Apirilaren 7
data
Apirilaren 7a gregoriotar egutegiaren urteko laurogeita hamazazpigarren eguna da, 98garrena bisurteetan. 268 egun falta dira urtea amaitzeko.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1979 – ETAk bi polizia nazional hil zituen Donostian.
- 17. Korrika Trebiñutik atera zen, hilaren 17an Donostian amaitzeko.
Mundua
aldatu- 1141 – Matilde enperatriza Ingalaterrako lehenengo emakume agintaria bilakatu zen, Ingalaterrako Ladya titulua hartuta.
- 1541 – Frantzisko Xabier Lisboatik atera zen Ekialdeko Portugaldar Indiara egindako misioan.
- 1948 – Munduko Osasun Erakundea sortu zen.
- 1992 – Europako Parlamentuak Maastrichteko Ituna onartu zuen.
- 2003 – Amerikako Estatu Batuak eta aliatuak Irak inbaditzen hasi ziren.
- 2006 – Luxenburgoko Epaitegiak soldata oporren truke ematea debekatu zuen.
- 2010 – Gutxienez 68 pertsona hil ziren Kirgizistanen gobernuaren aurkako istiluetan.
- 2011 –
- Lau pertsona hil ziren Japoniako Miyagi prefekturan izandako 7,4 graduko lurrikaran.
- Hamabi haur hil ziren Rio de Janeiroko eskola batean egondako tiroketan.
Arte eta kultura
aldatuEuskal Herria
aldatu- 2011 – 17. Korrikari hasiera eman zitzaion Trebiñun, apirilaren 17an Donostian amaitu zelarik.
Mundua
aldatu- 1724 – Johann Sebastian Bachen Pasioa San Joanen arabera (BWV 245) lehen aldiz jo zen Leipzigeko San Nikolas elizan.
- 1837 – Hans Christian Andersen daniar ipuingileak Enperadorearen jantzi berria ipuina argitaratu zuen.
- 1974 – The Conversation ("Solasaldia") filma estreinatu zen, Francis Ford Coppolak zuzendu eta Gene Hackman, John Cazale, Allen Garfield, Michael Higgins, Cindy Williams, Frederic Forrest, Harrison Ford eta Robert Duvall aktoreek antzeztu zuten.
- 1989 – Dead Calm ("Barealdi Hilgarria") filma estreinatu zen, Phillip Noycek zuzendu eta Sam Neill, Nicole Kidman eta Billy Zane aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1993 – Indecent Proposal ("Proposamen Lizuna") filma estreinatu zen, Adrian Lynek zuzendu eta Robert Redford, Demi Moore, Woody Harrelson, Oliver Platt eta Seymour Cassel aktoreek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologia
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatuKirolak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 2012 – Samuel Sánchezek 2012ko Euskal Herriko Itzulia irabazi zuen.
- 2018 – 2018ko Euskal Herriko Itzulia: Primož Roglič esloveniarra garaile
- 2019 – Esku Huskako Binakako Pilota Txapelketa Nagusiaren finala jokatu zen Bizkaia frontoian. Elezkano II.a eta Rezustak lortu zuten txapela, Irribarria eta Zabaletari 22-19 irabazi ondoren.
Mundua
aldatu- 1951ko Bost Nazioen Txapelketa: Irlandak lau urtetan hirugarren garaipena eskuratu zuen.
Jaiotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1506 – Frantzisko Xabierkoa, Jesusen Lagundiaren sortzaileetako bat, misiolari eta santu nafarra. Nafarroako zaindaria (h. 1552).
- 1774 – Juan José Maria Jandiola, bizkaitar abokatu eta politikaria (h. 1834).
- 1883 – Louis Leplée, lapurtar enpresaburua, Le Gerny's kabaretaren jabea, Édith Piaf aurkitu zuena (h. 1936).
- 1888 – Jules Moulier, Oxobi, euskal idazlea (h. 1958).
- 1910 – Jaime Mancisidor, gipuzkoar futbolaria.
- 1911 – Lino Akesolo, euskal idazlea eta elizgizona (h. 1991).
- 1938 – Jean Castaings, euskal herritar politikaria, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorreko Presidentea.
- 1939 –
- Pedro Maria Iturriaga, bizkaitar futbolaria (h. 2006).
- Alberto Ormaetxea Errealeko futbol jokalari eta entrenatzailea (h. 2005).
- 1942 – Jose Javier Mujika, UPNko nafar zinegotzia (h. 2001).
- 1953 –
- Rexu Mazusta Astibia, rankismoaren garaiko langile borrokalaria eta Errenteriako mugimendu asanblearioko partaidea.
- Pedro Sanchez de Muniain, nafar ingeniari agronomo eta politikaria, UAGN erakundearen presidentea.
- 1959 –
- Pedro Arias, bizkaitar unibertsitate-irakasle, katedraduna eta politikaria.
- Enrique Maya, nafar arkitekto eta politikaria, Iruñeko alkatea, Montevideon.
- 1963 – Jaime de Marichalar, nafar noblea, Elena Borboikoaren ezkontidea.
- 1965 – Sylvain Luc, lapurtar jazz gitarra-jotzailea, egungo Euskal Herriko jazz musikaririk garrantzitsuentzat joa (h. 2024).
- 1967 – Iñigo Segurola, gipuzkoar lorezaina.
- 1971 – Carlos Mena, arabar kontratenorra.
- 1975 – Gorka Badiola, bizkaitar futbolari ohia.
- 1978 –
- Gorka Fraile, gipuzkoar tenislari ohia.
- Leire Iglesias, bizkaitar judoka ohia.
- 1979 –
- Isabel Fernández Reviriego, bizkaitar musikagile eta artista grafikoa.
- Iñaki Font, gipuzkoar aktorea.
- 1981 – Beñat Marmissolle, zuberotar atleta, Ultra-trailetan aditua.
- 1984 – Gorka Larrea, gipuzkoar futbolari ohia.
- 1986 – Ainara Osoro, gipuzkoar politologo, irakasle eta politikaria.
- 1994 – Asier Etxaburu, bizkaitar futbolaria.
- 2000 – Juan Artola Canales, bizkaitar futbolaria.
Mundua
aldatu- 1613 – Gerrit Dou, herbeheretar margolaria, Herbehereetako Urrezko Arokoa (h. 1675).
- 1648 – John Sheffield, ingeles estatu gizon eta olerkaria (h. 1721).
- 1652 – Klemente XII.a, Aita santua (h. 1740).
- 1770 – William Wordsworth, ingeles poeta (h. 1850).
- 1771 – Fra Diavolo, italiar abenturazalea, Calabria frantsesen kontra errebela zedin saiatu zena (h. 1806).
- 1772 – Charles Fourier, frantziar filosofoa (h. 1837).
- 1786 – William R. King, AEBetako 13. presidenteordea (h. 1853).
- 1803 – Flora Tristan, frantziar idazlea eta pentsalari sozialista eta feminista, feminismo modernoaren sortzailea (h. 1844).
- 1806 – Armand Toussaint, frantziar eskultorea (h. 1862).
- 1809 – James Glaisher, ingeles meteorologialari, aeronauta eta astronomoa (h. 1903).
- 1835 – Céline Joséphine Bidard de la Noë, frantziar idazlea (h. 1926).
- 1847 – Jens Peter Jacobsen, daniar idazle eta zientzialaria, Danimarkako lehenengo idazle naturalista (h. 1885).
- 1857 – Dolores Aleu Riera, kataluniar medikua, Medikuntzan lizentziatutako Espainiako lehen emakumea (h. 1913).
- 1866 – Annie Vivanti, britainiar italiar idazlea (h. 1942).
- 1867 – Holger Pedersen, daniar hizkuntzalaria (h. 1953).
- 1880 – Serafima Hopner, ukrainar militante boltxebike judua (h. 1966).
- 1882 – Kurt von Schleicher, Alemaniako kantzilerra (h. 1934).
- 1883 – Gino Severini, italiar margolaria, futurismo mugimenduaren aitzindarietako bat (h. 1966).
- 1884 – Bronislaw Malinowski, poloniar antropologo, etnologo eta soziologoa (h. 1942).
- 1889 – Gabriela Mistral, eusko eta aimara jatorriko txiletar idazlea, 1945eko Literaturako Nobel Saria (h. 1957).
- 1890 – Victoria Ocampo, argentinar idazlea, itzultzailea, saiakeragilea, intelektuala, editorea eta filantropoa (h. 1979).
- 1893 –
- Allen Dulles, estatubatuar espioi eta politikaria, CIAko burua (h. 1969).
- Claudio Sánchez-Albornoz, espainiar historialari eta politikaria (h. 1984).
- 1896 –
- Hugo Dyson, Inklings taldeko partaidea eta Ingelesaren ikertzailea (h. 1975).
- Benny Leonard, estatubatuar boxeolaria, historiako hoberenetakoa (h. 1947).
- Margarida Lopes de Almeida, brasildar deklamatzaile, poeta eta eskultorea (h. 1983).
- 1907 – Violette Leduc, frantziar idazlea (h. 1972).
- 1915 – Billie Holiday, Lady Day, estatubatuar jazz-kantaria, jazz modernoko kantaririk ospetsuen eta eragileenatakoa (h. 1959).
- 1919 –
- Roger Lemelin, frantsesezko kanadar nobelagilea (h. 1992).
- Edoardo Mangiarotti, italiar eskrimalaria (h. 2012).
- 1920 – Ravi Shankar, indiar musikagilea eta zitara-jotzailea (h. 2012).
- 1922 – Margia Dean, greziar jatorriko estatubatuar edertasun-modelo eta aktorea (h. 2023).
- 1928 –
- Enrique Castellón Vargas, El Príncipe Gitano, espainiar aktorea, flamenko abeslaria eta dantzaria (h. 2020).
- James Garner, estatubatuar aktorea (h. 2014).
- Alan J. Pakula, estatubatuar zinema zuzendaria, gidoigilea eta ekoizlea (h. 1998).
- 1929 –
- Gabriel Caruana, zeramikan berezitutako maltar artista ezagunetakoa (h. 2018).
- Bob Denard, frantziar mertzenarioa (h. 2007).
- 1930 –
- Vilma Espín, Kubako iraultzako buruzagietako bat eta Raul Castroren emaztea (h. 2007).
- Cliff Morgan, galestar errugbilaria (h. 2013).
- 1931 –
- Donald Barthelme, estatubatuar idazle postmodernista (h. 1989).
- Daniel Ellsberg, estatubatuar ekonomialari, analista militar, ekintzaile eta barneko salatzailea, Pentagonoko paperetan inplikatua (h. 2023).
- 1936 – Xosé Manuel Beiras, galiziar politikaria.
- 1938 –
- Spencer Dryden, estatubatuar bateria-jotzailea, Jefferson Airplane taldeko kidea (h. 2005).
- Justin Lekhanya, Lesothoko lehen ministroa (h. 2021).
- 1939 –
- Francis Ford Coppola, estatubatuetar zinema zuzendari, ekoizle eta gidoigilea.
- Brett Whiteley, australiar pintorea (h. 1992).
- 1941 – ʻAkilisi Pōhiva, Tongako lehen ministroa (h. 2019).
- 1942 – Lita Stantic, argentinar zinema-zuzendari, ekoizle eta gidoilaria.
- 1943 – Joaquim Agostinho, portugaldar txirrindularia, portugalgo hoberenetakoa (h. 1984).
- 1944 –
- Makoto Kobayashi, japoniar fisikaria, 2008ko Fisikako Nobel Saria.
- Gerhard Schröder, Alemaniako kantziler ohia.
- 1945 –
- Joël Robuchon, frantziar sukaldaria, Gault Millau Gidak 1989an "Mendeko sukaldari" izendatua (h. 2018).
- Sevil Üstekin, turkiar aktorea (h. 2024).
- 1946 –
- Colette Besson, frantziar korrikalaria, 200, 400 eta 800 metroko lasterketetan aditua (h. 2005).
- Robert Metcalfe, estatubatuar ingeniari elektrikoa, Ethernet-en asmatzailetako bat.
- 1947 –
- Jane di Castro, brasildar abeslaria eta ikuskizun-artista (h. 2020).
- Florian Schneider, alemaniar musikaria, Kraftwerk taldeko kide sortzailea (h. 2020).
- Henadz Mikhasevitx, sobietar serieko hiltzaile eta bortxatzailea (h. 1987 edo 1988).
- 1948 – Arnie Robinson, estatubatuar atleta, luzera jauzian espezialitatua (h. 2020).
- 1950 –
- Carmen Calvo (artista), espainiar artista garaikidea.
- Jean-Claude Gallotta, frantziar dantzaria eta koreografoa.
- 1951 – Jean-Louis Borloo, frantziar politikaria.
- 1952 – Rubén Galván, argentinar futbolaria (h. 2018).
- 1954 – Jackie Chan, txinatar aktorea, zinema zuzendaria, arte martzialgilea eta eszena arriskutsuetako espezialista.
- 1955 –
- Javier García Sánchez, espainiar idazlea eta kazetaria.
- Akira Nishino, japoniar futbolari ohia.
- 1960 –
- Yvan Colonna, Korsika Askatzeko Nazio Frontearen kidea, Claude Érignac prefeta hiltzeagatik betiko kartzelara kondenatua (h. 2022).
- Elaine Miles, amerindiar estatubatuar aktorea.
- Sandy Powell, britaniar jantzi-diseinatzailea.
- 1962 – Andrew Hampsten, estatubatuar txirrindulari ohia.
- 1963 – Axel Voss, alemaniar politikaria.
- 1964 – Russell Crowe, australiar aktorea.
- 1965 – Ángeles González-Sinde, espainiar politikaria, gidoilaria eta zinema zuzendaria eta Espainiako Kulturako ministro ohia, «Sinde Legea»rengatik ezaguna.
- 1971 – Guillaume Depardieu, frantziar aktorea (h. 2008).
- 1975 –
- Karin Dreijer, suediar musikaria, The Knife bikoteko kidea.
- Sergio Peris-Mencheta, espainiar antzerki eta telebistako aktorea.
- 1977 – Jenni Haukio, Finlandiako Lehen Dama.
- 1978 – Vladimir Voltxkov, bielorrusiar tenislaria.
- 1979 – Maite Zabala, euskal jatorriko estatubatuar futbolari ohia.
- 1981 – Óscar Pérez, venezuelar poliziakide, aktore eta disidente politikoa, Nicolás Maduro presidentearen aurkako polizia-disidentziaren burua (h. 2018).
- 1983 – Andrea Fuentes, kataluniar igeriketa-entrenatzailea.
- 1984 – Akiko Sudo, japoniar futbolari ohia.
- 1985 – Humza Yousaf, Eskoziako lehen ministroa.
- 1989 –
- Teddy Riner, frantziar judo borrokalaria.
- Julia Samoilova, errusiar abeslaria.
- 1990 - Vicky Luengo, espainiar aktorea.
- 1991 – Anne-Marie, ingeles abeslari eta musikagilea.
Heriotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1234 – Antso VII.a, Nafarroako erregea, Tuteran.
- 1555 – Jakue Foix-Rabatekoa, nafar apaiza, Oloroe eta Leskarreko apezpikua, Leskarren (j. c. 1475)
- 1905 – Apolinar Brull, nafar musikagilea, zarzuelatan aditua, Madrilen (j. 1845).
- 1927 – Domingo Iturrate, Fray Domingo del Santísimo Sacramento, bizkaitar apaiz trinitarioa, Belmonten (j. 1901).
- 1951 – Ricardo Gondra, bizkaitar meatze-ingeniaria, Atlético de Madridren sortzaileetako bat (j. 1885).
- 1954 – Emeterio Arrese, gipuzkoar idazlea (j. 1869).
- 1961 – Jesus Guridi, arabar musikaria, Euskal Herriak eman duen musikagilerik ospetsuenetakoa, Madrilen (j. 1886).
- 1973 – Jean Boubée, lapurtar errugbilaria, Parisen (j. 1900).
- 1988 – Jose Maria Agirre Gonzalo, gipuzkoar enpresaburua, Madrilen (j. 1897).
- 1990 – Felisa Areitioaurtena, bizkaitar antzezlea (j. 1902).
- 2015 – Miren Begoña Ereñaga, bizkaitar erraketista (j. 1927).
- 2018 – Mario Gabiria, nafar soziologoa, hiri-soziologian eta ekologian espezializatua, Zaragozan (j. 1938).
Mundua
aldatu- 1312 – Fernando IV.a Gaztelakoa, Gaztela eta Leongo erregea (h. 1312).
- 1498 – Karlos VIII.a Frantziakoa, Frantziako erregea (j. 1470).
- 1520 – Gaspar de Quesada, espainiar itsasgizon eta esploratzailea..
- 1611 – Antonio Pérez del Hierro, espainiar politikaria (j. 1540).
- 1614 – Grekoa, Pizkunde amaierako margolaria (j. 1541).
- 1651 – Lennart Torstensson, suediar mariskala (j. 1603).
- 1739 – Dick Turpin, ingeles bidelapurra (j. 1706).
- 1761 – Thomas Bayes, britainiar matematikaria.
- 1789 – Abdulhamid I.a, Otomandar Inperioaren 27. sultana (j. 1725).
- 1803 – François Dominique Toussaint, haitiar esklabo iraultzailea, beltzen askatasunerako mugimenduko buruzagietako bat (j. 1743).
- 1811 – Dositej Obradović, serbiar idazle, itzultzaile eta politikaria (j. 1742).
- 1823 – Jacques Charles, frantziar fisikari, matematikari eta asmatzailea (j. 1746).
- 1836 – William Godwin, ingeles idazle eta filosofoa (j. 1756).
- 1845 – Julie Clary, Espainiako erregina ezkontidea (j. 1771).
- 1858 – Anton Diabelli, austriar musikagilea (j. 1781).
- 1877 – Cecilia Böhl de Faber, Fernán Caballero, espainiar idazlea (j. 1796).
- 1891 – P. T. Barnum, estatubatuar enpresaburua eta zirku interpretea (j. 1810).
- 1899 – Joaquim Rubió i Ors, kataluniar olerkaria (j. 1818).
- 1902 – Isidoro Fernández Flórez, Fernanflor, madrildar idazle eta umorista (j. 1840).
- 1904 – Elisabet II.a Espainiakoa, Espainiako erregina (j. 1830).
- 1918 – Jan Derk Huibers, holandar margolaria, artista grafikoa eta arte irakaslea (j. 1829).
- 1938 – Suzanne Valadon, frantziar margolaria (j. 1865).
- 1939 – Joseph Lyons, Australiako 10. lehen ministroa (j. 1879).
- 1943 – Alexandre Millerand, Frantziako presidentea (j. 1859).
- 1947 – Henry Ford, estatubatuar industrialaria, Ford Motor Companyren fundatzailea (j. 1863).
- 1950 – Walter Huston, kanadan jaiotako estatubatuar aktorea (j. 1883).
- 1955 – Theda Bara, estatubatuar aktorea (j. 1885).
- 1960 – Henri Guisan, Suitzako Armadako komandante buruzagia (j. 1874).
- 1961 – Vanessa Bell, ingeles artista postinpresionista (j. 1879).
- 1968 – Jim Clark, 1 Formulako eskoziar gidaria (j. 1936).
- 1977 – Jim Thompson, estatubatuar eleberri, istorio motz eta gidoi idazlea (j. 1906).
- 1981 – Norman Taurog, estatubatuar zinema zuzendari eta gidoigilea (j. 1899).
- 1985 –
- René Portocarrero, kubatar margolari, eskultore eta ilustratzailea, XX. mendeko Kubako artista handienetarikoa (j. 1912).
- Carl Schmitt, alemaniar legelari, filosofo politiko eta nazi alderdiko kidea (j. 1888).
- 1986 – Leonid Kantorovitx, errusiar matematikari eta ekonomialaria, 1975eko Ekonomiako Nobel Saria (j. 1912).
- 1990 – Ronald Evans, estatubatuar astronauta (j. 1933).
- 1992 – Yang Kyoungjong, korear soldadua (j. 1920).
- 1994 –
- Golo Mann, alemaniar historialari eta saiakeragilea (j. 1909).
- Agathe Uwilingiyimana, Ruandako lehen ministroa (j. 1953).
- 1996 – Alena Mazanik, sobietar partisanoa (j. 1914).
- 1997 – Jean Clareboudt, frantziar eskultore eta diseinatzailea (j. 1944).
- 1998 – Luis Díez del Corral, espainiar pentsalari, legelari eta idazlea (j. 1911).
- 2001 – Beatrice Straight, estatubatuar aktorea (j. 1914).
- 2003 – Maurice Kouandété, Dahomeyko presidentea (j. 1932).
- 2005 – Max von der Grün, alemaniar idazlea (j. 1926).
- 2007 – Barry Nelson, estatubatuar aktorea (j. 1917).
- 2009 –
- Mari Trini, espainiar abeslaria (j. 1947).
- Luís Pinto Ferreira, brasildar abokatu eta politikaria (j. 1918).
- 2014 – Josep Maria Subirachs, kataluniar eskultore eta margolaria (j. 1927).
- 2015 – Geoffrey Lewis, estatubatuar aktorea (j. 1935).
- 2016 – Marcel Dubé, Quebecdar antzerkigilea, Kanadako antzerkigile onenetako eta oparoenetako bat (j. 1930).
- 2018 – Peter Grünberg, frantziar fisikaria, 2007ko Fisikako Nobel Saria (j. 1939).
- 2023 –
- Ian Bairnson, eskoziar musikaria, The Alan Parsons Project taldeko kidea (j. 1953).
- Larisa Bergen, sobietar boleibol jokalaria (j. 1949).
- 2024 – Lori eta George Schappell, estatubatuar biki siamdarrak (j. 1961).
Jaiak eta urteurrenak
aldatuKanpo estekak
aldatu