Edukira joan

Kornelio Nepote

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kornelio Nepote

Bizitza
JaiotzaOstiglia eta Pavia, K.a. 100
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaErroma, K.a. 25 (74/75 urte)
Familia
Aitaezezaguna
Amaezezaguna
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
JarduerakAncient Roman historian (en) Itzuli, idazlea, biografoa, poeta eta historialaria

Kornelio Nepote [1] (K.a. 100 - c. K.a. 25) latinezko idazle erromatar bat izan zen. Gallia Cisalpina delakoan jaioa, historia eta biografia generoak landu zituen batik bat. Bere idazlanen ezaugarri nagusia argitasuna da. Aitzitik, bere lanetan originaltasun, kritika eta zorroztasun eza egotzi izan zaizkio, beste egile batzuen lanak erabili baitzituen bere historia eta biografia kontakizunak osatzeko. Katuloren lagun mina izan zen eta Zizeronekin gainera gutun bidezko harremana izan zuen.[2][3]

Biografiak idatzi zituen idazlearen bizitzari buruzko datu gutxi daude. Adopzioz idazle erromatar bat da, bera Galia Cisalpinan jaio baitzen K. a. 100. edo K. a. 99. urtearen inguruan. Ustez, Erroman bertan hil zen K a. 30. eta K. a. 24. bitartean. Nepoteri buruzko hainbat datu beste idazle batzuk emandakoen datuetatik ondorioztatzen dira. Adibidez, gaur egungo Pavia hirian jaio zela (Ticinunt), Plinio Zaharrak Po ibaiaren ertzean jaio zela esan baitzuen edo bere iloba batek Vibio Severori idatzitako gutun batean Tito Cacioren municipium berekoa zela jakinarazi baitzuen. [4]

  • Chronica, historia unibertsal bat hiru liburukietan, gaur galdurik. Lan hau aipatuz eskaini zizkion Katulok olerki bilduma bat, ironiaz dirudienez, Chronica lan zorrotza eta ikasia zela aipatuz.
  • De viris illustribus, gutxienez 16 liburukietan. Liburuki bakarra gorde da, Excellentium Imperatorum Vitae izenburukoa eta gehienetan general grekoen gainean. Horietatik biografiarik aipagarriena Altzibiades pertsonaiari buruzkoa da.[5][6]
  • Exemplorum libri, gaur galdurik.
  • De Vita Ciceronis, gaur galdurik.
  • Epistulae ad Ciceronem, zeinaren zati bat bakarrik gordetzen den.

Nepote historiografiaren barnean genero biografikoaren gutxiagotasunaz kontziente zen eta bere idazkien helburu nagusia didaktiko-moralizatzailea izan zen. Orduko modako gaiak landu zituen eta nahasi zituen anekdotak ugari erabiltzen dituen alexandriar genero biografikoa obrari egitura artistikoagoa eman nahi dion plutarkoarrarekin. Bien artean, kutsu anekdotikoa nagusitu zen bere estiloan. Izan ere, protagonisten bizitza pribatu eta publikoko pasarteak nahasten ditu, Zizeronek genus tenue deitu zuen diskurtso mota atizista definituz. Gainera, pertsonaien artean paralelismoak erabili zituen. Plinio Zaharrak kritikatu egin zuen bere informazioen sinesgarritasuna: izan ere, bere kroniketan inkoherentzia akatsak antzeman daitezke. [7]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Bere praenomen ezezaguna da.
  2. (Ingelesez) «Cornelius Nepos | Roman historian» Encyclopedia Britannica (Noiz kontsultatua: 2020-12-06).
  3. Saila, Kultur. (2011-07-18). «Kornelio Nepote» www.euskalmet.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-06).[Betiko hautsitako esteka]
  4. Ferreira, Ana Isabel Martín. (2005). «Cornelio Nepote: revisión de un clásico a través de su público» Minerva: Revista de filología clásica (18): 117–136. ISSN 0213-9634. (Noiz kontsultatua: 2020-12-07).
  5. «Cornelius Nepos: Lives of Eminent Commanders (1886) pp. 305-450» www.tertullian.org (Noiz kontsultatua: 2020-12-06).
  6. «Cornelius Nepos, De Vita Excellentium Imperatorum» www.europeana.eu (Noiz kontsultatua: 2020-12-06).
  7. Cornelio Nepote (ca. 100 - 30 a. C.) Madrileko Carlos III Unibertsitatea.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]