Toomas Hendrik Ilves
Toomas Hendrik Ilves (Stockholm, 1953ko abenduaren 26a) estoniar diplomazialari eta politikaria da. Estoniako 4. presidentea izan zen 2006tik 2016ra.
Bere gurasoek Estoniako okupazio sobietarretik ihes egin zuten eta Toomas Suedian jaio eta Estatu Batuetan aritu zen. Psikologia ikasi zuen Pennsylvaniako Unibertsitatean. Estatu Batuetan eta Kanadan irakaskuntzan aritu ondoren, 1984 eta 1993 artean kazetari lanetan aritu zen Munichen, Radio Free Europe/Radio Liberty irratian.
Estoniaren independentziaren ondoren, 1993an Estatu Batuetan enbaxadore izendatu zuten. Kanpo Arazoetako ministro izan zen 1996tik 1998ra eta 1999tik 2002ra. Estonia Europar Batasunean sartzea babestu zuen eta atxikitzeko negoziazioei ekin zien. 2004an Europako Parlamentuko kide hautatu zuten.
2006an Estoniako presidente hautatu zuten eta 2011n beste bost urterako.