Edukira joan

Ulrike Meyfarth

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ulrike Meyfarth

(2012)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakUlrike Meyfarth
JaiotzaFrankfurt am Main1956ko maiatzaren 4a (68 urte)
Herrialdea Alemania
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakgorako jauzilaria eta atleta
Atletismoa
Kirol diziplinak gorako jauzia
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
emakumeen goranzko jauziaren munduko errekorra1972ko irailaren 4a1,92
emakumeen goranzko jauziaren munduko errekorra1982ko irailaren 8a2,02
emakumeen goranzko jauziaren munduko errekorra1983ko abuztuaren 21a2,03
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Pisua70 kilogramo
Altuera188 zentimetro
Jasotako sariak

IMDB: nm1655898 IAAF: 14350960 Olympic.org: ulrike-meyfarth Edit the value on Wikidata

Ulrike Meyfarth (Frankfurt, Mendebaldeko Alemania orduan, 1956ko maiatzaren 4a) altuera-jauziko atleta alemaniarra izan zen, Munich 1972 eta Los Angeles 1984an txapeldun olinpikoa izan zena. Historiako jauzilari onenetako bat da.

Ulrike Meyfarth ospetsu egin zen mundu osoan, 16 urterekin denak harritu zituenean 1972ko Municheko Joko Olinpikoetan altuera-jauziko urrezko domina irabazita.

13 urterekin hasi zen espezialitate horretan. 1971n, Alemaniako Errepublika Federaleko txapeldunorde izan zen Renate Gartnerren atzetik, eta Helsinkiko Europako Txapelketetan finalera iritsi zen.

Munichen faborito nagusiak Ilona Gusenbauer austriarra, munduko errekorra zuena, eta Jordanka Blagoeva bulgariarra ziren, baina Meyfarthek denak harritu zituen bere marka pertsonala 7 cm-tan hobetuz urrezko domina irabaziz eta Gusenbauerrek zuen munduko errekorra hautsiz eta 1,92 m-tan utziz. Historia olinpiko osoan atletismoko banakako proba bat irabazi zuen atletarik gazteena bihurtu zen Meyfarth, 2022 artean oraindik gainditu gabeko lorpena.

Ulrike Meyfarth Municheko 1972ko Jokoetan.

Municheko Jokoen ondoren, idolo bihurtuta, Meyfarth bolada txarrean sartu zen, eta haren emaitzak kaskartu egin ziren. 1974ko Erromako txapelketetan zazpigarrena baino ezin izan zen izan, 1,83 m-ko marka eskasarekin.

1975era arte ez zuen berriro berdindu 1,92 metroko jauzia. Hala ere, izugarrizko porrota izan zuen 1976ko Montrealgo Joko Olinpikoetan, eta sailkapen-fasea ere ez zuen gainditu.

1978an, azkenik, Municheko 1972ko marka pertsonala gainditzea lortu zuen, 1,95 jauzi eginez bere herrialdeko txapelketetan. Urte berean bosgarren geratu zen Pragako europarretan. Urte hartako munduko rankingean hirugarrena izan zen. Ezin izan zuen parte hartu 1980ko Moskuko Joko Olinpikoetan, Alemania Federalak boikota egin zuelako.

1980ko hamarkadaren hasieran berpiztu zen bere ibilbidea. 1981eko Munduko Kopan 1,96 m-ko jauziarekin irabazi zuen, marka pertsonala eta urte hartako munduko rankingean bigarrena. 1982an, lehen aldiz, Europako txapelduna izan zen pista estalian, eta udan, Europako txapelduna berriro baina aire zabalean, Atenasen, 2,02 m-ko jauzi ikusgarria eginez, munduko errekorra berriro, lehena lortu eta hamar urtera. Berriz ere Meyfarth munduko jauzilari onena zen, 26 urte zituelarik.

1983an Helsinkin egin ziren Atletismoko I. Mundu Txapelketeak, eta une hartako bi jauzilari onenak, Ulrike Meyfarth eta Tamara Bikova sobietarra, aurrez aurre jarri ziren finalean. Lehiaketa zirraragarri batean, Bikovak 2,01 m-ko jauzia egin zuen, eta Meyfarthek hiru saialdietan huts egin zuen: Bikova urrea izan zen eta Ulrike zilarra.

Biak elkartu ziten egun gutxiten buruan, abuztuaren 21ean: Londresko Cristal Palaceko lehiaketa ahaztezina izan zen. Ulrike Meyfarthek bere bizitzako jauzirik onena egin zuen, eta munduko errekor berria ezarri zuen, 2,03 m-koa. Handik minutu gutxira Bikova sobietarra 2,04 m-raimo igo zen eta errekorra kendu zion.

Bikova eta Meyfarth-en arteko lehia espero zitekeen 1984ko Los Angelesko Joko Olinpikoetan, baina ekialdeko estatu sozialisten boikotak eragotzi zion Bikovari han egotea. Aldiz, ia espero gabeko beste lehiakide bat topatu zuen bertan Meyfarthek: Sara Simeoni italiarra. Simeonik, Meyfarthek bezala, 1972ko final olinpikoa jokatu zuen, hamabi urte lehenago (seigarren izan zen Munichen orduan Simeoni). Gerora, lehia izugarriak gora-beherak, tarteko munduko errokorrak izan zituen karrera izan zuen Simeonik, gutxi gora-behera Meyfarthek bezala. Los Angelesko finalean, azkenik, Ulrike Meyfarthek 2,02 m-ko urrea irabazi zuen, errekor olinpiko berria, non eta Simeoni 2 metrotan geratu zen zilarrarekin. Sekulakoa egin zuen Meyfarthek, bi titulu olinpiko irabazi 12 urteko tartearekin.

Ondoren erretiratu egin zen, eta Alemanian jarraitu izan du bizitzen, entrenatzailea eta kirol ikuskatzaile eta aholkulari gisa.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]