Riad
Riad hiria الرياض الخفجي | ||
---|---|---|
giza kokalekua | ||
Riad hiria gauez. Erdian, Kingdom dorrea. Irudi gehiago | ||
Administrazioa | ||
Herrialdea | Saudi Arabia | |
Probintzia | Riad probintzia | |
Izen ofiziala | الرياض ar-Riyāḍ | |
Jatorrizko izena | الرياض الخفجي | |
Posta kodea | 11564–12665 | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 24°39′N 46°43′E / 24.65°N 46.71°E | |
Azalera | 1,200 km² | |
Altuera | 380-770 | |
Demografia | ||
Biztanleria | 7.009.100 (2022) −667.555 (2017) | |
Dentsitatea | 3.898 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Sorrera | 450 inguru | |
Ordu eremua | UTC+03:00 | |
Hiri senidetuak | Acapulco eta Hermosillo | |
riyadh.sa… |
Riad[1] (arabieraz الرياض, ar-Riyāḍ) Saudi Arabiako hiriburu politikoa eta herrialdeko hiririk handiena da. Riad probintziako hiriburua ere bada, eta Nejd eta Al-Yamama eskualde historikoen parte izan da. Arabiar penintsularen erdian dago kokaturik, ordoki handi batean, eta 21. mendearen lehen laurdenean 10 milioi lagunen megalopolis bat bihurtu da[2].
Hiria 15 udal barrutitan banaturik dago. Riadeko egungo alkatea, 1998tik, Abdul Aziz ibn Ayyaf Al Migrin da.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Saudi Arabiako erdialdean dago, Nejd herrialdean, Toweiq mendiaren ondoan, oasi oparo baten erdian.
Hiria Wadi Hanifa izeneko hezegunez osatutako haranetik gertu dago, eta bere azken garapen ekonomikoak ingurune hori inguratzen hastea ere ekarri du. Naturgune gisa kontserbatzeko ahaleginak egin dira 21. mendean[2],
Hiria hamabost barrutitan banaturik dago:
|
|
|
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Datu klimatikoak (Riad) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 31.5 | 34.8 | 38.0 | 42.0 | 45.1 | 49.8 | 52.0 | 47.8 | 44.5 | 41.0 | 36.0 | 31.0 | 52.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 20.1 | 23.0 | 27.6 | 34.0 | 39.6 | 42.7 | 43.4 | 43.2 | 41.3 | 35.1 | 27.6 | 22.0 | 33.1 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 14.4 | 16.9 | 21.1 | 26.9 | 32.9 | 35.4 | 36.6 | 36.5 | 33.3 | 28.2 | 21.4 | 16.1 | 26.6 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 6.9 | 9.0 | 15.0 | 20.3 | 25.7 | 27.6 | 29.1 | 28.8 | 25.7 | 20.9 | 15.3 | 8.4 | 19.9 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -1.11 | 0.5 | 4.5 | 11.0 | 18.0 | 16.0 | 23.6 | 22.7 | 16.1 | 13.0 | 7.0 | 1.4 | -1.11 |
Euria (mm) | 11.7 | 8.5 | 34.8 | 55.7 | 4.6 | 0.0 | 0.0 | 0.2 | 0.0 | 1.7 | 7.9 | 13.0 | 94.8 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 5.8 | 4.8 | 14.6 | 20.0 | 3.5 | 0.0 | 0.2 | 0.2 | 0.0 | 1.2 | 3.4 | 6.3 | 45.2 |
Hezetasuna (%) | 47 | 38 | 34 | 28 | 17 | 11 | 10 | 12 | 14 | 21 | 36 | 47 | 26 |
Iturria: [3] |
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Riad Najd izeneko herrialdeko hiri nagusia izan zen luzaroan, hango oasiaren oparotasunagatik famatua beti.
1824-1881 urteetan Saud-en dinastiaren hiriburua izan zen, eta handik bideratu zuen Ibn Saudek Arabiako konkista.
1932an estatu berriko hiriburu egin zuten saudiarrek, eta handik aurrera gorpuztu zen gaur egungo hiri modernoa. Lehen urratsa transformazioan izan 1940ko hamarkadaren amaieran, hiriaren harresi zaharra txikitzea eta Riad jatorrizkoa, kalexka estuko eta patioak zituzten etxeez osatua, funtsean suntsitzea. Haren ordez, 5 km2-ko 83.000 laguneko hiri bat eraiki zuten plangintza bidez.
1960ko hamarkadaren amairean, Frantziako eta Greziako plangintzagileen laguntzarekim Doxaidis urbanismo plana zeritzona egin zuten: hiri linear baten garapena, ardatz zentral batek gorpuztua ipar-hego norabidean. Garapen kontrolatuko sistema hori gainditu du ekonomiaren hazkundeak, eta hiria ekialderantz eta mendebalderantz ere garatu da[4].
Biztanleria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XX. mende erdialdera arte najdarrak baizik ez ziren bizi Riyaden, baina arabiar etorki guztietako jendea bizi da han gaur egun.
Hona hemen biztanleriaren bilakaera:
Urtea | Biztanle |
---|---|
1918 | 18.000 |
1924 | 30.000 |
1944 | 50.000 |
1952 | 80.000 |
1960 | 150.000 |
1972 | 500.000 |
1974 | 650.000 |
1978 | 760.000 |
1987 | 1.389.000 |
1990 | 2.110.000 |
1992 | 2.776.000 |
1997 | 3.100.000 |
2001 | 4.137.000 |
2009 | 4.878.723 |
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiri modernoa da gaurko egunean, kale zabal asfaltodunak, eraikin luzeak, eritegiak, hotelak eta nazioarteko aireportua dituena. Saudi Arabiako merkataritza, hezkuntza eta politika hiri nagusia da, hara jotzen dute estatu horretako errepide nagusiek eta handik abiatzen da burdinbide bakarra, Riyad-Damman. Industria asko zabaldu da azkenaldi honetan (petrolio findegiak).
21. mendearen hasieran, Kingdom Centre izeneko etxeorratza ireki zen, bulegoz betea. 2002an amaitu zuten eta Ekialde Hurbileko eraikinik garaienen artean dago. 302 metro eta 41 solairu dauzka, eta eraikineko elementurik adierazgarriena, goiko solairuetako "zuloa" da. Riadeko etxeorratzen Al Olaia barruti gero eta garatuagoan kokatzen da[5].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia. .
- ↑ a b (Ingelesez) «Visiting Riyadh: a look at Saudi Arabia’s social and cultural transformations • Stimson Center» Stimson Center 2022-03-25 (Noiz kontsultatua: 2022-04-09).
- ↑ PME. Surface annual climatological report. .
- ↑ (Ingelesez) «Riyadh - History | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-09).
- ↑ Kingdom Centre, Riyadh, Saudi Arabia, 1999 — 2002. (Noiz kontsultatua: 2022-04-09).