Edukira joan

Thomas Ashe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Thomas Ashe

Bizitza
JaiotzaLispole1885eko urtarrilaren 12a
Herrialdea Irlandako Errepublika
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
HeriotzaDublin1917ko irailaren 25a (32 urte)
Hobiratze lekuaGlasnevin hilerria
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaDe La Salle College Waterford (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
KidetzaIrlandar Anaitasun Errepublikarra

Find a Grave: 5747051 Edit the value on Wikidata

Thomas Ashe (irlanderaz: Tomás Pádraig Ághas; 1885eko urtarrilaren 12a, Lispole, Kerry konderria1917ko irailaren 25a, Dublin) irlandar nazionalista bat izan zen. Liga Gaelikoa eta Irlandar Anaitasun Errepublikarra erakundeetako kide izan zen, azken horretan John Devoy, Roger Casement eta Joe Mac Garrity irlandar errepublikarren adiskide egin zelarik. Irlandar Boluntarioak erakundeetako kide sortaileetako bat ere izan zen.

1916ko Pazko matxinadan Irlandar Boluntarioen Dublingo V. Brigada zuzendu eta Meath konderriko Ashbourn udalerrian Irlandako Errege Poliziari aurre egin zion, bertan zortzi pertsona hil eta 5 zauritu zirelarik, azkenean Patrick Pearsen aginduz errenditu zelarik. Éamon de Valerarekin batera heriotza zigorra jaso zuen matxinada hartako buruzagietako bat izan zen, baina azken unean heriotza zigorra bizi guztirako espetxeaz ordezkatu zioten, Ingalaterrako Lewes espetxean preso sartu zutelarik.

1917an aske laga zuten, baina hitzaldi independentistak emateagatik berriz ere atxilotua izan zen. Oraingoan Dublingo Mountjoy espetxean preso sartu zuten, bertan preso politiko estatusa eskatzeko hil arterako gose-greba burutu zuelarik.

Bitxikeria gisa, Thomas Ashe eta Gregory Peck aktorearen amaren aldeko Catherine Ashe amona senideak ziren, XIX. mendean Catherine Ashe AEBtara emigratu zuelarik.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]