Edukira joan

Manuel Mur

Wikipedia, Entziklopedia askea
Manuel Mur
Bizitza
JaiotzaVigo1908ko urriaren 25a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril2003ko abuztuaren 5a (94 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, poeta eta gidoilaria
Jasotako sariak

IMDB: nm0613377 Allocine: 252252 Allmovie: p699413 Edit the value on Wikidata

Manuel Mur Oti (Vigo, Galizia, 1908ko urriaren 25a - 2003ko abuztuaren 5a) galiziar zinema-zuzendaria eta idazlea izan zen.

1921ean Kubara joan zen eta han zuzenbide-ikasketak egin zituen eta hainbat kultura-aldizkaritan parte hartu zuen. Zinemarako bidea hartuta, gidoiak idazteari ekin zion. Gerra Zibila amaitu zenean Espainiara itzultzea erabaki zuen.

1949an egin zuen lehen film luzea, Un hombre va por el camino (Gizon bat bidean doa). Film horrek espezialisten oso kritika onak izan zituen, baina ikusleen aldetik porrota handia izan zen. 1951n Cielo negro (Zeru beltza) egin zuen, Murren zinemarako lanaren goreneko maila. 1953an Celta Films produktora sortu zuen eta etxe harekin gero eta film barrokoagoak eta eroagoak egiten hasi zen, hala nola Condenados (1953). Baina lan haiek ez zuten arrakasta izan eta lan komertzialagoak egin behar izan zituen, Una chica de Chicago (1958, Chicagoko neska bat) edo Pescando millones (1960, Milioiak hartzen). Hala eta guztiz ere, ez zuen ikusleak erakartzerik lortu.

1963an telesail bat egin zuen, La otra cara del espejo, eta hala hasi zen telebistarako egokitzapenak egiten, hala nola, Cañas y barro (Kanabera eta lokatza) eta La barraca.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]