Dumfries eta Galloway
Dumfries eta Galloway | ||
---|---|---|
Erresuma Batua | ||
Administrazioa | ||
Estatu burujabe | Erresuma Batua | |
Herrialdea | Eskozia | |
ISO 3166-2 | GB-DGY | |
Hiriburua | Dumfries | |
Gobernuburua | Dumfries and Galloway Council (en) | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 55°04′12″N 3°36′11″W / 55.07°N 3.603°W | |
Azalera | 6.426,8845 km² | |
Mugakideak | Hegoaldeko Lanarkshire | |
Demografia | ||
Biztanleria | 148.860 (2019) 70 (2018) | |
Dentsitatea | 23,16 bizt/km² | |
dumgal.gov.uk |
Dumfries eta Galloway (Eskoziako gaeleraz: Dùn Phrìs is Gall-Ghaidhealaibh, eskozieraz: Dumfries an Gallowa) Eskoziako 32 eskualdetako bat da, hegoalderen dagoena. 2012ko erroldaren arabera 150.830 biztanle ditu.
Mugakideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hegoaldeko Ayrshire, Ekialdeko Ayrshire eta Hegoaldeko Lanarkshire konderriekin mugatzen duelarik. Hegoaldean Ingalaterrako Cumbria konderriarekin mugatzen du. Hortaz gain Solwayko fiordoa eta Irlandako itsasoak konderri honen kostaldea bustitzen dute.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1911etin sheriffdome bera izan zutenez Dumfries eta Galloway izena ohiko bihurtu zen, hiru konderri baziren ere. 1975ean Eskozian egindako berrantolaketa administratiboak eskualde bakarrean bildu zituen hirurak.
Banaketa administratiboa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dumfries eta Galloway eskualdeak hiru konderri hartzen ditu bere baitan eta konderriek hanibat azpi-eremu ere badituzte. Hona hemen zerrenda ekialdetik mendebaldera:
- Dumfriesshire konderria:
- Annandale
- Eskdale
- Nithsdale
- Kirkcudbrightshire konderria:
- Stewartry
- Wigtownshire konderria:
- Machars
- Rhins of Galloway
Herriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Halako azalera handia izanik populaturiko eremuak ugariak dira. Hona hemen herri handienak:
- Dunfries / Dùn Phris (hiriburua, 32.914 biztanle)
- Stranraer / An t-Sròn Reamhar (10.593 biz.)
- Annan / Anainn (8.960 biz.)
- Lockerbie / Locarbaidh (4.287 biz.)
- Dalbeattie / Dail Bheithe (4.227 biz.)
- Castle Douglas / Caisteal Dhùghlais (4.174 biz.)
- Newton Stewart / Baile Ùr nan Stiùbhartach (4.092 biz.)
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Dumfrieseko Errege Antzokia.
-
Annango udaletxea.
-
Lockerbieko udaletxea.
-
Sweetheart abadiaren hondarrak.
-
Rhins of Galloway penintsula.
-
Nith ibaiaren estuarioa.
-
Corserine mendia (814 m).
-
Southern Upland Way ibilbidea, 341 km.