Edukira joan

Vejle

Koordenatuak: 55°42′30″N 9°32′00″E / 55.7083°N 9.5333°E / 55.7083; 9.5333
Wikipedia, Entziklopedia askea
Vejle
hiria
Vejleko udaletxe zaharra Irudi gehiago
Administrazioa
Herrialdea Danimarka
EskualdeaHegoaldeko Danimarka
AlkateaArne Sigtenbjerggaard
Posta kodea7100
Geografia
Koordenatuak55°42′30″N 9°32′00″E / 55.7083°N 9.5333°E / 55.7083; 9.5333
Map
Azalera1.066 km²
Demografia
Biztanleria61.310 (2023)
4.743 (2018)
Informazio gehigarria
Sorrera1327
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakQasigiannguit (en) Itzuli, Jelgava, Schleswig, Molde, Borås udalerria, Mikkeli, Jablanica (en) Itzuli eta Mostar
http://www.vejle.dk

Vejle Danimarkako Hegoaldeko Danimarkako eskualdeko hiriburua da, eskualdeko hiri handiena Odense bada ere.

Vejle fiordoan kokaturik dago eta basoz inguraturik dago. Inguruko mendixken gehienezko altuera 170 metrotakoa da. Izena danierazko wæthel hitzetik datorkio izena, ibaiaren pasabidea esan nahi du, izan ere Vejle ibaia gurutzatzeko pasabide naturala baita.

Bikingoen garaian pasabide hau erabili zela jakina da eta lehenengoz 1256. urteko dokumentuetan aipatzen da, nahiz eta herri bezala 1327. urtean agertu, Valdemar III.ak merkatua egiteko baimena eman zionean. dena den arkeologoek 1000. urte inguruko Castrum Wæthel gazteluaren aztarnak aurkitu dituzten.

Ertaroan merkatal hiri garrantzitsua bihurtu zen, orain Alemanian dauden hainbat hirirekin ere tratua zeukalarik, tartean Hansa ligako buru ze Lübeckekin ere bai. XVII eta XVIII mendean ordea izurrite eta gerrak jasan zituen eta populazioa nabarmen jeitsi zen, baina XIX mendean ere garapen handia izan zuen itsasportuarri eta bertara iritsi zen trenbideari esker.

Industria Iraultza gertatu zenean Vejleri "Danimarkako Manchester" ezizena eman zitzaion zeuden ehungintza errota guztiengatik. XX mendearen hasieran hiriaren biztanleriaren laurdenak bertan egiten zuen lan eta ondoren kotoiaren krisialdia etorri bazen ere 1993 arte iraun zuen Vejleko ehungintzak.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ehungintzaren aroa amaitu zenean industria berriak ezarri ziren Vejlen, besteak beste Stimorol txikleak, Tulip hiltegia, eta azken urteetan gehien igo den sektorea teknologia berriena izan da.

Dena dela Vejle guztiaren gainetik merkatal herria da, denda ugari dituena eta hau bultzatzeko alde zaharreko kaleak oinezkoentzako berriztu dira.

XX mendearen erdialdera Vejleko kaia Danimarkako bigarren garrantzitsuena izatera iritsi zen. Gaur egun bere jarduera nabarmen jeitsi da eta kaiaren iparraldeko zatia urbanizatzeko planak abian daude.

Vejletik gertu dagoen Legoland parkeak turista ugari erakartzen ditu urtero.

Vejle Boldklub da herriko futbol taldea eta bere historian 5 Liga eta 6 Danimarkako Kopa irabazi ditu. Bertan hasi zen jokatzen Allan Simonsen, gerora Borussia Mönchengladbach eta FC Barcelona taldeetan arituko zena.

Bertan jaioa da Tony Rominger txirrindularia ere, nahiz eta Suitzaren izenean korritzen zuen.

Hiri senidetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vejletar ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]