Edukira joan

Starlink

Wikipedia, Entziklopedia askea
60 Starlink satelite batera pilatuta, 2019ko maiatzaren 24an zabaldu aurretik.


Starlink SpaceX enpresak sortutako sateliteen konstelazio[1] bat da, banda zabaleko, latentzia gutxiko eta merkea den Interneta mundu osora eramateko helburua duena.[2] Konstelazioa 1600 satelitez osatuta dago 2021. urteko erdialdean eta hurrengo urteetan milaka satelite jaurtitzeko asmoa dago. Teknikoki interneteko zerbitzu estaldura mundu osora eramatea posiblea izan arren, lizentzia duten herrialdeetan bakarrik erabili daiteke Starlink.

Ikerketa 2015. urtean hasi zen, eta sateliteen prototipoen lehen jaurtiketa 2018ko otsailaren 22an izan zen.[3] Proiektuaren ikerketa eta garapena, Redmond-en (Washington) dagoen SpaceX enpresaren instalazioetan gertatu da.

Hasierako fase batean, Starlink-ek 1.600 satelite inguru zabalduko ditu 550 km-ko altueran

Satelite-sarea 2015eko urtarrilean iragarri zuen publikoki SpaceX-ek, hiri handietan erabiltzen den banda zabaleko Internetaren % 10a hornitzeko gaitasunarekin.[4] SpaceXeko, zuzendari nagusia den Elon Musk-ek dioenez, mundu mailan kostu baxuko banda zabaleko konexioen bete gabeko eskaera handia dago.[5]

2015eko urtarrilean komunikazio-sare berria eraikitzeko instalazioen irekiera izan zen. Hirurogei ingeniari eta beste mila langileen kontratazioa planifikatu zen. Urte bereko urrian 45 lan-eskaintza zeuden irekita.[6]

2016ko urtarrilean konpainiak bi sateliteen prototipoak hegatzeko[7] eta hasierako sateliteen konstelazioa orbitan jartzeko asmoa zuen. Hala ere, 2017rako, diseinu aldaketek jatorrizko bi sateliteen probak bertan behera utzi zituzten eta 2018rako atzeratu ziren.[8]

Sateliteen garapenerako SpaceX-en jatorrizko instalazioak, Redmond-en, Washington

2016ko urrian SpaceXek 2017rako jaurti nahi zituen probako hegaldi sateliteak garatu zituen. Haien arazo nagusia izan zen erabiltzaileen terminalen diseinu merke bat lortzea.

2018ko erdialdean enpresak Redmonden sateliteen garapen alorra berrantolatu zuen eta prozesu horretan hainbat goi-zuzendari kaleratu zituen.[9]

2018ko azaroan multinazionalak AEBko banda zabaleko 7.518 satelite zabaltzeko baimena jaso zuen, aurretik onartutako 4.425 sateliteez gain. SpaceXen hasierako 4.425 sateliteek 1.100 eta 1.325 km arteko altueran orbitatuko dute, Nazioarteko Espazio Estazioaren gainetik.

SpaceX enpresaren helburua da banda zabaleko Internet konexioa planetaren estaldurarik gabeko lekuetara eramatea. Gainera, prezio lehiakorrekin eskaini nahi du zerbitzua.

Enpresak epe luzerako planak ditu, satelite bidezko komunikazio sistemaren bertsio garatu bat Marten erabiltzeko.[10]

Erabilgarritasuna herrialdeen arabera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Satelite-zerbitzuak edozein herrialdetan eskaintzeko, ITU-ren araudiak eta nazioarteko itunek esaten duten moduan herrialde bakoitzean lurreratzeko eskubideak lortu behar dituzte. Horren ondorioz, teknikoki irismena ia globala izan arren, banda zabaleko zerbitzuak herrialde gutxi batzuetan soilik eman daitezke orain arte. Starlinkek 2021. urteko urrian 100.000 erabiltzaile baino gehiago ditu eta beste 500.000 erabiltzailek jadanik erreserbatu dute zerbitzua.

Herrialdeak
Kontinentea Herrialdea Debut Egoera
Amerika AEB 2020ko martxoa[11] Beta
Amerika Kanada 2020ko abendua[12] Beta
Europa Erresuma Batua 2021eko martxoa[13] Beta
Europa Alemania 2021eko martxoa Beta
Ozeania Zeelanda Berria 2021eko apirila[14] Beta
Ozeania Australia 2021eko apirila[15] Beta
Europa Frantzia 2021eko maiatza[16][17] Beta
Europa Austria 2021eko maiatza[16] Beta
Europa Herbehereak 2021eko maiatza[18] Beta
Europa Belgika 2021eko maiatza[18][19] Beta
Amerika Txile 2021eko iraila[20] Beta
Amerika Mexiko 2021eko urria[21] Beta

Sateliteen ezaugarriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Internet eskaintzen duten komunikazio-sateliteak klase txikikoak dira, 100 eta 500 kilogramo artekoak. Hasieran orbita baxuan egongo ziren, 1.100 kilometro inguruko altueran. Hala ere, SpaceXek azkenean sateliteak maila baxuago batean mantentzea erabaki zuen, 550 kilometro inguruko altueran.[22]

Sateliteen elkarren arteko loturak, optikoak izango dira. Gainera, antena-sorta digitalak erabiliko dituzte Ku eta Ka bandetan. SpaceXek ez ditu lotura optikoen antenen teknologiari buruzko xehetasunak eman nahi, 10.000 GHz-etik gorako frekuentziak erabiliko dituztela izan ezik.

Erabiltzaileen terminalak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sistema ez da zuzenean konektatuko sateliteetatik mugikorretara (Iridium, Globalstar, Thuraya eta Inmarsat konstelazioak ez bezala). Horren ordez, pizza-kutxa baten tamainako erabiltzaile-terminal lauekin lotuko da, fasean dauden antena multzoa izango duena eta sateliteen jarraipena egingo duena. Terminalak edozein lekutan muntatu daitezke, beti zerua ikusten badute.[23] Honek, mugimendu azkarreko objektuak ere barneratzen ditu, adibidez, trenak.[24]

Argi kutsadura

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Starlink Tübingen

2019ko maiatzean lehen 60 sateliteak abian jarri zirenetik, astronomoen kritikak sarri izan dira. Astronomoen kexa nagusia zera da, sateliteen kopuru handiak haien behaketen kalitatea murriztu duela. 2019ko abenduaren 6an egin zioten elkarrizketa batean Gwynne Shotwell-ek, SpaceXeko presidenteak adierazi zuen «jendeak Starlink-en sateliteak mirestea nahi duela Eguzki Sistemako gainerako planetak galdu gabe».[25] Hirugarren saileko sateliteetako azpialdean estaldura berezi bat probatuko zutela esan zuen konpainiak. Estaldura honek, sateliteen isla murriztuko du baina zenbait arazo ere ekarriko ditu. Islakortasuna gutxiagotzean, satelitearen bero-disipazio ezaugarriak gutxiagotu egiten dira, beraz, saiakuntza-akats prozesu bat izango dela adierazi du Starlinkek.[26]

Espazioko zaborra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Starlink sateliteen ibilbidea zeruan zehar, esposizio luzeko argazki batean.

Starlinkek erabilitako satelite kopuru handiak, epe luzerako hondakin espazialak sortzen dituela aldarrikatzen dute kritikariek. Milaka satelite orbitan jaurtitzeak haien arteko talka eragin dezake, potentzialki.[27][28] SpaceXek esan du satelite gehienak altitude baxu batera jaurtiko dituztela eta hauek matxuratzen baldin badira bost urtetan orbitatik irtengo direla.[29]

Antzeko sistemak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • One Web satelite konstelazioa - 2020an sateliteen inplementazioarekin hasi den sateliteen konstelazio proiektua da.[30]
  • Txinako satelite bidezko interneteko proiektu nazionala - Txinako merkatua helburu duen satelite bidezko sistema bat da.[31]
  • Kuiper Systems - Amazon-ek garatutako sateliteen konstelazio sistema.[32]
  • Hughes Network Systems - Banda zabaleko satelite bidezko Internet hornitzailea.
  • Viasat, Inc - Banda zabaleko satelite hornitzailea. Internet finkoa, lurreko mugikorrak eta aireko zerbitzuak eskaintzen ditu.
  • O3b - Orbita ertaineko konstelazioa, mugikorren eta Interneteko zerbitzuen hornitzailea. Eskualde ekuatoriala bakarrik estaltzen du.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Grush, Loren. (2018-02-15). «SpaceX just launched two of its space internet satellites — the first of nearly 12,000» The Verge (Noiz kontsultatua: 2021-12-02).
  2. (Ingelesez) «SpaceX's Shotwell on Falcon 9 inquiry, discounts for reused rockets and Silicon Valley's test-and-fail ethos» SpaceNews 2016-10-05 (Noiz kontsultatua: 2021-12-02).
  3. «Elon Musk on Twitter: "First two Starlink demo satellites, called Tintin A & B, deployed and communicating to Earth stations… "» web.archive.org 2018-02-22 (Noiz kontsultatua: 2021-12-02).
  4. SpaceX Seattle 2015. (Noiz kontsultatua: 2021-12-02).
  5. (Ingelesez) «Shotwell says SpaceX “homing in” on cause of Falcon 9 pad explosion» SpaceNews 2016-10-10 (Noiz kontsultatua: 2021-12-02).
  6. (Ingelesez) «SpaceX’s Gwynne Shotwell signals go-slow approach for Seattle satellite plan» GeekWire 2015-10-28 (Noiz kontsultatua: 2021-12-02).
  7. (Ingelesez) «How SpaceX Plans to Test Its Satellite Internet Service in 2016» NBC News (Noiz kontsultatua: 2021-12-02).
  8. «https://twitter.com/chenry_sn/status/923205405643329536» Twitter (Noiz kontsultatua: 2021-12-02).
  9. (Ingelesez) «SpaceX reorganizes Starlink satellite operation, reportedly with high-level firings» GeekWire 2018-10-31 (Noiz kontsultatua: 2021-12-02).
  10. (Ingelesez) «Musk reiterates plans for testing BFR» SpaceNews 2018-03-12 (Noiz kontsultatua: 2021-12-02).
  11. (Ingelesez) Mathewson, Samantha. (2020-11-05). «SpaceX opens Starlink satellite internet to public beta testers: report» Space.com (Noiz kontsultatua: 2021-12-02).
  12. (Ingelesez) «Canadians Can Now Sign Up for Starlink Internet Beta Without an Invite, If Eligible» iPhone in Canada Blog 2021-01-21 (Noiz kontsultatua: 2021-12-02).
  13. (Ingelesez) Sheetz, Michael. (2021-01-20). «SpaceX expands public beta test of Starlink satellite internet to Canada and the UK» CNBC (Noiz kontsultatua: 2021-12-02).
  14. (Ingelesez) TESMANIAN. «SpaceX Starlink Service Arrives To New Zealand, Residents Test Network & Find Ground Station» TESMANIAN (Noiz kontsultatua: 2021-12-02).
  15. (Ingelesez) jasoncartwright. (2021-04-09). «SpaceX Starlink internet service is live in Australia, starting with VIC and NSW» techAU (Noiz kontsultatua: 2021-12-02).
  16. a b (Ingelesez) «SpaceX launches Starlink satellites and rideshare payloads» SpaceNews 2021-05-16 (Noiz kontsultatua: 2021-12-02).
  17. (Frantsesez) Augusto, Hadrien. (2021-05-07). «Starlink disponible en France : “premier arrivé, premier servi”» Presse-citron (Noiz kontsultatua: 2021-12-02).
  18. a b (Ingelesez) «SpaceX sets Falcon 9 fairing reuse mark with Starlink launch» SpaceNews 2021-05-26 (Noiz kontsultatua: 2021-12-02).
  19. (Ingelesez) «SpaceX Launches 4 Starlink Missions in 1 Month, Expands Service to Belgium, Netherlands - Via Satellite -» Via Satellite 2021-05-26 (Noiz kontsultatua: 2021-12-02).
  20. T13. «Internet Satelital de Starlink estaría disponible en septiembre (Chile incluido)» https://www.facebook.com/teletrece (Noiz kontsultatua: 2021-12-02).
  21. Lucas-Bartolo, Nicolás. «Elon Musk ya tiene el permiso para vender Internet en México a través de Starlink» El Economista (Noiz kontsultatua: 2021-12-02).
  22. (Ingelesez) Grush, Loren. (2018-11-09). «SpaceX wants to fly some internet satellites closer to Earth to cut down on space trash» The Verge (Noiz kontsultatua: 2021-12-02).
  23. ISSRDC 2015 - A Conversation with Elon Musk. (Noiz kontsultatua: 2021-12-02).
  24. «https://twitter.com/elonmusk/status/1316255322835759105» Twitter (Noiz kontsultatua: 2021-12-02).
  25. (Ingelesez) Moynihan, Chisato Goya, Qayyah. «SpaceX's president said the company is exploring how to stop Starlink satellites from annoying astronomers» Business Insider (Noiz kontsultatua: 2021-12-02).
  26. (Ingelesez) «SpaceX working on fix for Starlink satellites so they don’t disrupt astronomy» SpaceNews 2019-12-07 (Noiz kontsultatua: 2021-12-02).
  27. (Ingelesez) O'Callaghan, Jonathan. «SpaceX’s Starlink Could Cause Cascades of Space Junk» Scientific American (Noiz kontsultatua: 2021-12-02).
  28. (Ingelesez) «Does Starlink Pose a Space Debris Threat? An Expert Answers» Sky & Telescope 2019-06-04 (Noiz kontsultatua: 2021-12-02).
  29. (Ingelesez) «Starlink failures highlight space sustainability concerns» SpaceNews 2019-07-02 (Noiz kontsultatua: 2021-12-02).
  30. Business, Jackie Wattles, CNN. «The race for space-based broadband: OneWeb launches 34 more internet satellites» CNN (Noiz kontsultatua: 2021-12-02).
  31. (Ingelesez) Starlink. 2021-12-02 (Noiz kontsultatua: 2021-12-02).
  32. (Ingelesez) «Amazon lays out constellation service goals, deployment and deorbit plans to FCC» SpaceNews 2019-07-08 (Noiz kontsultatua: 2021-12-02).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]