Veit Stoss
Itxura
Veit Stoss | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Horb am Neckar, 1447 |
Herrialdea | Alemania Polonia |
Heriotza | Nurenberg, 1533ko irailaren 20a (85/86 urte) |
Hobiratze lekua | Johannisfriedhof (en) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskultorea, wood carver (en) , margolaria, artista grafikoa eta copper engraver (en) |
Lantokia(k) | Krakovia eta Nurenberg |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Mugimendua | Nazioarteko gotikoa |
Veit Stoss (Suabia, 1438 – Nurenberg, 1533ko irailaren 20a) alemaniar eskultorea izan zen. 1477-1496 urteetan Polonian, Bohemian eta Hungarian lan egin zuen. Harria eta zura landu zituen. Flandesko eta Danubioko artea eta holandarren errealismoa batera jarri zituen bere lanetan, eta Alemaniako gotikoan eragin handia izan zuen. Lan nagusiak: Krakoviako Andra Maria elizako aldare nagusia (1477-1489), Casimir IV.aren hilobiko eskulturak eta Zwigniew artzapezpikuaren hilobikoak. Geroago egin zituen Nurenbergeko San Sebaldo (1499-1520) eta San Lorentzo (1513-1518) elizetako eskulturak eta Bambergeko katedralekoak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Veit Stoss |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau Alemaniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |