Edukira joan

Q koentzima

Wikipedia, Entziklopedia askea
Q koentzima
MotaKoentzima
Erabilera
Rolamikro-nutriente eta primary metabolite (en) Itzuli
Identifikatzaileak
CAS zenbakia1339-63-5
Gmelin16389
EC zenbakia215-668-0
ECHA100.014.244
KEGGC00399

Q10 koentzima, ubikinona, ubidekarenona edo Q koentzima (CoQ10, CoQ edo Q10 laburduren bidez ere ezagutua) arnas katean parte hartzen duen koentzima liposolugarria da, non Q-ak kinona talde kimikoari erreferentzia egiten dion, eta 10ak kinonak dituen isoprenilo unitate kopurua adierazten duen. Zelula eukarioto gehienetan aurkitzen da, batez ere mitokondrioetan.

Fred L. Crane ikerlari estatubatuarrak mitokondrioetatik isolatu zuen estreinakoz 1957a

Erabilera nutritiboa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Metabolismoa  Q10a gizakien ehun ia guztietan sintetizatzen da, biosintesia 3 pausotan ematen da:
  1. Tirosina eta fenilalaninaren esker, benzokinonaren estruktura sortzen da, hori emateko B6 eta piridoxal 5-fosfatoa behar dira.
  2. Kate lateralaren sorrera Azetil KoAren bidez.
  3. Aurretiko bi egituren lotura eratzen da. Hidroximetilglutaril (HMG)KoA reduktasa entzimak Q10aren eta kolesterolaren sintesia erregulatzen du.

Laburbilduz, kate mitokondrialean, Q10a elektroiak garraiatzeaz arduratzen da mintz mitokondrial barrualdean, hau beharrezkoa da fosforilazio oxidatiborako.[1]

  • Digestioa: Q10a digeritzeko orduan, kontuan hartu behar da substantzia liposolugarri batetaz ari garela eta horregatik dietako lipidoekin batera xurgatuko dela. Horregatik digeritzeko, gomendagarria da elikagai lipidiko batekin hartzea.
  • Organismoan Q10 koentzimaren jeitsiera hainbat faktoreren menpekoa izan daiteke :
    • Adina: ehun askoren metabolismo energetikoa murrizten da zahartzaroarekin.
    • Gaixotasun gastriko edota bestelako gaixotasunek absortzioan eragin dezakete.
    • B, E eta C taldeko bitamina gutxi edukitzeak Q10 koentzimaren sintesi endogenoa muga dezake.
    • Estrasa.
    • Sendagaiak.
    • Erretzeak eta alkohola edateak erreserbak agor ditzake.
    • Dieta ez egokiek kopuru exogenoa baldintzatuko dute.
    • Gehiegizko esfortzu fisiko edo mentalak Q10 koentzimaren gastua areagotzen du.[2]
Mitokondrioaren barne mintzeko elektroien garraio katea:
I konplexua (NADH deshidrogenasa)
II konplexua (Sukzinato deshidrogenasa)
Q koentzima (Ubikinona)
III konplexua (Zitokromo bc1)
C zitokromoa
IV konplexua (Zitokromo oxidasa)
ATP sintasa

Arnasketa zelular aerobikoan parte hartzen du, energia ATP moduan lortuz (gorputzeko energiaren %95a modu honetan sortzen da [3])[4]. Horretarako, Q10a hiru formatan aurki dezakegu:

  • guztiz oxidatuta: ubikinona
  • erdibidekoa: semikinona (ubisemikinona)
  • guztiz erreduzituta: ubikinol

Zehazki, elektroiak garraiatzen ditu arnas katearen I edo II konplexuetatik III konplexura, egoera erreduzitura pasatuz. Halaber, elektroien hartzailea ere bada beta oxidazioaren azetil CoA deshidrogenasa entzimak ematen dizkionean.

Bizidun guztien (prokarioto zein eukarioto) hainbat prozesu biokimikotan parte hartzen du. Ubikinona izenak, hain zuzen, ubikuotasunari aipamena egiten dio.

Animaliengan energia gehien kontsumitzen duten organoak (bihotza, birikak, gibela...) dira Q10 koentzimaren kontzentrazio handienak dituztenak. [5][6][7]

Ezaugarri antioxidatzaileak ditu eta, horrenbestez, erradikal aske kaltegarrien kopurua nabarmen murrizten du.

Ubikinona edo Q10 koentzima haragi gorrietan eta hegaztietan agertu ohi da. Baina badira Ubikinona ekarpen altua duten beste elikagai batzuk:

  • Arrain urdina: izokina, sardina, antxoa… (4-27 μg/g)
  • Fruitu lehorrak, ale eta haziak: kakahueteak, sesamo haziak, soia...
  • Barazkiak: espinakak, brokolia…
  • Produktu garaikideak: Tofua
  • Animalien erraiak: gibela eta giltzurruna batik bat.
  • Beste haragi mota batzuk: oilaskoa...( 8-203 μg/g; 17 μg/g )
  • Itsaskiak
  • Frutak: Marrubia eta naranja.

Gaur egun ez da Q10 koentzimaren ingestaren inguruko gomendiorik existitzen . Osasun aginteak ez du ubikinonaren kontsumoaren gomendio espezifikorik burutu . Dena den, aditu batzuk helduentzat zuzendutako 30-90 mg dosi eguneko hartzea iradokitzen dute. Beti ere pertsonaren fisiología eta behar nutritiboak kontuan hartuta.

Ubikinona olioan disolbagarria den konposatua denez askotan bere absorbantzia faboratzeko gantzarekin batera hartzea gomendatzen da, batik bat, olio virgen extran kozinatuta dauden elikagaiekin batera.

Hori aldera, dietaren bitartez ezin da Q10 koentzimaren gehiegizko ekarpena lortu. Baina mota honetako nutrienteak suplementu gisa hartzen direnean egunean ematen diren dosiak osotasunez errespetatu beharko dira, beti medikuaren esanak kontuan hartuz.  

Ildo horretatik, esan beharra dago, ubikinona suplementuak oso gutxitan errezetatzen direla. Izan ere ,nahiz eta gaixotasun batzuen aurka lagungarriak izan, adibidez bularreko anginaren aurka, bere gehiegizko ingestak arazoak sor ditzake , batez ere alterazio gastrointestinalak  sortuz (beherakoa, okadak, abdomen aldeko mina…). Hori horrela izanik, ubikinona suplementuak soilik alterazio metaboliko bat ematen denean kontsumituko dira. Bereziki organismoak substantzia hau sintetizatzeko gaitasunik ez duenean edo bere osotasunean dietan hartzen den ubikinona behar bezala aprobetxatzen ez denean.

Q10 koentzima segurua da gehigarri dietetiko gisa. Honen toxizitatea ez dago frogaturik, 1200 mg/eguneko harturik ere.[8]

Erlazionatutako gaixotasunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Q10 koentzima gorputzean aurkitzen den konposatu natural bat izanda ez da ohikoa gaixotasunik agertzea. Efektu sekundarioak ager daitezke, baina hauek, kantzerra, diabetesa, bihotzeko arazoak, haurdunaldi egoeratan agertzen dira, egoera horretan dauden pertsonak Q koentzima hartuz gero, efektu sekundarioak izan dezaketela argi izan behar dute.[9]

Honako hauek dira dosi handiak hartuz gero ager daitezkeen gaixotasunak edo arazoak:[10]

  • Urdaileko mina: digestio txar baten ondorioz sortzen da, bihotzerre itxurako bat sentitzen da.
  • Beherakoa
  • Zorabioak, Q10aren efektu sekundarioetako bat odoleko glukosa mailaren jaitsiera da, horregatik hipogluzemia pairatzen duten pertsonei ez zaie gomendatzen Q10a hartzea.
  • Goragalea.
  • Lo hartzeko zailtasunak.
  • Erreakzio alergikoak, azalean urtikaria edota negela sor dezake.

Laburbilduz, gaixotasun edo arazo hauek ez dira oso larriak izaten eta gainera dosi oso altuetan hartuz gero agertzen dira, horregatik ez da gomendagarria 10mg baino gehiago hartzea.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Osorio, María José Alonso. «Coenzima Q10: fuente de energía» elfarmaceutico.es (Noiz kontsultatua: 2019-05-01).
  2. (Gaztelaniaz) Alonso, Mª José. (PDF) Coenzima Q10 (Ubiquinol), profundizando en su estudio. (Noiz kontsultatua: 2019-04-22).
  3. Ernster, L.; Dallner, G.. (1995-05-24). «Biochemical, physiological and medical aspects of ubiquinone function» Biochimica Et Biophysica Acta 1271 (1): 195–204. ISSN 0006-3002. PMID 7599208. (Noiz kontsultatua: 2019-04-26).
  4. Dutton, PL; Ohnishi, T; Darrouzet, E; Leonard, MA; Sharp, RE; Cibney, BR; Daldal, F; Moser, CC (2000). «4 Coenzyme Q oxidation reduction reactions in mitochondrial electron transport». En Kagan, VE; Quinn, PJ. Coenzyme Q: Molecular mechanisms in health and disease. Boca Raton: CRC Press. pp. 65-82.
  5. Okamoto, T.; Matsuya, T.; Fukunaga, Y.; Kishi, T.; Yamagami, T.. (1989). «Human serum ubiquinol-10 levels and relationship to serum lipids» International Journal for Vitamin and Nutrition Research. Internationale Zeitschrift Fur Vitamin- Und Ernahrungsforschung. Journal International De Vitaminologie Et De Nutrition 59 (3): 288–292. ISSN 0300-9831. PMID 2599795. (Noiz kontsultatua: 2019-04-26).
  6. Aberg, F.; Appelkvist, E. L.; Dallner, G.; Ernster, L.. (1992-6). «Distribution and redox state of ubiquinones in rat and human tissues» Archives of Biochemistry and Biophysics 295 (2): 230–234. ISSN 0003-9861. PMID 1586151. (Noiz kontsultatua: 2019-04-26).
  7. Shindo, Y.; Witt, E.; Han, D.; Epstein, W.; Packer, L.. (1994-1). «Enzymic and non-enzymic antioxidants in epidermis and dermis of human skin» The Journal of Investigative Dermatology 102 (1): 122–124. ISSN 0022-202X. PMID 8288904. (Noiz kontsultatua: 2019-04-26).
  8. Hershey, Andrew D.; Powers, Scott W.; Vockell, Anna-Liisa B.; Lecates, Susan L.; Ellinor, Priscilla L.; Segers, Ann; Burdine, Danny; Manning, Paula et al.. (2007-1). «Coenzyme Q10 deficiency and response to supplementation in pediatric and adolescent migraine» Headache 47 (1): 73–80.  doi:10.1111/j.1526-4610.2007.00652.x. ISSN 0017-8748. PMID 17355497. (Noiz kontsultatua: 2019-05-13).
  9. (Ingelesez) «Coenzyme Q10: A therapy for hypertension and statin-induced myalgia?» www.mdedge.com (Noiz kontsultatua: 2019-05-13).
  10. Wyman, Marcia; Leonard, Mandy; Morledge, Thomas. (2010-7). «Coenzyme Q10: a therapy for hypertension and statin-induced myalgia?» Cleveland Clinic Journal of Medicine 77 (7): 435–442.  doi:10.3949/ccjm.77a.09078. ISSN 1939-2869. PMID 20601617. (Noiz kontsultatua: 2019-05-13).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]