Edukira joan

Gary Lineker

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gary Lineker

(2021)
Bizitza
JaiotzaLeicester1960ko azaroaren 30a (63 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
Ezkontidea(k)Danielle Lineker  (2009ko irailaren 2a -  2016)
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaLondresko King's College
The City of Leicester College (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria, kirol esataria, kazetaria eta esataria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Leicester City Football Club1976 / 1978
Leicester City Football Club1978 / 198519495
England national association football B team1984 / 198410
Ingalaterrako futbol selekzio nazionala1984 / 19928048
Everton Football Club1985 / 19864130
Bartzelona Futbol Kluba1986 / 198910342
Tottenham Hotspur Football Club1989 / 199210567
Nagoya Grampus1993 / 1994184
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria
Altuera177 zentimetro
Enplegatzailea(k)BBC
Jasotako sariak
KidetzaMarylebone Cricket Club (en) Itzuli
Groucho Club (en) Itzuli

IMDB: nm0512633 Allocine: 455645
Twitter: GaryLineker Musicbrainz: 80e1c605-573f-4117-abd8-5927b78b1316 Discogs: 1318448 FIFA: 174708 UEFA: 57 Edit the value on Wikidata

Gary Winston Lineker (Leicester, Ingalaterra, 1960ko azaroaren 30a - ) Ingalaterrako futbol jokalari onenetakoa izan zen. 1986ko Munduko Futbol Txapelketan Gary Lineker izan zen txapelketako goleatzaile nagusia 6 golekin.

Kirol ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere hiriko Leicester City F.C. taldean 19 urterekin egin zuen debuta. Lehen bi urteetan 50 gol sartu zituen eta berehala talde handiagoak atzetik hasi zitzaizkion. 1985ean Everton F.C. taldera joan zen eta urte bakarrean 39 gol sartu zituen, baita tartean Ingalaterrako Superkopa irabazi ere.

1986ko Munduko Futbol Txapelketan goleatzaile nagusi bihurtu ondoren, F.C. Bartzelonak fitxatu zuen. Lehenengo bi urteetan maila ona eman zuen, baina hirugarrenean okerrago ibili zen. Europako Futbol Errekopa bat irabazi zuen talde kataluniarrarekin.

1989an Ingalaterrara itzuli zen, Londresko Tottenham Hotspur F.C. taldera eta horrekin Ingalaterrako Kopa bat eskuratu zuen. Kirol ibilbidea Japonian amaitu zuen, Nagoya Grampus taldean.

Selekzioarekin maila bikaina erakutsi bazuen ere, taldeak ez zuen emaitza onik lortu. Hala ere, 1986ko Munduko Futbol Txapelketan goleatzaile nagusia izan zen, guztira 80 partida jokatu eta 48 gol sartuta.

1990eko Munduko Futbol Txapelketako finalerdietan Alemaniako selekzioaren aurka penaltietan galtzean Gary Linekerrek esaldi ospetsu hau esan zuen: Futbola joko sinplea da, 90 minutuan zehar 22 jokalari baloiaren atzetik eta azkenean beti Alemaniak irabazten du.

Leicester City F.C.

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Ingalaterrako bigarren maila: 1980
  • FA Community Shield (Superkopa): 1985

F.C. Bartzelona

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tottenham Hotspur F.C.

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingalaterrako selekzioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Munduko Futbol txapelketa:

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gary Lineker Aldatu lotura Wikidatan