Tipperary GAA
Izen osoa | Cumann Luthchleas Gael Coiste Contae Tiobraid Árann | ||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Ezizena(k) | The Premier County ("Aurreneko konderria") Tipp The Home of Hurling ("Hurlingaren etxea") The Blue and Gold ("Urdin eta urreak") | ||||||||||||||||
Hiria | Tipperaryko konderria, Munster Irlandako Errepublika | ||||||||||||||||
Sorrera | 1884ko azaroaren 1a | ||||||||||||||||
Kirol zelaia | Semple Stadium, Thurles (Edukiera: 53.500) | ||||||||||||||||
Entrenatzailea | Conor Counihan | ||||||||||||||||
2017 | Futbol: 3. mailan, 2.a Hurling: Txapeldunordea | ||||||||||||||||
Webgunea | http://tipperary.gaa.ie/ | ||||||||||||||||
|
Tipperary GAA edota Tipperary County Board of the Gaelic Athletic Association (irlanderaz Cumann Luthchleas Gael Coiste Contae Tiobraid Árann) Irlandako hego-mendebaldean dagoen Munster probintzian kokatuko Tipperary konderriko gaeldar jokoetako talde bat da. Taldearen koloreak urdina eta urrea dira, konderriaren kolore ofizialak hain zuzen ere.
Gizonezko zein emakumezko futbol gaeliko eta hurling taldeak baditu ere hurlingarengatik da ezaguna, hortik bere "Hurlingaren etxea" ezizena. Liga gehien irabazi dituena da (19) eta txapelketa nagusiko garaileen sailkapenean hirugarren dago (27 garaipenekin, azkena 2016an).
Futbol gaelikoari dagokionez txapelketa nagusia lau aldiz irabaztea lortu du, guztiak ere txapelketaren lehenengo urteetan, azken garaipena 1920koa baitu.
Elkarte Atletiko Gaelikoaren barnean dagoen Tipperaryko kirol saila 1884ko azaroaren 1ean sortu zen.
Tituluak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Futbol Gaelikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Konderria | Irabazitako finalak | Galdutako finalak | Irabazitako txapelketak urtez-urte |
---|---|---|---|
Tipperary | 4 | 1 | 1889, 1895, 1900, 1920 |
Konderria | Irabazitako finalak | Galdutako finalak | Irabazitako ligak urtez-urte |
---|---|---|---|
Tipperary | 0 | 0 |
Hurlinga
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Konderria | Irabazitako finalak | Galdutako finalak | Irabazitako txapelketak urtez-urte |
---|---|---|---|
Tipperary | 27 | 11 | 1887, 1895, 1896, 1898, 1899, 1900, 1906, 1908, 1916, 1925, 1930, 1937, 1945, 1949, 1950, 1951, 1958, 1961, 1962, 1964, 1965, 1971, 1989, 1991, 2001, 2010, 2016 |
Konderria | Irabazitako finalak | Galdutako finalak | Irabazitako ligak urtez-urte |
---|---|---|---|
Tipperary | 19 | 18 | 1928, 1949, 1950, 1952, 1954, 1955, 1957, 1959, 1960, 1961, 1964, 1965, 1968, 1979, 1988, 1994, 1999, 2001, 2008 |
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Tipperary GAA taldearen webgune ofiziala (Ingelesez)