Vannevar Bush
Itxura
Vannevar Bush (Everett (Massachusetts), 1890eko martxoaren 11a - Belmont (Massachusetts), 1974ko ekainaren 28a) Estatu Batuetako ingeniaria izan zen. 1925ean, ekuazio diferentzialak ebazteko makina asmatu zuen, taldekideekin batera. Gero, uranio-bilaketan aritu zen lanean, Estatu Batuetako Gobernuaren laguntzarekin. 1942an, Manhattan Proiektua gisa ezagun egin zen erakundea eraiki zuen, hain zuzen, lehen atomo-bonba leherrarazi zuena.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.