Edukira joan

Arabiar Udaberria

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Arabiar Udaberria
الربيع العربي
ar-rabīˁ al-ˁarabī
Data2010eko abenduaren 18tik
LekuaArabiar mundua
EgoeraHerri-altxamenduak gobernuen aldaketa, demokrazia eta giza eskubideen alde.

Arabiar Udaberria edo 2010-2011ko Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako matxinadak aurrekaririk gabeko[1] Ekialde Hurbileko eta Iparraldeko Afrikako hainbat herrialdeetan gertatutako herritarren altxamendu, matxinada, manifestazio eta protesta multzoa izan zen. 2010eko abenduaren 18an hasi ziren, Tunisian, ondoren Mohamed Bouazizi inmolazioak jarraitu zuen — poliziaren gehiegikeria salatzeko bere buruaz beste egin zuena.[2][3] Tunisiako protesten arrakasta ikusirik, Aljeria, Jordania, Egipto, Libia, Maroko, Bahrein eta Yemenen matxinadak antolatu ziren herrialde horietako gobernu ustel eta antidemokratikoen aurka.[4][5][6][7][8]

Aipagarrienen artean Tunisiako eta Egiptoko iraultzak, Libiako gerra zibila, eta Siria eta Bahraingo herri altxamenduak. Matxinadetan erabili zen slogana "Jendeak erregimenen erorketa nahi du" (arabieraz الشعب يريد إسقاط النظام‎).[9]

     Gobernua kanporatua      Gobernuan aldaketa garrantzitsuak      Altxamendu armatua      Protesta handiak      Protesta txikiak      Subirantasunaren gaineko gatazka      Beste herrialde batzuk

Arabiar iraultza demokratiko hau XXI. mendeko lehen iraultza demokratiko eta laikoa kontsideratzen da. Protestak gizarte eraldaketa bat burutzeko sortu ziren, besteak beste ondorengoei aurre egiteko: epe luzeko langabezia, agintari ustel eta autoritarioak, giza eskubideen urraketak, etab. Lehenengo protestak Tunisian izan ziren, gainera herrialdeko armadak ere protestetan parte hartu zuen. Ben Ali presidenteak alde egin behar izan zuen.

Lehenengo matxinada Tunisian izan zenez, beste herrialde arabiarretan sortutako protestak Tunisia efektua-ren ondorioz sortu zirela esaten zen. Tunisia efektua esamoldea domino efektuaren sinonimo gisa erabili zen.

Protesten laburpena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Estatua Hasiera Protesta mota(k) Ondorioak Hildakoak Emaitza
 Tunisia 2010-12-18 Mohamed Bouaziziren autoinmolazioa,
Estatu mailako protestak, gune publikoen okupazioa
  • Ben Ali presidentearen kanporatzea[10] and Prime Minister Ghannouchi
  • Polizia Politikoaren deuseztapena[11]
  • Tunisian agintzen zuen RCD alderdiaren deuseztapena eta aktiboen izozketa[12]
  • Preso politikoen amnistia
  • Parlamenturako hauteskundeak 2011ko uztailaren 24ean[13]
223+[14][15] Iraultza
 Aljeria 2010-12-28 Autoinmolazioak, protestak handiak, istiluak
  • 19 urte iraun zuen larrialdi egoeraren deuseztapena[16][17]
8[18] Protesta handiak
 Libano 2011-01-12 Protestak, poliziaren eta Saad Haririren aldekoen arteko istiluak 0[19] Protestak
 Jordania 2011-01-14 Protesta handiak eta manifestaldiak, autoinmolazioa 1[21] Protestak eta gobernu-aldaketa
 Mauritania 2011-01-17 Autoinmolazioa, protestak[22] 1[23] Protestak
 Sudan 2011-01-17 Protesta txikiak
  • Bashir presidenteak iragarri zuen ez zela hauteskundeetan gehiago aurkeztuko.[24]
1[25] Protestak
 Oman 2011-01-17 Protesta handiak
  • Qaboos sultanak hainbat kontzetsio ekonomiko gauzatu zituen;[26][27][28][29]
  • Ministroen kaleratzea;[30][31]
  • Sultanak botere legegilea herrialde parlamentuarengan uzten du[32]
2–6[33][34][35] Protestak eta gobernu-aldaketa
 Yemen 2011-01-18 Estatu mailako protestak, istiluak
  • Agintean zegoen alderdiaren hainbat parlamentariek kargua utzi zuten;[36]
  • Saleh presidenteak alde egingo zuela adostu zuen berarentzako inmunitatearen truke
290+[37] Herri aAltxamendua eta gobernu-aldaketa
 Saudi Arabia 2011-01-21 Autoinmolazioa, manifestaldiak eta protesta txikiak Ekialdeko probintzian
  • Abdullah erregeak kontzesio ekonomikoak gauzatu zituen;[38][39]
  • 2011ko irailaren 22rako udal hauteskundeak (gizonentzat bakarrik)
2 Protestak
 Egipto 2011-01-25 Autoinmolazioak, estatu mailako protestak, gune publikoen okupazioa, polizia-etxea eta gobernuko bulegoen aurkako erasoak, istiluak kartzeletan
  • Mubarak presidentearen eta Ahmed Shafik lehen ministroaren kaleratzea;[40]
  • Indar Armatuetako Aginte Gorenak herrialdearen kontrola hartzen du;[41]
  • Konstituzioaren etendura, Parlamentuaren deuseztapena;[42]
  • Inteligentzia Zerbitzu Nazionalaren desagerpena;[43]
  • NDP alderdiaren desagertzea eta aktiboen izozketa[44]
846 [45] Iraultza
 Siria 2011-01-26 Autoinmolazioak, estatu mailako protestak, erasoak gobernuko eraikinetan
  • Preso politikoen amnistia;[46][47]
  • Larrialdi Legearen amaiera;
  • Probintzietako gobernadoreen kaleratzea;[48][49]
  • Ekintza militarrak Deraa hirian nagusiki;[50]
  • Hainbat parlamentarien kargu-uztea;[51]
  • Gobernuaren kaleratzea[52]
  • Armadako soldaduen arteko liskarrak;[53]
783-808[54] Herri altxamendua eta gobernu-aldaketa
 Djibuti 2011-01-28 Protesta txikia, gune publikoen okupazioa
  • Oposizioko buruzagien atxiloketa
  • Nazioarteko ikuskatzaileen kanporatzea[55]
2[56] Protestak
 Maroko 2011-01-30 Autoinmolazioa,[57] protestak,[58] erasoak eraikinetan[59]
  • Mohammed VI.a erregearen kontzesio politikoak burutu zituen;[60]
  • Maroko konstituzioa berritzeko erreferenduma;
  • Eskubide zibilen errespetua eta ustelkeriaren amaiera[57][61]
7[62][63] Protesta handiak
 Irak 2011-02-10 Autinmolazioa; protesta handiak; istiluak; erasoak gobernuko eraikinetan[64]
  • Maliki lehen ministroak iragarri zuen ez zela hauteskundeetara gehiago aurkeztuko;[65]
  • Hainbat probintzia-gobernadore eta alkateen kargu-uztea[66]
29+[67] Protesta handiak
 Bahrain 2011-02-14 Manifestaldi handiak, gune publikoen okupazioa
  • Hamad erregeak kontzesio ekonomikoak burutu zituen;[68]
  • Preso politikoen amnistia;[69]
  • Ministroen kaleratzea;[70]
  • GCC erakundearen esku-hartzea Bahrango Gobernuaren eskakizunez
36 [71] Herri altxamendua eta gobernu-aldaketa
 Iran 2011-02-14 Protesta handiak 18[72][73][74] Protesta handiak
 Libia 2011-02-17 Estatu mailako protestak, borroka armatua, hirien okupazioa, gerra zibila 10,000[81] Martxan dagoen gatazka armatua
 Kuwait 2011-02-18 Protestak, liskarrak beduinoen eta poliziaren artean
  • Gobernuaren dimisioa [82]
0[83] Protestak eta gobernu-aldaketa
 Mendebaldeko Sahara 02|20}} Protesta txikiak[84][85][86] 1[87] Protestak
Hildakoak guztira: 12,000

Gatazka nagusiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Tunisiako matxinadaren argazkia
Artikulu nagusia: «Tunisiar iraultza»

Tunisiar matxinada edo Jasminen Iraultza 2010 urteko abenduan Tunisiako Sidi Bouzid hirian abiarazitako matxinada da, langabezia masiboaren, prezioen igoeraren eta oro har egoera sozioekonomiko larriaren aurka protestatzeko. Matxinadaren ondorioz, 2011ko urtarrilaren 14ean, hamarka hildako izan ondoren, Tunisiako presidenteak, agintean 23 urtez izan ondoren, bere familiarekin Tunisiatik ihes egin eta Saudi Arabia hartu zuen babesa.

Matxinada Mohamed Bouazizi gazteak bere buruaru su eman zionean piztu zen, poliziak bizimodua ateratzeko erabiltzen zuen gurditxoko barazki eta fruituak saltzeko baimena ez izateagatik irauli zutenean. Gaztea urtarrilaren 4ean hil zen jasandako erreduren ondorioz. Ondorengo egunetan, protesta zabalak izan ziren azken Tunisiako gobernuaren aurka, poliziak gogor erreprimitutakoak. Protestetan, beste pertsona batzuek bere buruaz beste egin zuten eta poliziak hainbat pertsona hil zituen tiroz. Poliziak disidenteen atxiloketa masiboak ere burutu zituen. Horren aurka Anonymous ekimenak Tunisiako gobernuko webguneak blokeatu zituen 2011ko urtarrilaren hasieran. Protestak Aljeriara zabaldu ziren, egoera sozioekonomikoaren aurka protestatzeko, non gazte eta poliziaren arteko istilu larriak izan ziren. Beste arabiar herrialde zenbaitetan ere, hainbat pertsonak bere buruaz beste egin zuten, Mohamed Bouazizi gaztearen ereduari jarraiki, bertako errejimen politiko eta egoera sozioekonomikoaren aurka protestatuz.

Artikulu nagusia: «2011ko Egiptoko Iraultza»
Egiptoko matxinadaren bideoa, Al Jazeeraren ingelerazko albistegian

2011ko urtarrilaren 16an Egiptoko CASE 30 burtsako indizeak ez-egonkortasun handia izan zuen[88]. Tunisian gertaturikoa hedatuko zenaren beldurrez. Abdou Abdel-Moneim Jaafara, jatetxe bateko jabeak, bere buruz beste egin zuen bonzo eran. Urtarrilaren 18an beste bi inmolazio egon ziren, lehena Kairoko abokatu batena eta bigarrena Alexandriako 25 urteko langabe batena[89].

Egiptoar askok euren Facebook orrialdetan urtarrilaren 25an, Poliziaren Egun Nazionala "torturaren, pobreziaren, ustelkeriaren eta langabeziaren aurkako iraultzaren eguna" izateko deialdia egin zuten[90].

2011an Egipton hauteskunde presidentzialak egon behar dira eta litekeena da Mohamed ElBaradei aurkeztea. Bere esanetan Tunisiaren estiloko leherketa bat egon zitekeen bere herrialdean.[91]

Urtarrilaren 28ko gauerdian Interneten aurretik gutxitan gertatu den ekintza batean, Egiptoko gobernuak ia zerbitzu guztietarako sarrera eten zuen.[92] Egun horretan bertan 30 urtetan lehen aldiz Mubarakek lehendakari-ordea izendatu zuen. Otsailaren 2an Mubaraken aldeko aktibistek gamelu eta zaldien gainean protesten aurka oldartu ziren, Molotov koktelak jaurtikiz.

Otsailaren 11an Mubarakek boterea Omar Suleimanen esku utzi zuen, baina protestek jarraitu zuten Suleimanek Mubarakek boterea uzten zuela esan arte. Azkenean, Hosni Mubarak boterea utzi behar izan zuen.

2011ko urtarrilaren 13tik urtarrilaren 16ra jendearen ezinegonagatik ere Darnah, Benghazi eta Beni Walid bezalako hirietan altxamenduak egon ziren. Korrupzioa izan zen aldarrikapen nagusia. Gobernuak eraikitzen ari zen hainbat etxetan sartu ziren.[93][94]. Urtarrilaren 27an Gobernuak matxinadei erantzuteko adierazi zuen $24.000 milioiko inbertsioa egingo zuela etxebizitzen eraikuntzan.[95]

Urtarrilaren bukaeran Jamal al-Hajji idazle eta politikariak Libian askatasun handiagoa eskuratzeko manifestaldiak deitu zituen Internet bitartez.[96] Otsailaren 1ean atxilotua izan zen eta otsailaren 3an bere kotxearekin pertsona bat harrapatu izana leporatu zioten. Amnesty International erakundearen arabera bere deialdia egiteagatik atxilotua izan zen.[97]

Otsailaren 15eko azken ordutan 500 edo 600 pertsona inguru manifestatu ziren Benghazi, eta poliziarekin istiluak egon ziren, 14 zauritu eraginez, horietako 10 poliziak.[98] Otsailaren 17an Haserrearen Eguna deitu zuten Muammar al Kadafiren oposizioan zeuden talde guztiek. Hurrengo egunean oposizioak herrialdeko hainbat eremu hartu zituen. Otsailaren 19an biolentziak gora egin zuen eta Bengaziko hiritarrek Al Jazeerari adierazio ziotenez 200 bat hildako egon ziren. Human Rights Watchen arabera 104 izan ziren hildakoak.

Otsailaren 20an Saif al Islam, Kadafiren semeak, gatazkak horrela jarraitzekotan Gerra zibila piztu zitekeela esan zuen. Bere esanetan "lege berriak" egingo zituzten, "eta konstituzio berri batez hitz egiteko nazio eztabaida" sustatuko. "Bihar bertan has daiteke eztabaida, betiere ados baldin bagaude".[99] HRWren arabera dagoeneko 233 ziren hildakoak herrialde osoan.[99]

Kadafiren kontrakoek herrialdearen boterea lortzen saiatu ziren, baina Muammar al Kadafik bonbardaketa eta ekintza militarrekin erantzun zuen. Otsailaren 26ean Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluak Kadafiren eta haren familiaren pasaporteak eta aktiboak blokeatu zituen.[100] Halaber, Kadafi Nazioarteko Zigor Gortera eramateko aipamena egin zen berak burutako gizateriaren aurkako krimen eta genozidioarengatik. 3.000-7.000 hildako egon zirela estimatu zen. Libia eta Tunisiaren arteko muga indartu behar izan zuten jendeak ihes egin nahi zuelako. Libiatik. Halaber, itsas sergurtasuna handitu zen Italia eta Maltara lehen errefuxiatuek ihes egin baitzuten.

Sakontzeko, irakurri: «Siriako Gerra Zibila»

2011ko urtarrilaren 26an Al-Hasakahko Hasan Ali Akleh bere buruaren gainean gasolina bota zuen eta bere burua erre zuen Mohamed Bouazizik egin bezala. Ikusi zutenen arabera protesta Siriako gobernuaren aurkakoa zen.[101][102] Urtarrilaren 29an Al Arabiya telebistaren arabera Interneterako sarbidea itxi zuten, baina hau ukatu zuten gobernuko ordezkariek.[103]. Facebook eta Twitter bezalako medioetan hainbat siriarrek "Haserrearen Eguna" deitu zuten otsailaren 5erako. Urtarrilaren 28an manifestaldia egin zen Ar-Raqqahn, bi soldadu kurduren heriotza salatzeko.[104]

Gatazka txikiagoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aljerren egindako manifestaldiaren argazkia

2010eko abenduaren 29an poliziarekin talkak egon ziren Aljerren, Aljeriako hiriburuan. Arrazoi nagusia etxebizitza eskasia zen. 53 pertsona zauritu eta 29 atxiotu egon ziren. Guztira hiru manifestari hil ziren, 800 zauritu egon dira eta 1.100 atxilotu.

Urtarrilaren 12tik 19ra inmolazio saiakerak egon ziren herrialdean zehar. Lehenengoa Mohamen Aouichia izan zen, bere buruari sua eman ziona Bordj Menaielen bere familia-etxearen egoeragatik. 13an Mohsen Bouterfifek bere buruari su eman zion Boukhadrako alkatearekin zuen bileran. Aste horretan beste 10 inmolazio saiakera egon ziren.

Urtarrilaren 22an RCD alderdiak 300 pertsona bildu zituen demokraziaren aldeko manifestazio batean. Aljerian manifestaldiak egitea debekatuta dago 1992ko larrialdi egoera ondotik. 42 zauritu egon ziren.

Urtarrilaren 29an gutxienez 10.000 pertsonek manifestaldia ezin zuten ipar-ekialdeko Bejaia hirian. Ondoren, otsailaren 3an Abdelaziz Bouteflika presidenteak, 19 urteko iraupeneko larrialdi egoera deuseztatu zuen.[105]

Artikulu nagusia: «2011ko Bahraingo protestaldia»

Bahrainen protesta handiak egon ziren otsailaren 14tik aurrera. Gutxienez 6 pertsona hil ziren. Protestek askatasun politiko handiagoa eta giza eskubideen errespetua eskatzen zuten. Xiitar eta sunitarren arteko talkak ere egon ziren.[106] Otsailaren 28an, herrialdeko bost biztanleetatik bat Manamako manifestaldira joan ziren.

Irango Iraultzaren 32. urtemugan protestaldiak iragarri zituzten Iranen, Mugimendu Berdea jarraiki eta Egipto eta Tunisiako altxamenduetan oinarriturik. Iraultza Islamiarraren Zaindarien Armadak esan zuen protesta horiek modu bortitzean etengo zituztela.[107] Oposizioko hainbat aktibista eta euren laguntzaileak atxilotu zituzten protesten aurreko egunetan.

2009an egin zuten bezala Mugimendu Berdean Allahu Akbar eta Diktadoreari heriotza abestu zuten goizean goizetik. Mubarak, Ben Ali, orain Seyed Ali (Khamenei) ere oihukatzen zuten. Teheranen talkak egon ziren polizia eta manifestarien artean. 10.000 poliziek zaindu zuten Azadi Enparantza, bertan bukatzekoak baiziren martxa gutztiak. Gasa erabili zuten manfiestariak atzera botatzeko. Isfahanen ere borrokak egon ziren.[108] Teheranen 300.000 protestari baino gehiago egongo zirela esan zuten hainbat komunikabidek.[109]

Beste herrialdetako egoera kutsatu zitekeenaren beldurrez Irakeko Lehen Ministro Nouri al-Malikik berriro ere 2014an aurkeztuko ez zela esan zuen.[110] Hala ere ehunka manifestari atera ziren kalera Irakeko hiri nagusietan otsailaren 12an, batez ere Bagdad eta Kerbalan. Segurtasun gehiago eta ustelkeria kasuen ikerketa eskatzen zuten. Zerbitzu publikoen egoera hobetzea ere eskatu zuten.[111][112][113] Honi erantzunez Irakeko gobernuak elektrizitatearen kostean lagunduko zutela esan zuen.[114] Israelgo Haaretz egunkariak esan zuenez 31 urteko gizon batek bere burua erre zuen Mosulen. Bagdadeko Zona Berdean ere otsailaren 25ean manifestaldiak egongo zirela esan zuten.[115]

Otsailaren 16an 2.000 pertsonek Kut hiriko probintzia kontseilua okupatu zuten. Ura eta elektrizitatea ez zegoela eta, gobernariaren dimisioa eskatu zuten. 3 pertsona hil ziren eta 30 zauritu egon ziren.

2011ko urtarrilaren 14a Jordaniako hiriburua den Ammanen, Maan, Karak, Salt eta Irbiden manifestazioak egon ziren. Protesten deialdiak sindikalista eta alderdi ezkertiarrek deitu zituzten eta Ostiraleko errezoaren ostean etorri ziren. Samir Rifai Lehen Ministroak gelditzeko eskatu zuen. Gobernuaren aurkako leloak egin ziren eta Rifai koldar deitu zuten. Jordanian ogia falta dela aldarrikatzen zuten, tasa altuak eta petrolioaren prezioaren etengabeko gorakada leloetan sartzen zuten bitartean[116]. Anaia Musulmanak eta beste 14 sindikatuk eserialdia deitu zuten parlamentuaren atean.[117]

Jordaniar gobernuak berehala jaitsi zituen erregaien prezioa.[118]

2011ko urtarrilaren 21ean 5.000 pertsonek parte hartu zuten Ammanen protesta handi batean.[119]

Ondoren, otsailaren 1ean Abdullah erregeak gobernua deuseztatu zuen eta Marouf al-Bakhit jeneralari gobernu berria eratzea eskatu zion.[120]

Egipto eta Tunisiako protestaldietan oinarriturik gutxienez lau marokoarrek euren burua erre zuten 2011ko urtarrilaren 30ean Tangerren.[121] Marokoko gobernuak eta erret-familiak beldurra zuen protestak handiago egingo ote ziren, baina hala ere Facebook sare sozialetik deituriko manifestaldi baterako baimena eman zuten. Otsailaren 20an gobernauren aurkako manifestialdia deitu zuten hainbat gaztek.[122][123] Egun horretan Maroko iparraldean bost lagun hil ziren, erreta. Alhucemasen izan zen gertaera, hainbat lagunek erregimenaren kontrako protestetan banku bati su eman ostean, Taib Cherkaui Marokoko Gobernuko Barne ministroak esan zuenez. Cherkauiren arabera, mobilizazioetan 128 pertsona zauritu ziren, eta 120 lagun atxilotu zituen Poliziak.[99]

Persiar Golkoko Oman herrialde arabiarrean 200 pertsonako protestak soldaten igoera eta bizitzaren kostuen jaitsiera eskatu zuten urtarrilaren 17an. Protesta hau berria zen kazetari gehienentzat, nahiko herrialde lasaia eta politikoki egonkorra da.[124]

Protestak hiri askotan gertatu ziren, bai iparraldean zein hegoaldean, Yemengo Gobernuak Yemengo Konstituzioa aldatzeko proposamena egin zuenean. Konstituzioan aldaketa eskasak zirela, langabezia tasa aldtuak eta ekonomiaren egoera nahiko txarra zela zioten manifestariek.[125] Urtarrilaren 20an Ta'izzen milaka manifestari atera ziren kalera [125]. Adenen 18an eta 19an protesta handiak egon ziren,[126]. Urtarrilaren 20an protestek jarraitu zuten[125]. Adenen kotxe gurpilak erre zituzten eta errepideak blokeatu, eta gutxienez zazpi pertsona, soldadu eta manifestarien artean, zaurituak izan ziren.[126]. Sanaan protestak geroz eta txikiagoak zirela zirudien urtarrilaren 20an. Reuters agentziaren arabera Unibertsitatean zeuden manifestariek "arabiar agintarien autokrazia salatzen zuten, baita Ali Abdullah Salehrena".[125]

Yemengo Aldaketaren aldeko Kongregazioaren liderra den Mohammed al-Sabryk konstituzioa guztiz aldatzea eskatu zuen.[125]

Eragindako beste herrialdeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ismail Omar Guelleh lehendakariaren aurka 300 pertsonek manifestaldia egin zuten Djiboutin, berriro ez aurkezteko eskatuz eta askatasun politiko eta zibilak aldarrikatuz. Somalilandpressen arabera protesta baketsua izan zen.[127]

Protestaldiak ekiditeko neurri gisa Kuwaiteko emirra, Sheikh Sabah Al-Ahmed Al-Jaber Al-Sabahk, herritar guztiei (1,12 milioi biztanle) doako janaria eman zien, hala nola 4.000$eko diru-laguntza bana.[128] Ofizialki diru-laguntza hori Irakeko okupazioaren bukaeraren 20. urteurrena eta independentziaren 50.a ospatzeo izan zen.[129] Janariaren kostea 230 miloi dinar izango direla uste da (818 milioi dolar estatubatuar) eta 2011ko otsailaren 1etik 2012ko martxoaren 31a arte eskuratu ahal izango da.

Oposizioak martxoaren 8an protestak egiteko deialdia luzatu zuen.[130]

2011ko urtarrilean batasun nazionaleko gobernua erori zen oposizioko hamar ministroek eta presidentziako kide batek dimisioa aurkeztu zutenean. Libanoko Auzitegi Bereziak Hezbollahko hainbat kide Rafic Hariri hiltzeagatik akusatu behar zituztenean tentsio handia egon zen. Kolapso honek Libanoko krisi politikorik handiena sortu zuen 2008tik eta ziurrenik Hezbollahren Martxoak 8 Aliantzak boterea lortzeko aukera handiagoak izango zituen hortik aurrera.

Mauritanian ere protestak egon dira. Yacoub Ould Dahoud izeneko manifestariak bere burua erre zuen Lehendakari Jauregiaren inguruan.[131]

Sudango Kongresu Herritarraren Alderdiko buru Hassan al-Turabi burua atxilotu zuten, alderdiko beste 5 kiderekin batera, gobenuaren aurkako protestak deitu zituztenean. Euren aldarrikapenak hauteskunde iruzurra, inflazioa eta eskubide zibil eta politikoak errespetatzea ziren.[132][133] Urtarrilaren 30ean polizia manifestarien aurka oldartu zen Jartumen eta gutxienez bi unibertsitatetan. Manifestariek protesta hauek sare sozialen bitartez antolatu zituzten azken hilabetean. Hussein Khogali, Al-Watan egunkariko editorearen alaba Facebooketik mobilizazioak deitzearren atxilotu zutela esan zuten. Mubarak al-Fadil opositorearen bi semeak ere atxilotu zituzten. Gobernuaren aldeko egunkariek kaosa egongo zela aurreikusi zuten.[134]

Saudi Arabian identifikatu gabeko 65 urteko gizon batek bere burua erre zuen 2011ko urtarrilaren 21ean Jizaneko Samtah hirian. Badirudi hau izan dela erresuma honetako lehenengo inmolazioa.[135][136]

Urtarrilaren 29an ehundaka pertsona bildu ziren Jeddah hiriak, bertako azpiegitura kaskarrak salatzeko.[137] Polizia manifestaldiak eten zuen hasi eta 15 minutuetara. 30-50 pertsona inguru atxilotuak izan ziren.[138]

Otsailaren 5ean beltzez jantzitako 40 emakumek manifestaldia egin zuten Riaden, epaitu gabeko presoen askatzea eskatuz.[139]

Otsailaren 10an Thomson Reuterseko berri baten arabera 10 intelektualek, giza eskubideen aldeko aktibistek eta abokatuk Umma Alerdi Islamiarra osatu zuten, 1990tik aurrera sorturiko lehenego alderdi politikoa. Monarkia absolutuaren bukaera eskatzen zuten.[140]

Otsailaren 13an ehunka gazten manifestaldia egin zuten Muqdishon. Sheikh Sharif Ahmeden Trantzisiozko Gobernu Federala (TGF) eta Sheikh Ibrahim "al-Afghani"k kontrolatutako Harakat al-Shabaab Mujahedeen talde armatu islamiarraren kontrako manifestaldia izan zen. Protesten helburua Tunisia eta Egipton bezala gobernu aldaketa lortzea zen. 7 manifestari, gutxienez, atxilotuak izan ziren.[141]

Otsailaren 15ean TGFari leialak ziren indarrek suarekin erantzun zieten protestei.[142] lau hildako eta 11 zauritu eraginez.[143] Hawiye klaneko nagusiek gertakari hau gaitsetzi zuten.[144] TGFeko presidenteak nazioarteko komunitateari eskaera egin zion egoera kontrolatu ahal izateko laguntza lortu ahal izateko.[145]

Otsailaren 17an TGFak 5 pertsona atxilotu zituela esan zuen, horien artean tiroketaren erantzule ziren 4 polizia. Mohamed Abdullahi Mohamed Lehen Ministroak barkamena eskatu zuen zibilen heriotza dela eta.[143]

Mugimendu prebentiboak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haaretz egunkariaren arabera Palestinako Aginteak otsailaren 1ean Palestinako 2011ko udal hauteskundeak uztailean egingo zirela iragartzea Egiptoko mobilizazioen ondorioa izan zen. Azken hauteskundeak 2004-2005ean egin ziren eta egun hartatik ez dira berritu.[146] Palestinako lehen ministroa Salam Fayyadek protestek hauteskundeei buruzko iritzia aldatzera eraman zituela onartu zuen, lehenago bereizteko balio zutela uste baitzuten.[147] Abbas Presidentearen laguntzaile batek ere esan zuen hauteskunde orokorrak irailean egingo zirela.[148] Hamasek hauteskunde hauek boikoteatuko zituela esan zuen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. The Arab World's 'Unprecedented' Protests - Council on Foreign Relations. Cfr.org 2011-01-20 (Noiz kontsultatua: 2011-01-29).
  2. Slap to a Man’s Pride Set Off Tumult in Tunisia
  3. Peddler's martyrdom launched Tunisia's revolution
  4. Thousands in Yemen Protest Against the Government
  5. Protest spreads in the Middle East - The Big Picture - Boston.com
  6. Mauritanie: mécontent du régime, un homme s'immole par le feu à Nouakchott - Flash actualité - Monde - 17/01/2011. leParisien.fr 2011-01-17 (Noiz kontsultatua: 2011-01-29).
  7. BBC News - Man dies after setting himself on fire in Saudi Arabia. Bbc.co.uk 2011-01-23 (Noiz kontsultatua: 2011-01-29).
  8. PressTV - Sudan opposition leader arrested. Presstv.ir 2011-01-19 (Noiz kontsultatua: 2011-01-29).
  9. Uriel Abulof. (10 March 2011). What Is the Arab Third Estate?. The Huffington Post (Noiz kontsultatua: 1 May 2011).
  10. Tunisia President Ben Ali 'will not seek new term'. BBC News 13 January 2011.
  11. Tunisia forms national unity government amid unrest. BBC News 17 January 2011.
  12. Al-Jazeera English. (9 March 2011). Tunisia dissolves Ben Ali party. (Noiz kontsultatua: 9 March 2011).
  13. Tunisia to elect constituent assembly on July 24, says president FOCUS Information Agency, 3 March 2011
  14. Tunisia protests against Ben Ali left 200 dead, says UN. BBC News 1 February 2011.
  15. 4 dead in Tunisia after renewed violence. CTV News 27 February 2011.
  16. Algeria's state of emergency is officially lifted. Bloomberg L.P. 24 February 2011 (Noiz kontsultatua: 25 February 2011).
  17. Algeria repeals emergency law - Middle East. Al Jazeera English (Noiz kontsultatua: 23 February 2011).
  18. Obama Poised to Step Up Criticism of Mubarak If Crackdown Is Intensified - Bloomberg
  19. Calm returns to Lebanon after days of protests over Hezbollah power play
  20. King Abdullah II of Jordan sacks government amid street protests. The Telegraph 1 February 2011.
  21. Jordan protest turns violent
  22. By Mohamed Yahya Abdel Wedoud, For CNN. 'Facebook generation' continues Mauritania protests. Cnn.com (Noiz kontsultatua: 27 February 2011).
  23. Mauritania's Bouazizi died today
  24. Sudan's Bashir will not stand in next election: party official, AFP, 21 February 2011.
  25. Sudanese student dies after protests-activists
  26. Oman ups minimum monthly wages to $520 for nationals, Oman Economy - Maktoob News. En.news.maktoob.com (Noiz kontsultatua: 27 February 2011).
  27. Sit-in in Sohar town forces hypermarkets to close down. gulfnews (Noiz kontsultatua: 27 February 2011).
  28. Oman takes measures to address public grievances. Khaleejtimes.com 27 February 2011 (Noiz kontsultatua: 6 March 2011).
  29. (AFP) – 1 day ago. AFP: Oman boosts student benefits. Google.com (Noiz kontsultatua: 27 February 2011).
  30. Oman shuffles cabinet amid protests - Middle East. Al Jazeera English (Noiz kontsultatua: 27 February 2011).
  31. Al-Jazeera English. (5 March 2011). Oman's ruler dismisses ministers. (Noiz kontsultatua: 5 March 2011).
  32. Oman's Sultan Granting Lawmaking Powers to Councils | Middle East | English
  33. The Canadian Press: Police in Oman fire tear gas, rubber bullets at protesters seeking political reform; 1 killed. Google.com (Noiz kontsultatua: 27 February 2011).
  34. Deaths in Oman protests - Middle East. Al Jazeera English (Noiz kontsultatua: 27 February 2011).
  35. Oman clashes: Two killed during protests in Gulf state. BBC News 8 February 2011 (Noiz kontsultatua: 27 February 2011).
  36. Yemen MPs resign over violence, Al Jazeera, 23 February 2011.
  37. 140+ killed in the protests [1] and 150 killed in the ammo dump explosion [2]
  38. Saudi King Boosts Spending, Returns to Country. 23 February 2011 (Noiz kontsultatua: 23 February 2011).
  39. King's order to benefit 180,000 temporary employees. 28 February 2011 (Noiz kontsultatua: 28 February 2011).
  40. Egypt's prime minsiter quits, new govt soon-army. Forexyard.com (Noiz kontsultatua: 5 March 2011).
  41. Egypt's Mubarak Steps Down; Military Takes Over, The Wall Street Journal, 11 February 2011.
  42. Reuters. (29 November 2010). Egypt's military moves to dissolve parliament, suspend constitution. (Noiz kontsultatua: 24 February 2011).
  43. Egyptian state security disbanded. 15 Mar 2011 (Noiz kontsultatua: 15 March 2011).
  44. Egypt dissolves former ruling party http://english.aljazeera.net/news/middleeast/2011/04/2011416125051889315.html
  45. 846 killed in Egypt uprising. 20 April 2011 (Noiz kontsultatua: 20 April 2011).
  46. Syrian activist Haitham al-Maleh freed under amnesty. BBC News (Noiz kontsultatua: 8 March 2011).
  47. Syria frees 80-year-old former judge in amnesty. Reuters (Noiz kontsultatua: 8 March 2011).
  48. Unrest continues in Syria. Al Bawaba 23 March 2011 (Noiz kontsultatua: 24 March 2011).
  49. Assad attempts to appease minority Kurds. Al Jazeera 8 April 2011 (Noiz kontsultatua: 24 April 2011).
  50. Syrian army 'attacks protest city of Deraa'. bbc.co.uk (Noiz kontsultatua: 25 April 2011).
  51. Syria protests: Security forces shoot at mourners. BBC News (Noiz kontsultatua: 23 April 2011).
  52. Syrian cabinet resigns amid unrest. 29 March 2011.
  53. Syrian army units 'clash over crackdown'. Al Jazeera (Noiz kontsultatua: 28 April 2011).
  54. 683 [3]-708 [4] civilians and 100+ security forces killed,[5] total of 783-808 reported killed
  55. https://web.archive.org/web/20110523073902/http://www.timeslive.co.za/africa/article973245.ece/Djibouti-evicts-US-vote-group-ahead-of-election
  56. Mass arrests stopped further Djibouti protests
  57. a b http://www.independent.co.uk/news/world/africa/thousands-in-morocco-march-for-rights-2247511.html
  58. Protests in Morocco: Just Don't Call It a Revolution. TIME (Noiz kontsultatua: 23 February 2011).
  59. Region's Protests Spread to Morocco, The Wall Street Journal, 20 February 2011.
  60. Moroccan king to make reforms with constitutional body, Middle East Online, 22 February 2011;
  61. https://web.archive.org/web/20110430093415/http://news.yahoo.com/s/nm/20110425/wl_nm/us_morocco_protest
  62. https://web.archive.org/web/20110223051229/http://eagainst.com/articles/yemen-death-toll-there-at-11-morocco-thousands-march-for-reform/
  63. https://web.archive.org/web/20110713192251/http://lawyers-law.com/man-beaten-to-death-by-police-at-teachers-protest-in-rabat-morocco-march-26th-2011/
  64. Iraqis protest in Kurdish region, capital, Reuters, 19 February 2011.
  65. Iraqi prime minister won't run for third term, msnbc.com, 5 February 2001.
  66. Governor of third Iraqi province quits over protests, The Gulf Today, 27 February 2011.
  67. McCrummen, Stephanie. (26 February 2011). Iraq 'Day of Rage' protests followed by detentions, beatings. .
  68. Bahrain's king gives out cash ahead of protests, Reuters, 11 February 2011.
  69. Bahrain's king to free political prisoners as protests continue, Monsters and Critics, 22 February 2011.
  70. Bahrain sacks ministers amid protests, Press TV, 26 February 2011.
  71. 31 protestors killed,[6] four policemen killed,[7][8] 1 Saudi soldier killed,[9] total of 36 people reported killed
  72. Iran protests see reinvigorated activists take to the streets in thousands. 14 February 2011 (Noiz kontsultatua: 14 February 2011).
  73. Farnaz Fassihi. (21 February 2011). Iran's Forces Battle Protests Nationwide. (Noiz kontsultatua: 21 February 2011).
  74. Farangis Najibullah. (22 February 2011). Iranian Students Say The Number Of Arrests Show Regime Is Nervous. (Noiz kontsultatua: 22 February 2011).
  75. Witnesses: Libya army says Benghazi 'liberated' from pro-Ghadafi forces. Haaretz 20 February 2011.
  76. Libyan opposition reportedly seizes city of Misurata. Los Angeles Times 23 February 2011.
  77. Libyan opposition reportedly seizes key western city. Los Angeles Times 23 February 2011.
  78. Libya opposition forms council, reject Gaddafi talks. World Bulletin 27 February 2011.
  79. Ferocious battles in Libya as national council meets for first time. 6 March 2011 (Noiz kontsultatua: 6 March 2011).
  80. Libya: Coalition launches attacks. BBC News (Noiz kontsultatua: 19 March 2011).
  81. Libya death toll 'reaches 10,000'. Al Jazeera English 19 April 2011 (Noiz kontsultatua: 25 April 2011).
  82. Kuwait ministers resign, news agency says. CNN 31 March 2011.
  83. 30 wounded in Kuwait protests on Friday. MSN.
  84. Protests in Western Sahara against Moroccan violence | RFI. (Noiz kontsultatua: 27 February 2011).
  85. Jiménez saluda que las manifestaciones en Marruecos han sido "pacíficas". 20 February 2011.
  86. Peaceful Western Sahara anti-government protests Afrol News, 5 March 2011
  87. Donald Payne Expresses Concern over Killing of 14 -year-old Boy in Western Sahara by Moroccan Soldiers
  88. Egypt Stocks Drop Most in Six Weeks on Concern Tunisia Unrest May Spread
  89. Egyptian man dies after setting himself alight
  90. Man sets himself on fire in Cairo protest
  91. Warning Egypt could follow Tunisia
  92. Egypt: AP Confirms Government has Disrupted Internet Service
  93. Libyans protest over delayed subsidized housing units
  94. Libya protest over housing enters its third day
  95. Libya sets up $24 bln housing fund amid Arab protests
  96. Libyan writer detained following protest call
  97. http://english.aljazeera.net/news/africa/2011/02/201121755057219793.html
  98. تفجر اشتباكات في مدينة بنغازي الليبية وأنباء عن اصابة 14
  99. a b c Libiako Gobernua hasi da erortzen, Justizia ministroak dimisioa emanda
  100. (Ingelesez) Resolution 1970 (2011) — Adopted by the Security Council at its 6491st meeting, on 26 February 2011. Nazio Batuak (Noiz kontsultatua: 2011-03-07).
  101. Information on the death of a young man who burned himself in Al Hasakah
  102. =article&id_article=12661&lang=ar Syrian suicider is "Hasan Ali Akleh". Damascus has banned a demonstration in support of Egypt
  103. Internet is Available across Syria[Betiko hautsitako esteka]
  104. Demonstration in Ar-Raqqa, Syria
  105. (Ingelesez) Algeria to lift emergency powers. .
  106. Bahrain activists in 'Day of Rage'
  107. Iran opposition 'planning protests' - Middle East
  108. Clashes reported in Iran protests
  109. Tehran Bureau: Iran Live Blog: 25 Bahman
  110. [=http://apnews.myway.com//article/20110205/D9L6OJH80.html Eye on unrest, Iraq PM says he won't seek 3rd term]
  111. Egyptian revolution sparks protest movement in democratic Iraq
  112. Protesters In Iraqi Cities Demand Better Social Services, Corruption Probes
  113. Iraqis anger spelled out in street protests
  114. Iraq subsidises power after protests over services
  115. Iraq man dies of self-immolation to protest rising unemployment
  116. Jordanians march against inflation – Middle East
  117. Jordanians protest against soaring food prices
  118. To the tyrants of the Arab world...
  119. Thousands of Jordanians protest economic conditions
  120. (Ingelesez) Derhally, Massoud A. Jordan's King Abdullah Replaces Prime Minister. Bloomberg.com (Noiz kontsultatua: 2011-02-01).
  121. World waits for the cost of democracy
  122. Morocco government plays down call for protests
  123. Moroccan government fears outbreak of mass protests
  124. Oman protestors call for fight against corruption - Culture & Society
  125. a b c d e Protests erupt in Yemen, president offers reform
  126. a b Seven people wounded in Aden province
  127. People in Djibouti protest againts President Gelleh
  128. After the Revolution, Economic Reform
  129. Kuwaitis’ Free Food Grant to Cost $818 Million
  130. http://www.foxnews.com/world/2011/02/14/clashes-bahrain-planned-protest-rally/?test=latestnews
  131. =%5B2%5D Mauritanie: mécontent du régime, un homme s'immole par le feu à Nouakchott
  132. Sudan opposition leader arrested]
  133. Al-Turabi arrested in Khartoum
  134. Abdelaziz, Khaled. Sudanese police clash with students in Khartoum. Reuters (Noiz kontsultatua: 2011-01-30).
  135. Man dies after setting himself on fire in Saudi Arabia
  136. Man dies in possible first self-immolation in Saudi
  137. Flood sparks rare action. Montreal Gazette (Noiz kontsultatua: 29 January 2011).
  138. Dozens detained in Saudi over flood protests. The Peninsula (Qatar)/Thomson-Reuters jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2011-01-31) (Noiz kontsultatua: 2011-01-31).
  139. Berria SwissInfo egunkarian}}
  140. sartze-data=2011-02-11
  141. Somalia: Anti Al Shabaab-TFG Demostration in Mogadishu
  142. Somali Soldiers Fire Demonstrators in Mogadishu
  143. a b Govt Seizes Persons Linked to Mogadishu Demonstrators' Deadly
  144. Mogadishu Elders Lambaste Civilian Casualties By TFG
  145. Somali President Calls for International Community to Support His Govt
  146. Palestinian government calls for local elections amid Egypt unrest - Haaretz Daily Newspaper | Israel News
  147. {{http://www.nytimes.com/2011/02/05/world/middleeast/05iht-fayyad05.html Palestinian Premier Sees 'Positive Change' in Unrest]
  148. Palestinians to Hold Elections

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]