Urrezko Baloia
Urrezko Baloia (frantsesez: Ballon d'Or) 1956 eta 2009 artean France Football aldizkari frantziarrak Europako futbolari onenari eman izan zion bakarkako saria da. 2010etik aurrera FIFAren Urteko Munduko Futbolariaren Sariarekin bat egin eta FIFA Urrezko Baloia eman zen, harik eta 2016an berriz banatu ziren arte. 2016ko ekitaldia beraz "Urrezko Baloiaren" 61. ekitadia kontsideratzen da.
Saiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Saria hirutan lortu duten jokalari bakarrak Johan Cruyff eta Marco Van Basten holandarrak eta Michel Platini frantziarra izan dira, azkenak jarraian lortu zituelarik.
Epaimahaia Europako herrialde ezberdinetako kazetari espezializatu batzuek osatzen dute, eta hauek bost jokalari hautatu behar dituzte aldizkarikoek aurrez prestatu duten berrogeita hamarreko zerrenda batetik. Kazetari bakoitzak hautaturiko lehen jokalariak bost puntu jasotzen ditu, bigarrenak lau, eta horrela jarraian. Hautapena egiterakoan urtean zehar izandako arrakasta izaten da kontuan, bai taldearekin eta baita selekzioarekin ere.
Saria banatzeko ez da ospakizunik egiten. Azaro amaieran irabazleari deitzen zaio argazki saio batetara azaltzeko, eta France Football aldizkariaren abenduko alean argitaratzen da honen berri, irabazlea azalean Urrezko Baloiarekin agertzen delarik. Bitartean, jokalariak sekretuan mantendu behar du berria.
Urteetan zehar sari honek aldaketa batzuk izan ditu. Hasiera batean jokalari europarrak baino ez ziren saritzen, eta 1995etik aurrera Europako talde batean jokatzen duen edozein futbolarik irabaz dezake. Urte hartan AC Milan taldeko George Weah liberiarra izan zen garailea, europarra ez zen lehen irabazlea bihurtuz.
1970 eta 1994 urte bitartean France Football aldizkariak Urrezko Baloi afrikarra ere banatu zuen, Afrikako jokalari onenari hain zuzen.
2007az geroztik saria munduko jokalaririk onenari emango zaio, eta ez du Europako ligaren batean jokatu beharrik izango.
Irabazleak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jokalarien arabera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zenbat aldiz | Jokalaria | Taldea |
---|---|---|
Lionel Messi (2009, 2010, 2011, 2012, 2015, 2019, 2021, 2023) | [[Bartzelona Futbol Kluba|FC Barcelona], Paris Saint Germain FC, , Inter Miami | |
Cristiano Ronaldo (2008, 2013, 2014, 2016) | Manchester United, Real Madrid | |
Johan Cruyff (1971, 1973, 1974) | Ajax, FC Barcelona | |
Michel Platini (1983, 1984, 1985) | Juventus FC | |
Marco van Basten (1988, 1989, 1992) | AC Milan | |
Alfredo Di Stéfano (1957, 1959) | Real Madrid | |
Franz Beckenbauer (1972, 1976) | FC Bayern München | |
Kevin Keegan (1978, 1979) | Hamburger SV | |
Karl-Heinz Rummenigge (1980, 1981) | FC Bayern München | |
Ronaldo (1997, 2002) | Milango Inter, Real Madrid |
Herrialdeen arabera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]* Di Stefano eta Sivori jokalari argentinarrak ziren, baina nazionalitate espainiarra eta italiarra hartu zuten, hurrenez hurren.
Taldeen arabera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urrezko Baloia irabazi zuten jokalariek urte horretako lehen zatian bakarrik jokatu zuten taldeak ez dira kontuan hartzen.
* Jokalaria urte horretako bigarren zatian soilik egon zen talde horretan.
Ligen arabera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Liga | Sariak | Zenbat talde | Taldeak |
---|---|---|---|
Serie A | Juventus FC (1961, 1982, 1983, 1984, 1985, 1993, 1998, 2003) AC Milan (1969, 1987, 1988, 1989, 1992, 1995, 2004, 2007) Milango Inter (1990, 1997) | ||
La Liga | FC Barcelona (1960, 1973, 1974, 1994, 1999, 2005, 2009) Real Madrid (1957, 1958, 1959, 2000, 2002, 2006, 2016, 2022) | ||
Bundesliga | FC Bayern München (1970, 1972, 1976, 1980, 1981) Hamburger SV (1978, 1979) Borussia Mönchengladbach (1977) Borussia Dortmund (1996) | ||
Premier League | Manchester United (1964, 1966, 1968) Blackpool FC (1956) Liverpool FC (2001) Manchester City (2024) | ||
Ukrainako Premier Liga | Dinamo Kiev (1975, 1986) |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Frantsesez) France Football aldizkariaren webgune ofiziala