Irailaren 17
data
Irailaren 17a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta hirurogeigarren eguna da, 261.a bisurteetan. 105 egun falta dira urtea amaitzeko.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 2008 – Askatasuna eta Amnistiaren Aldeko Batzordeei eginiko epaiketan 8 eta 10 urteko espetxe zigorra ezarri zien Espainiako Audientzia Nazionalak 21 euskal herritarrei.
Mundua
aldatu- 1111 – Galiziako nobleziak, Pedro Fróilaz Trabakoa eta Diego Gelmírez apezpikua buru zutela, Alfontso VII.a Gaztelakoa "Galiziako Errege" izendatu zuten.[1]
- 1176 – Miriozefaloko guduan Bizantziar Inperioa saiatu zen Anatolia berreskuratzen Seljuktar Inperioaren eskuetatik.
- 1382 – Luis I.a Hungariakoaren alaba, Maria I.a Hungariakoa "errege" izendatu zuten.
- 1462 – Hamahiru Urteko Gerra: Piotr Duninek gidatutako poloniar armada batek Ordena Teutonikoa garaitu zuen Świecinoko guduan.
- 1485 – Pedro Arbúes Aragoiko inkisidorea hil zuten Zaragozako San Salvador katedralean. Arbúesek jende ugari torturatu eta bizirik errearazi zuen. Zortzi pertsonak lepoan labankatuta hil zen, garaian lurrikara handia eraginez.
- 1577 – Bergeraceko ituna sinatu zuten Henrike III.a Frantziakoak eta higanoteek.
- 1620 – Poloniar-Otomandar Gerra: Otomandar inpierioak Bi Nazioen Errepublika garaitu zuen Cecorako guduan.
- 1630 – Boston hiria sortu zen.
- 1631 – Suediak garaipen garrantzitsua eskuratu zuen Germaniako Erromatar Inperio Santuaren aurka Hogeita Hamar Urteko Gerrako Breitenfeldeko guduan.
- 1787 – Ameriketako Estatu Batuetako biltzarkideek konstituzioa sinatu zuten.
- 1862 – Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilan Antietamgo gudua jazo zen.
- 1978 – Camp Davideko bake hitzarmena sinatu zuten Israelek eta Egiptok.
- 1991 – Hego Korea, Ipar Korea, Estonia, Letonia, Marshall Uharteak eta Mikronesiako Estatu Federatuak NBEn sartu ziren.
- 2001 – New Yorkeko NYSE eta NASDAQ burtsek ateak ireki zituzten berriz Irailaren 11ko atentatuetan itxi eta gero.
- 2006 – Espainiako gobernuak Garoñako zentral nuklearraren itxiera 2009. urtean egingo zela adierazi zuen.
- 2008 – Enric Duran ekintzaile kataluniarrak 39 bankuri iruzur egin ziela jakinarazi zuen. Kreditu pertsonalen bidez, 492.000 euro desjabetu zituela adierazi zuen.
- 2011 – Wall Street inguruetan protesta ekitaldiak izan ziren, Occupy mugimenduaren abiarazle izango zirenak.
- 2024 – Libanoko hainbat gailu elektroniko leherrarazi zituen Israelek, Mosad espioitza agentziaren bidez. Hezbolako kideen aurka egindako ekintza bat izan zen. Bi egunean, kalte handiak eragin zituzten, ehunka pertsona larri zauritu zituzten, eta gutxienez 37 pertsona hil; tartean, lau haur eta beste zibil batzuk ere bai. Biharamunean jarraitu zuten leherketek.
Arte eta kultura
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1899 – Juan Ignazio Urangak Zumarragako euskal jaietako saria irabazi zuen.
Mundua
aldatu- 1964 – Guy Hamilton ingeles zinema zuzendariak zuzendu eta Sean Connery, Gert Fröbe, Honor Blackman, Harold Sakata eta Bernard Lee aktoreek antzeztutako Goldfinger filma estreinatu zen.
- 1981 – Das Boot ("Itsaspekoa") filma estreinatu zen, Wolfgang Petersenek zuzendu eta Jürgen Prochnow, Herbert Grönemeyer eta Klaus Wennemann aktoreek antzeztu zuten.
- 1993 – The Age of Innocence ("Xalotasunaren Adina") filma estreinatu zen, Martin Scorsesek zuzendu eta Daniel Day-Lewis, Michelle Pfeiffer eta Winona Ryder aktoreek antzeztu zuten.
- 2004 – Tamilera Indiako lehen hizkuntza deklaratu zuten.
- 2010 – Devil ("Deabru") filma estreinatu zen, John Erick Dowdleel zuzendu eta Chris Messina, Logan Marshall-Green, Geoffrey Arend, Bojana Novakovic, Jenny O'Hara eta Bokeem Woodbine aktoreek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologia
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatu- 1683 – Antonie van Leeuwenhoekek eskutitz bat idatzi zion Errege Elkarteari "animalkuloak" deskribatuz.
- 1991 – Linux kerneleko lehenengo bertsioa (0.01) interneten jarri zuten.
Kirolak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 2017ko Kontxako Bandera: Orio Arraun Elkartea gizonezkoetan garaile eta San Juan emakumezkoetan.
Mundua
aldatu- 1920 – National Football League (NFL) antolatu zuten Cantonen, Ohion, Estatu Batuetan.
- 2017 – Irlanda Osoko Futbol Gaeliko Txapelketaren finalean Dublin GAAk Mayo GAAri 1-17 eta 1-16ko emaitzaz irabazi zion.
Jaiotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1748 – Joakin Lizarraga, nafar apaiz eta euskal idazlea (h. 1835).
- 1786 – Juan Manuel Urtasun Lakidain, nafar apaiza eta euskarazko predikuen idazlea (h. 1855).
- 1877 – François Bibal, lapurtar margolaria (h. 1944).
- 1916 – Francisco Bueno, El León Guipuzcoano, gipuzkoar boxeolaria (h. 1995).
- 1930 – Vicenta Llorente del Moral, bizkaitar entomologoa, ortopteroetan aditua.
- 1933 – Luis Gasca, donostiar argitaratzaile eta komiki eta zinema kritikaria (h. 2021).
- 1945 – Luis Aranberri, Amatiño, gipuzkoar kazetari, politikari eta idazlea.
- 1948 – Pedro Morenés, bizkaitar politikari eta enpresaria.
- 1955 – Javier Suso San Miguel, arabar ikertzailea eta Anglo-Vasco-Navarro trenbidea bide berdearen bultzatzaile nagusienetako bat.
- 1958 – Gotzon Egia, gipuzkoar idazlea eta itzultzailea.
- 1961 – Mari Carmen Rubio, nafar arkulari paralinpikoa, arku-konposatuan aditua.
- 1962 – Joseba Etxarri, gipuzkoar idazle eta kazetaria.
- 1963 – Pako Aristi, gipuzkoar idazlea eta kazetaria.
- 1974 – Soraya Pereira, bizkaitar politikaria, Sestaoko Udaleko bozeramalea, Galizian.
- 1975 – Álvaro Fuentes, gipuzkoar baxu-jotzailea, La Oreja de Van Gogh taldekoa.
- 1989 – Julen Goñi, nafar futbolaria.
- 1993 – Antton Telleria, tolosar kazetaria, musikaria, aurkezlea eta umoregilea.
Mundua
aldatu- 879 – Karlos III.a Frantziakoa, Lotaringia eta Mendebaldeko Frantziako erregea (h. 929).
- 1192 – Minamoto no Sanetomo, Kamakura shogunerriko hirugarren shoguna (h. 1219).
- 1552 – Paulo V.a, Aita santua (h. 1621).
- 1580 – Francisco de Quevedo, espainiar idazlea (h. 1645).
- 1637 – Ramon Perellós, Maltako Ordenako 64. Printze eta Maisu Handia (h. 1720).
- 1677 – Stephen Hales, britainiar kimikaria eta biologoa (h. 1761).
- 1743 – Nicolas de Condorcet, Condorceteko markesa, frantziar filosofo, matematikari eta politikaria (h. 1794).
- 1764 – John Goodricke, astronomo zaletu ospetsua (h. 1786).
- 1795ean bataiatua – Saverio Mercadante, italiar musikagilea (h. 1870).
- 1810 – Francisco Serrano, espainiar militar eta politikaria (h. 1885).
- 1820 – Émile Augier, frantziar poeta, antzerkigile eta idazlea (h. 1889).
- 1826 – Bernhard Riemann, alemaniar matematikaria (h. 1866).
- 1832 – Sergei Botkin, errusiar mediku, terapeuta eta ekintzailea (h. 1889).
- 1857 – Konstantin Tsiolkovski, errusiar zientzialaria eta asmatzailea (h. 1935).
- 1869 – Christian Lous Lange, norvegiar historialari, irakasle, diplomazialari eta politologoa, 1921eko Bakearen Nobel Saria (h. 1938).
- 1874 – Vera Slutskaia, bielorrusiar boltxebikea (h. 1917).
- 1880 – Désiré-Émile Inghelbrecht, frantziar musikagilea eta orkestra-zuzendaria (h. 1965).
- 1883 – William Carlos Williams, estatubatuar olerkaria (h. 1963).
- 1886 – Frank Griffin, zinema mutuaren garaiko estatubatuar zinema zuzendaria, gidoigilea eta aktorea (h. 1953).
- 1903 – Olavi Paavolainen, finlandiar idazle, poeta, entsegulari eta kazetaria (h. 1964).
- 1906 – Junius Richard Jayawardene, Sri Lankako presidentea (h. 1996).
- 1915 – Adolfo Sánchez Vázquez, bizi gehiena Mexikon eman zuen espainiar filosofoa (h. 2011).
- 1916 – Yumjaagiin Tsedenbal, Mongoliako Herri Errepublikako estatuburua (h. 1991).
- 1918 –
- Chaim Herzog, Israelgo presidentea (h. 1997).
- Vincenzo Torriani, Patroia, Italiako Giroko zuzendaria 1949tik 1992ra (h. 1996).
- 1919 – Horst Krüger, alemaniar idazlea (h. 1999).
- 1922 – Agostinho Neto, lehendabiziko Angolako presidentea (h. 1979).
- 1923 – Hank Williams, estatubatuar kantautorea, Country musikako ikur eta XX. mendeko musikari eraginkorrenetakotzat joa (h. 1953).
- 1924 –
- Hou Bo, txinatar argazkilaria, Mao Zedongen argazkilari ofiziala (h. 2017).
- Annelise Hovmand, daniar zinema zuzendaria (h. 2016)
- 1928 – Roddy McDowall, ingeles aktorea (h. 1998).
- 1929 – Stirling Moss, britainiar auto-pilotua (h. 2020).
- 1930 –
- Edgar Mitchell, estatubatuar astronauta eta militarra (h. 2016).
- Thomas P. Stafford, estatubatuar astronauta (h. 2024).
- 1931 –
- Anne Bancroft, estatubatuar aktorea (h. 2005).
- Jean-Claude Carrière, frantziar eleberrigile, gidoigile eta aktorea (h. 2021).
- 1932 –
- Robert B. Parker, estatubatuar idazle eta eleberrigilea (h. 2010).
- Khalifa bin Hamad Al Thani, Qatargo emirra (h. 2016).
- 1934 - Maureen Connolly, Little Mo, estatubatuar tenis jokalaria (h. 1969).
- 1935 – Ken Kesey, estatubatuar idazlea (h. 2001).
- 1936 – Charles Krebs, estatubatuar zoologo eta ekologista.
- 1939 –
- Mariano Díaz, espainiar txirrindularia (h. 2014).
- Vladimir Menxov, sobietar eta errusiar aktore eta zinema zuzendaria (h. 2021).
- 1941 – Josep Elias Cornet, katalanezko olerkari eta eleberrigilea (h. 1982).
- 1942 – Manolo García Colas, espainiar bikoizketa aktorea.
- 1944 – Reinhold Messner, alemaniar hizkuntzadun italiar alpinista, hamalau zortzimilakoak igo dituen munduko lehen pertsona.
- 1948 – John Ritter, estatubatuar aktorea (h. 2003).
- 1949 – Maria Barbal, kataluniar idazlea.
- 1950 – Narendra Modi, Indiako lehen ministroa.
- 1956 – Almazbek Atanbaiev, Kirgizistango presidente ohia.
- 1958 –
- Nancho Novo, galiziar aktore, umorista eta abeslaria.
- Janez Janša, Esloveniako lehen ministroa.
- 1960 – Damon Hill, 1 formulako britaniar pilotu ohia.
- 1961 –
- Nives Meroi, italiar alpinista.
- Isabel Salud, kataluniar funtzionario eta politikaria.
- 1962 – Baz Luhrmann, australiar antzerki eta zinema zuzendaria.
- 1963 – Lola Robles, espainiar idazlea, zientzia-fikziozko lanetan aditua.
- 1965 – Kyle Chandler, estatubatuar zinema, telebista eta antzerkiko aktorea.
- 1968 –
- Anastacia, estatubatuar abeslaria.
- Marie-Chantal Greziakoa, diseinatzailea eta enpresaburua.
- Tito Vilanova, kataluniar futbolari eta entrenatzailea (h. 2014).
- 1969 –
- Keith Flint, ingeles abeslaria, musikaria eta dantzaria, The Prodigy taldeko abeslaria eta dantzaria (h. 2019).
- Bismarck Barreto Faria, brasildar futbolari ohia.
- 1970 – Edílson da Silva Ferreira, brasildar futbolari ohia.
- 1971 –
- Adriana Sklenarikova, eslovakiar top-model ohia.
- Jens Voigt, alemaniar txirrindularia.
- 1973 - Maria Lopez Sandez, galiziar filologoa, irakaslea, idazlea eta saiakeragilea.
- 1974 –
- Austin St. John, estatubatuar aktorea.
- Rasheed Wallace, NBAko estatubatuar saskibaloi jokalari ohia.
- 1975 – Saša Stefanović, serbiar saskibaloi jokalaria.
- 1977 –
- Mónica Ergueta, boliviar abeslaria.
- Juan Antonio Flecha, argentinar txirrindularia.
- 1978 – Cristina Alcázar, espainiar aktorea.
- 1979 –
- Anna R. Figueiredo, galiziar irakaslea eta idazlea.
- Ana Moura, portugaldar fado abeslaria.
- 1985 – Mirza Teletović, bosniar saskibaloi jokalaria.
- 1986 – Sophie, eskoziar musikaria, musika-ekoizlea, abeslaria eta DJa (h. 2021).
- 1988 –
- Michael Fitzgerald, zeelandaberritar futbolaria.
- Vicky Gómez, espainiar dantzaria, koreografoa eta irakaslea.
- 1989 –
- Olivier Boumal, kamerundar futbolaria.
- Peter O'Mahony, irlandar errugbi jokalaria.
- 1992 –
- Quay Dash, estatubatuar emakumezko rapeatzaile eta abestigile transgeneroa.
- Jelena Jakovixina, errusiar alpetar eskiatzailea.
- 2000 – Diary Sow, senegaldar idazlea.
Heriotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1829 – Joaquín Javier Uriz, nafar abokatu eta elizgizona, Iruñeko apezpikua (j. 1747).
- 1834 – Jose Maria Murga de la Barrera, bizkaitar lurjabe eta politikaria (j. 1770).
- 1855 – Juan Manuel Urtasun Lakidain, nafar apaiza eta euskarazko predikuen idazlea (j. 1773).
- 1891 – Francisco Lakabe Mezkiritz, nafar medikua eta idazlea (j. 1815).
- 1915 – Domingo Igarabide, Juanagorri, nafar korrikalari, segalaria eta petrikiloa (j. 1829).
- 1936 – Jose Arana Irastorza, Eusko Abertzale Ekintzako militantea eta Eusko Gudarosteko gudaria, Gerra Zibilean hildako EAE alderdiko lehen gudaria (j. 1913).
- 1957 – Jose Legarreta, euskal herritar futbolaria (j. 1903).
- 1964 – Gerardo Sacristán, errioxar margolari eta iraskaslea, Iruñean (j. 1907).
- 1991 – Lino Akesolo, bizkaitar idazlea eta elizgizona (j. 1911).
- 2006 – José Gallego, gipuzkoar futbolaria, Ingalaterran aritutakoa, Cambridgen (j. 1923).
- 2008 – Jose Maria Zirarda, euskal artzapezpikua, Iruñeko artzapezpiku eta Tuterako apezpikua izandakoa (j. 1917).
- 2009 – Txiki Idoate, nafar idazlea (j. 1959).
- 2011 – Antonio Sorarrain, gipuzkoar elizgizona eta idazlea (j. 1928).
- 2021 – Alfonso Sastre, Euskal Herrian errotutako espainiar idazle eta editorea (j. 1926).
Mundua
aldatu- 1179 – Hildegarda Bingengoa, alemaniar abadesa, buruzagi monastikoa, mistikoa, iragarlea, medikua, musikagilea eta idazlea (j. 1098).
- 1528 – Iñigo Fernández de Velasco, IV. Haroko konde, VIII. Gaztelako kondestable, eta II. Fríasko dukea (j. 1462).
- 1621 – Roberto Bellarmino, italiar teologoa eta apezpikua (j. 1542).
- 1665 – Filipe IV.a Espainiakoa, Espainiako erregea eta Portugalgo erregea (j. 1605).
- 1691 – Abraham Hondius, Herbehereetako Urrezko Aroko margolaria eta irarlea (j. c. 1631).
- 1737 – Tokugawa Ieharu, Tokugawa shogunerriko hamargarren shoguna (j. 1737).
- 1762 – Francesco Geminiani, italiar musikaria eta biolin-jolea (j. 1687).
- 1771 – Tobias Smollett, eskoziar idazle eta sendagilea (j. 1721).
- 1791 – Tomás de Iriarte, espainiar idazle neoklasikoa (j. 1750).
- 1836 – Antoine-Laurent de Jussieu, frantziar botanikaria (j. 1748).
- 1863 – Alfred de Vigny, frantziar idazlea (j. 1797).
- 1864 – Walter Savage Landor, ingeles olerkaria (j. 1775).
- 1879 – Eugène Viollet-le-Duc, frantziar arkitektoa eta teorialaria (j. 1814).
- 1886 – Asher Brown Durand, estatubatuar margolaria, Hudson Ibaiaren Eskolako kidea (j. 1796).
- 1892 – Rudolf von Jhering, alemaniar legelaria (j. 1818).
- 1895 – Sigismundo Felix Feliński, Varsoviako artzapezpikua (j. 1822).
- 1898 – Manuela Rosas, argentinar ekintzaile politikoa (j. 1817).
- 1907 – Edmonia Lewis, estatubatuar eskultorea, afro-amerikar eta amerikar natibo jatorrizko lehen emakume eskultorea (j. 1844).
- 1936 – Henry Louis Le Chatelier, frantziar kimikaria (j. 1850).
- 1942 – Cecilia Beaux, estatubatuar margolaria (j. 1855).
- 1945 – Charles Spearman, britainiar psikologoa (j. 1863).
- 1948 –
- Ruth Benedict, estatubatuar antropologoa (j. 1887).
- Folke Bernadotte, suediar diplomazialaria (j. 1895).
- Emil Ludwig, alemaniar idazlea (j. 1881).
- 1954 – Maud Slye, estatubatuar patologoa, ikertzailea eta poeta, minbiziaren ikertzaile aitzindaria (j. 1879).
- 1961 – Adnan Menderes, Turkiako lehen ministroa (j. 1899).
- 1965 – Alejandro Casona, espainiar antzerkigilea (j. 1903).
- 1972 – Akim Tamiroff armeniar jatorriko estatubatuar aktorea (j. 1899).
- 1974 – Emily Gerdes estatubatuar aktorea (j. 1890).
- 1980 – Anastasio Somoza Debayle, Nikaraguako presidentea (j. 1925).
- 1983 – Giovanni Rossi, suitzar txirrindularia (j. 1926).
- 1986 – Erich Bautz, alemaniar txirrindularia (j. 1913).
- 1990 – Angelo Schiavio, italiar futbolari eta entrenatzailea (j. 1905).
- 1991 – Zino Francescatti, frantziar biolin-jotzaile eta irakaslea (j. 1902).
- 1994 –
- Vitas Gerulaitis, estatubatuar tenislaria (j. 1954).
- Karl Popper, austriar jatorriko britainiar filosofoa (j. 1902).
- 1996 –
- Spiro Agnew, estatubatuar politikaria (j. 1918).
- Teodoro Fernández, perutar futbolaria (j. 1913).
- 1997 – Jan P. Syse, Norvegiako lehen ministroa (j. 1930).
- 2001 – Dalilah, espainiar dantzaria eta dantza-maistra, sabel-dantzaren dantzari mitikoa (j. 1936).
- 2008 - Inga Fischer-Hjalmars, suediar fisikari, farmazialari eta humanista, kimika kuantikoan aitzindaria (j. 1918).
- 2013 – Martí de Riquer, kataluniar idazle humanista eta literatura-kritikaria, Erdi Aroko gaietan espezializatua (j. 1914).
- 2014 – China Zorrilla, uruguaitar aktore, komediante, zuzendari, gidoilari, ekoizle, itzultzaile eta egokitzailea (j. 1922).
- 2021 – Abdelaziz Bouteflika, Aljeriako presidentea (j. 1937).
- 2022 – Ana María Sánchez Navarro, espainiar sopranoa (j. 1959).
- 2023 – Pepe Domingo Castaño, galiziar irrati esatari, telebista aurkezle, abeslari eta idazlea (j. 1942).
- 2024 – Jimmy Giménez-Arnau, espainiar kazetaria, telebistako tertulianoa, idazlea eta pertsonaia mediatikoa (j. 1943).
Jaiak eta urteurrenak
aldatu- Sehaska egutegiko izendegia: Naiara, Arritxu eta Arritokieta.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Stroll, Mary.. (2004). Calixtus II, 1119-1124 : a pope born to rule. Brill ISBN 90-04-13987-7. PMC 55099499. (Noiz kontsultatua: 2020-09-17).
Kanpo estekak
aldatu