Edukira joan

The Beach Boys

Wikipedia, Entziklopedia askea
The Beach Boys taldeko kideak hondartzan: ezkerretik eskuinera, goialdean, Dennis Wilson, Al Jardine eta Mike Love, behealdean, Brian Wilson eta Carl Wilson.
Datuak
JatorriaAmeriketako Estatu Batuak Hawthorne, Kalifornia
Estatu Batuak
Musika motaRock, pop, surf rock, rock psikodelikoa
Urteak1961 - gaur egun arte
Produkzioa
Diskoetxea(k)Capitol, Brother, Reprise, Caribou eta CBS
Taldekideak
Mike Love
Al Jardine
Brian Wilson
Bruce Johnston
Taldekide ohiak:
Carl Wilson
Dennis Wilson
David Marks
Ricky Fataar
Blondie Chaplin
Sariak
Jasotako sariak
Informazio gehigarria
http://thebeachboys.com/
IMDB: nm1274814 IBDB: 391083
Facebook: thebeachboys Twitter: thebeachboys Instagram: thebeachboys MySpace: thebeachboys Souncloud: thebeachboys Spotify: 3oDbviiivRWhXwIE8hxkVV iTunes: 562555 Last fm: The+Beach+Boys Musicbrainz: ebfc1398-8d96-47e3-82c3-f782abcdb13d Songkick: 268425 Discogs: 70829 Allmusic: mn0000041874 Deezer: 2179 Edit the value on Wikidata
The Beach Boys (1964)

The Beach Boys (euskaraz Hondartzako Mutilak) estatubatuar pop-rock musika talde ospetsu bat da. 1961ean Kaliforniako Hawthorne udalerrian sortu zen, hasierako kideak Brian, Dennis eta Carl Wilson anaiak, Mike Love lehengusua, eta Al Jardine laguna izan zirelarik. Beranduago Bruce Johnston elkartuko zitzaien. Talde hau eta bere musika sarritan Kaliforniako hondartzak eta surfarekin lotu izan da.

Garai horretan bandak hainbat izen izan zituen, besteak beste, Carl & The Passions, Kenny & The Cadets eta The Pendletons. Mike (ahotsa), Briane (baxua), Dennis (bateria), Carl eta Al (gitarrak) eskoletako jaietan hasi ziren jotzen.

1962. urtean Surfin, lehen singlea, kaleratu zuten The Pendletons izenarekin. Kanta nahiko ezaguna izan zen eta abesti entzunenen zerrendan postu bat eskuratu zuen. Arrakasta txiki horri esker, taldeak (Beach Boy izenarekin dagoeneko) Capitol Records diskoetxearekin sinatu zuen.

Garai hori boskotearentzat oso emankorra izan zen, bi urtetan 10 disko kaleratu zituzten (surf gaia nagusi zen disko horietan: hondartza, eguzkia, neska politak...). Aldi horretakoak dira, besteak beste, hurrengo diskoak: Surfin' Safari (1962), Surfin U.S.A (1963), Surfer Girl (1963), Little Deuce Coupe (1963), Shut Down, Vol (1964), All Summer Long (1964), Beach Boys Concert (1964) eta The Beach Boys's Christmas Album (1964) (lan honek disko salduenen zerrendan lehen postua eskuratu zuen AEBetan).

Brianek sortzeko ahalmen handia zuen eta bera zen taldeko liderra. Baina oso dudatsua, sinotia eta lotsatia zen Brianek nerbioetako gaixotasuna zuen eta atsedenaldia hartzea gomendatu zioten medikuek. 1965ean taldeak birak egin zituen Europan eta Amerikan zehar baina Brian etxean geratu zen. Glenn Campbellek eta Bruce Johnstonek ordezkatu zuten abeslaria.

Britainia Handiko inbasioa AEBetara iritsi zen

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1964an Britainia Handiko inbasioa, The Beatles taldea buru zuena, AEBetara iritsi zen. Brian Wilsonek lehiari beldur zion eta ekoizpen lanetan buru-belarri sartu zen. Garai horretako lanak dira, besteak beste: The Beach Boys Today! (1965), Beach Boys Party (1965) eta Pent Sounds (1966) (pop-rockaren historiako diskorik garrantzitsuenetakoa).

"Smile" Brianen proiektu berriak, Sgt. Peppers Lonely's Hearts Club Band The Beatles ingeles taldearen disko arrakastatsuari erantzun nahi zion. Segurtasun-faltak eta abesti bikaina konposatzeko larritasunak abeslaria oso urduri jartzen zuen eta barbiturikoekin lasaitzen zen. Smiley Smile (1967) kaleratu eta gero, taldean inflexio-puntu bat egon zen. Brianen asmo handiko proiektuek taldekideen ideiekin topo egin zuten (Love eta Jardinek, neskak, eguzkia, hondartza gai nagusia zuten abestietara bueltatu nahi zuten).

1960ko hamarkadaren azken urteetan Wild Honey (1967), Friends (1968), Stack-O-Tracks (1968) eta 20/20 (1969) lanak argitaratu zituzten.

1970eko hamarkada

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Capitolek ez zien kontratua berriztatu salmentek nabarmen behera egin zutelako baina, Reprise diskoetxearekin sinatzea lortu zuten The Beach Boys taldekoek. Sunflower (1970), Surf's up (1971) eta Carl and The Passions: So tough (1972) (Blondie Chapin gitarrista eta Ricky Fataar bateria sartu ziren taldean) diskoak argitaratu zituzten garai horretan Kaliforniakoek eta, lortutako arrakasta handia izan zen.

Holland (1973) lana kaleratu ondoren, The Beach Boys bandakoek zuzenekoak eman zituzten munduan zehar. 1973ko udan, bestalde, Murry Wilson bihotzekoak jota hil zen eta, urte bete beranduago, lehen postua eskuratu zuen taldeak AEBetan Endless Summer diskoarekin.

1976an 15 Big Ones (Brian Wilsonek ekoitzitako lana) grabatzeko estudioetara itzuli ziren. 1977. urtean The Beach Boys Love You diskoa argitaratu zuten, 1970eko hamarkadako lanik onenetarikoa eta, urte berean, Dennis Wilsonek Pacific Ocean Blue (1977), bakarkako lana, kaleratu zuen.

The Beach Boys Love You azken lan garrantzitsua izan zen.

Kaliforniako taldearen hurrengo lanak hauek izan ziren: M.I.U. Album (1978), Light Album (1979), Keepin' The Summer Alive (1980) (Dennis Wilsonek taldea utzi zuen) eta The Beach Boys (1985). Lan horiek ez zuten arrakasta handirik izan eta, taldeak zuzenekoak emateari ekin zion.

1980ko hamarkada: Gainbehera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1980ko hamarkadako lehen urteak oso txarrak izan ziren boskotearentzat, Dennisek kokainarekiko atxikimendua zuen eta, Carl, Al eta Mike taldekideekin zuen harremana erabat gaiztotu zen. Carlek ere drogarekin arazoak zituen eta Brianek buruko gaitza zuen. Mike Love eta Al Jardine izan ziren taldeko buruak garai horretan. Azkenik, Dennis Wilson 1983an hil zen.

Bandaren egoerak hobera egin zuen 1980ko hamarkadaren bigarren zatian. "Wipeout", Fat Boys taldearekin abestutako kantak eta, 1988an kaleratutako "Kokomo" singelak, gorengo postuak eskuratu zituzten abesti entzunenen zerrendan. Brian Wilsonek (sendatuta zegoen dagoeneko), Brian Wilson (1988) diskoarekin bakarkako bideari ekin zion. Brianek kaleratutako hurrengo lanak hauek izan ziren: I just wasn't made for these times (1995), Orange Crate Art (1995) eta Imagination (1998).

1988an Carl Wilson bihotzekoak jota hil zen, baina lehenago Summer in paradise, Beach Boys taldearen azken diskoa grabatu zuen. Al Jardinek, bestalde The Beach Boys Family & Friends banda osatu zuen eta, Mike Lovek The Beach Boys talde mitikoaren izena hartu du.

  • Surfin' Safari (1962)
  • Surfin' USA (1963)
  • Surfer Girl (1963)
  • Little Deuce Coupe (1963
  • Shut Down Volume 2 (1964)
  • All Summer Long (1964)
  • The Beach Boys' Christmas Album (1964)
  • The Beach Boys Today! (1965)
  • Summer Days (and Summer Nights!!) (1965)
  • Beach Boys' Party! (1965)
  • Pet Sounds (1966)
  • Smiley Smile (1967)
  • Wild Honey (1967)
  • Friends (1968)
  • Stack-O-Tracks (1968)
  • 20/20 (1969)
  • Sunflower (1970)
  • Surf's Up (1971)
  • Carl and the Passions - "So Tough" (1972)
  • Holland (1973)
  • 15 Big Ones (1976)
  • Love You (1977)
  • M.I.U. Album (1978)
  • L.A. (Light Album) (1979)
  • Keepin' the Summer Alive (1980)
  • The Beach Boys (1985)
  • Still Cruisin' (1989)
  • Summer in Paradise (1992)
  • Stars and Stripes Vol. 1 (1996)

Zuzeneko diskoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Beach Boys Concert (1964)
  • Live in London (1970)
  • The Beach Boys in Concert (1973)
  • Good Timin': Live at Knebworth England 1980 (2002)
  • Songs From Here & Back (2006)
  • Best of The Beach Boys (1966)
  • Best of The Beach Boys Vol. 2 (1967)
  • Best of The Beach Boys Vol. 3 (1968)
  • Endless Summer (1974 - ez ofiziala)
  • Spirit of America (1975 - ez ofiziala)
  • Good Vibrations - Best of The Beach Boys (1975)
  • Ten Years of Harmony (1981)
  • Sunshine Dream (1982)
  • Rarities (1983)
  • Made in U.S.A. (1986)
  • Summer Dreams (1990)
  • Ultimate Christmas (1998)
  • The Greatest Hits - Volume 1: 20 Good Vibrations (1999)
  • The Greatest Hits - Volume 2: 20 More Good Vibrations (1999)
  • Greatest Hits Volume Three: Best of the Brother Years 1970-1986 (2000)
  • Classics selected by Brian Wilson (2002)
  • Sounds of Summer: The Very Best of The Beach Boys (2003)

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]