Edukira joan

Zerbatana

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cherokee indiarra zerbatana bat erabiltzen

Zerbatana, azkonak, gezi txikiak edo beste edozein elementu ziztakari sartzen den tutu bat da, aldeetako batetik putz eginez gero, barruan sartutakoa jaurtitzeko erabiltzen dena.

Tribu indigenek erabiltzen dituzte batipat. Batzuetan, eraginkortasuna handiagoa izan dadin, jaurtigailua pozoitu egiten da. Kultura asko izan dira arma hau erabili dutenak, baina Amerikako oihan tropikaleko eta Asiako hegoekialdeko tribuak dira tiratzailerik ezagunenak. Zerbatanak ez dira oso erabiliak benetako arma gisa tribu hauen aldetik. Ohi, tximinoak ehizatzeko erabiltzen dituzte. Horretarako, jaurtigailua, igel pozoitsuen larruazalarekin igurzten dute, igelei minik egin gabe. Honela, jaurtigailua pozoitua geratzen da eta prest dago animaliren bat hiltzeko.

Tutuak luzea izan behar du, jaurtigailuari potentzia emateko tututik irteten denean. Tutuaren tamaina, jaurtigailuarenaren araberakoa da. Azkonek ez dute 30 gramo baino gehiagoko pisurik izan behar, abiada handian irten daitezen. Gainera, tutuak, estua izan behar du, aireak oraindik potentzia gehiago eman diezaion.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]