ibaia hartzen du, eta Ultzama Atarrabian. Handik aurrera Burlata, Iruñea, Barañain eta Ororbiatik igarotzen da, eta Iberotik hurbil Arakil ibaia batzen zaio. Handik behera hegoalderako norabidea hartzen du, Sarbil eta Erreniega mendilerroen artetik. Garesen Robo hartzen du, eta Mendigorritik gertu Nekeas erreka eta Riosalado. Muruzabal Andion, Larraga, Berbintzana, Miranda Arga, Faltzes eta Peralta bainatu ondoren, Funestik hurbil Aragon ibaira isurtzen da[2].

145 kmko luzera du eta 2.759 km²ko eremua drainatzen du, %96 Nafarroan eta gainerakoa (Arakil ibaiaren goialdea) Araban.

Umeak jolasean Arga ibaian Iruñean
Arga ibaiaren gaineko Zurratzaileen zubia. Iruñea. Nafarroa Garaia.

Argaren eskuineko ertzeko ibaiadar nagusiak hauek dira:

Ezkerreko ertzekoak hauek dira:

Zeharkatzen dituen udalerriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hurrengo udalerrietatik igarotzen da Arga ibaia:

Arga ibaiaren emaria 1912-2010 bitartean neurtu zen Funesko estazioan.[3] Ibaiak 2.759 kilometro koadroko eremua drainatua du gune horretan, arro osoaren % 100. Urteko batez besteko emaria 51,4 m³ segundoko da. Emari handiena urtarril eta otsailean du (84,2 m³/s), eta txikiena abuztuan (11,7 m³/s).

Arga ibaiaren batez besteko emariak (/s), Funesen neurtuak
Datuak: 1912 eta 2010 artean

Argaren ibai-parkean

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argaren ibai-parkea Iruñerriko Mankomunitateak sortu zuen. Iruñerritik pasatzen den Arga ibaiaren ibilbidean 12 kilometro inguruko natur pasealekua da. Guztira milioi bat metro koadro hartzen ditu parkeak eta erdian dagoen informazio-zentro eta atseden-lekua da San Andres errota.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindiaren 166. araua: Euskal Herriko ibaiak Euskaltzaindia.org.
  2. a b Río Arga Enciclopedianavarra.com
  3. Arga ibaia Funesen, hercules.cedex.es
  4. «Argaren Ibai Parkea» www.turismo.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2018-08-27).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]