Vostok-1
Vostok-1 | |
---|---|
Fabrikazioa | |
Fabrikatzailea | RKK Energia |
Historia | |
Hurrengoa | Vostok-2 |
Espazio jaurtiketa | 1961eko apirilaren 12a |
Lurreratzea | 1961eko apirilaren 12a |
Kudeatzailea | Sobietar Batasuneko espazio programa |
Honen parte | Vostok |
Dimentsioak | 2,3 () m |
Masa | 4.725 kg |
Identifikazioa | |
Dei-kodea | Кедр |
Vostok-1 (errusieraz: восток, ekialdea) sobietar batasunak (SESB), gizaki bat lehen aldiz espazioratzeko erabili zuen espazio-ontzia izan zen. Juri Gagarin izan zen 1961-eko apirilaren 12an Vostok-1 espazio-ontzi barnean Kazakstanen dagoen Baikonurgo kosmodromotik lur plantetatik lehen aldiz lurraren orbitan ibili zena. Sergei Korolev-ek eta bere ingeniariek diseinatu zuten gailua.
Lurrari buelta osoa egin zion ia bi ordutan. Itsaso Baltikotik abiatu zen gutxi gorabehera (~1000 Km ekialdera) eguerdian (6:07 UTC, Ordu Unibertsal Koordinatuaren arabera). Siberia osoa zeharkatu zuen eta ordu laurdenean heldu zen Kamtxatka peninsularaino. Ozeano Barean sartzerakoan berehala aurkitu zuen gaua (6:37 UTC); ilunpean ozeano osoa ordu betean zeharkatu eta Magallanes itsasartetik pasa ondoren egunsentia ikusi zuen (7:10 UTC). Atlantikoa beste ordu laurden batean zeharkatu eta Angolaren kosta aldetik pasatzerakoan abiadura moteltzeko retrokoeteak piztu zituen. Atmosferan berriro sartzerakoan ontzian espero gabeko biraketa gogorrak sufritu ondoren, balaztatze-lana eginda retrokoeteen moduluak askatzea lortu zuen Egipto gainean (7:35 UTC). Mediterraneo eta Kaspiar itsasoetatik pasa ondoren ontzia utzi zuen Gagarinek eserlekutik jaurtikita (6:55 UTC) 7.000 metroko altueran. Jausgailua zabalduta 10 minutuan lurrera heldu zen arazorik gabe (7:05 UTC). Teorian ia abiatze-toki berera itzuli behar zen, baina planeta ekialdera bira egiten zuenez, mendebalderago lurreratu zen 40.000 km egin eta gero; Baltikotik ekialdera ez, iparraldera baizik.
Vostok programako espazio-ontziek bi zati nagusi zituzten:
- Atmosferan sartzeko modulu esferiko bat (2460 kilo, 2,3 metroko diametroa). Modulu honen barnean zihoan kosmonauta hala nola zenbait gailu eta bertatik ateratzeko sistemak.
- Erregaia eta motorrak zeramatzan modulu konikoa (2270 kilo, 2,25 metro luze eta 2,43 metro zabal).
Itzuleran, behin Vostok kapsula atmosferan sartzen zenean gutxi gorabehera 7.000 metrotara kosmonauta bertatik jaurti zen jausgailuz, kapsulak ere bere jausgailuak zituen eta horrela lurreratze ziren biak.