Zerrenda:Rhin Behereko departamenduko udalerriak
Rhin Beherea departamenduko udalerrien zerrenda Ekialde Handiko iparraldeari dagokion Frantziako Rhin Beherea (alemanezko izen tradizionala: Unterelsass, "Alsazia Beherea") departamenduko 527 udalerrik osatzen dute.
Zerrenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udalerriei buruz zenbait datu ematen dira. Alde batetik INSEE kodea eta posta-kodea (PK). Bestetik izena jatorriko hizkuntzan eta zein den hizkuntza hori, eta azkenekoz frantsesezkoa; departamenduaren gehiengoa alemanaren eremuan dago baina badira beste bi hizkuntza bertakoak direnak[1]. Beraz, hizkuntzak marka hauen bidez adierazten dira:
- de: alemana. Eremu nagusi honetan batez ere dialekto alemanikoak hitz egiten dira. "Jatorriko izena" arloan aleman estandarrari dagokion toponimoa agertzen da.
- lo: lorrenera oïl hizkuntza, welche dialektoa hain zuzen. Taulan "Jatorriko izena" arloan lorrenerazko izen bakar batzuk baino ez dira bildu eta parentesi artean alemanezko leku-izena agertzen da. 26 udalerri.
- pl: platt[2] edo franciquera[3] germaniar hizkuntza. Toponimoaren alemanezko bertsioa ere badago ere, taulan platt hizkuntzako eremuan horri dagokion izena agertzen da. 66 udalerri.
Izen ofizialari dagokionez, estatuaren administrazioak kasu askotan toponimoen "frantsesezko" bertsioak asmatu zituen. Sarritan jatorriko izenaren itxuraldaketa oso txikia besterik ez dira eta beste batzuetan alemanezko izena bere horretan hartu zuten.
Udalerri Elkargoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Departamenduko Aglomerazio Elkargoetan daudenak hizki batzuen bidez markatuta daude:
- (CUS): Estrasburgoko Hiri Elkargoa.
- (CAS): Sarreguemines Confluenceseko Communauté d'agglomération
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Alsaziako hizkuntza-mapa Wikimedia Commonsen.
- ↑ Ez konfunditu plattdüütsch edo behe-alemanarekin.
- ↑ Hala deitzen dio Munduko hizkuntzen amaraunak, izena eztabaidagarria den arren. Hiru hizkera nagusitan Luxenburgon, Arel aldean (Luxenburgoko probintzia valoniarrean), Mosellen, s'Krumme Elsass Grand Estko eskualdean, Sarren eta Renania-Palatinatuan hitz egiten da.
- ↑ a b Udalerrian hizkera alemanikoak ere hitz egiten dira.
- ↑ a b c Eta hizkera alemanikoak.
- ↑ Lorrenera ere presente dago; hizkera honetan Nassville du izen.
- ↑ Alemanez Saarunion, 1794an Buckenum zaharra (de. Bockenheim, fr. Bouquenom) eta Neu-Saarwerde (fr. Ville-Neuve de Sarrewerden) fusionatu zirenean sortutako udalerria da.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Frantsesez) Correspondance des noms de village en Alsace-Moselle, bi hizkuntzetako toponimoen artean desberdintasunak dauden kasuetarako.
Alsaziako udalerrien zerrendak | ||
---|---|---|
Departamenduak: Rhin Beherea (Alsazia Beherea) · Rhin Garaia (Alsazia Garaia) |