Ziklotroi
Ziklotroia partikula-azeleragailu mota bat da. Ernest O. Lawrence fisikari estatubatuarrak asmatu zuen 1932an, eta Fisikako Nobel Saria jaso zuen horregatik (hala ere, 1929an Leó Szilárd hungariarrak ziklotroiaren diseinu bat egina zuen jada).
Ziklotroian elektrikoki kargatutako partikulak zentrotik kanporanzko ibilbide espirala egiten du. Ziklotroia bi zirkuluerdiz osatua dago; zirkuluerdian sartzean, partikulek ibilbide espirala egiten dute eremu magnetiko estatiko baten pean (elektrikoki kargatutako edozein partikulak bere norabidearekiko perpendikularra den Lorentzen indarra jasaten du eremu magnetiko batean perpendikularki sartzen bada), eta, zirkuluerdien arteko erdiko gunean, maiztasun handiko eremu elektriko aldakor baten pean azeleratzen dira. Partikula kargatuen ibilbidearen erradioa, daramaten abiadurari proportzionala da.
Ziklotroia partikula-azeleragailu ahaltsuena izan zen 1950eko hamarkadan sinkrotroiak gainditu zuen arte, baina oraindik ere fisikan eta medikuntzan erabiltzen dira, eta energia handiko partikula-azeleragailu moderno gehienak ziklotroiaren ondorengoak dira.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikiztegian orri bat dago honi buruz: ziklotroi . |
Artikulu hau fisikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |