Via Francigena
Via Francigena antzinako erromes bidearen izena da, Frantziatik Italia zeharkatzen zuena Erroma eta Apuliako portuetaraino. Handik, itsasoz joaten ziren Lur Santura. Erdi Aroan, bide garrantzitsua izan zen, bereziki erromesentzat San Petri eta San Pauloren hilobiak bisitatzeko. Iparraldetik Erromara joateko bide nagusia zen erromesentzat, eta "Iter Francorum" izena eman zioten "Itinerarium sancti Willibaldi" liburuan, 725. urtean.
Aditu batzuen ustez, bidea Canterbury hirian hasten zen, Ingalaterrako hego-ekialdean. Handik Mantxako kanala zeharkatu eta Frantziatik Suitzara eta hortik Italiara iristen zen. Hain zuzen ere, izenak "Frantziatik datorren bidea" esan nahi du, eta "Via Romea Francigena"-k "Erromarako bidea Frantziatik datorrena".
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iparraldetik hegoaldera, hauek dira bideak zeharkatzen dituen hiri edo herri nagusiak:
- Ingalaterra: Canterbury eta Dover.
- Frantzia:
- Calais (Frantzia Garaia)
- Arras (H-de-F)
- Laon (H-de-F)
- Reims (Ekialde Handia)
- Châlons-en-Champagne (G.E.)
- Bar-sur-Aube (G.E.)
- Langres (Champagne-Ardenne)
- Besançon (Borgoina-Franche-Comté)
- Pontarlier (B-F-C)
- Suitza:
- Lausana (Vaud
- Saint-Maurice (Valais)
- Gran San Bernardo (Val.)
- Italia:
- Aosta (Aostako Harana)
- Vercelli (Piemonte)
- Pavia (Lombardia)
- Piacenza (Emilia-Romagna)
- Fidenza (E-R)
- Pontremoli (Toscana)
- Lucca (T)
- Siena (T)
- Radicofani (T)
- Viterbo (Lazio)
- Erroma (L)
Argazki galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Grande Randonnée GR-145 Champagne aldean.
-
Gran San Bernardoko mendatearen lakua.
-
Ariano Irpinotik gertu, Campanian.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Italieraz)(Ingelesez)Bidezidorraren webgune ofiziala.