Tanis
Tanis | |
---|---|
Τάνις | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Egipto |
Egiptoko gobernadore-herria | Sharqia Governorate |
Markas of Egypt | Husseiniya |
Koordenatuak | 30°58′37″N 31°52′48″E / 30.976944444444°N 31.88°E |
Altitudea | 5 m eta 4 m, itsas mailaren gainetik |
Tanis[1] (grezieraz Τάνις), Behe Egiptoko XIX. nomoko hiriburua izan zen hiriaren izen greziarra da. Niloren deltaren ekialdean zegoen.
- Izen egiptoarra: Dyanet, Per-Uadyet. Izen greziarra: Tanis. Izen arabiarra: San el-Haggar. Zoan biblikoa.
XXI eta XXIII. dinastietan Egiptoko hiriburu izan zen, aipaturiko dinastietako faraoien jaioterria baitzen. Merkataritza eta estrategia aldetik hiri garrantzitsua, VI. menderarte, noiz erabat utzia izan zen, Manzala lakuak erabat urpean hartua izatearen mehatxua jasan zuenean.
XXI eta XXII. dinastietako faraoien lurperaketa tokia ere bazen.
Tanisen gurtutako jainko nagusienak, Amon, bere emazte Mut eta bere seme Khonsu izan ziren, Tanisko hirukoa osatzen zutenak, Tebaseko hirukoaren antzerakoa.
Harri bloke asko, Tanisen tenpluak eraikitzeko erabiliak, Qantirretik eraman ziren, antzinako Pi-Ramsesetik, honek, egiptologo asko, Tanis, antzinako Pi-Ramses zela pentsatzera eraman zituelarik.
Hondar arkeologikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Hiriko harresia
- Amonen tenplua, Ramses II.aren koloso, obelisko eta esfingeekin (Taniseko Esfinge Handia).
- Mut, Khonsu eta Astarteren tenplua, XXI. dinastiako Siamonek eraikia
- Khonsu-Neferhotepen tenplua, XXX. dinastiakoa
- Horusen tenplua, Nektanebo II.ak hasi eta Ptolomeo II.ak amaitua
- XXI eta XXII. dinastietako errege hilobiak, beste faraoi batzuen usurpatutako sarkofago eta materialekin eginak, Pierre Montetek 1939an aurkituak.
- Osorkon II.aren hilobia, bere sarkofagoarekin, bere seme Horanjtena eta Takelot II.arena.
- Psusenes I.aren hilobia, Psusenes I.a, Sheshonq II.a, Amenemotep eta Undebaunded jeneralaren zerraldoekin
- Sheshonq III.aren hilobia bere sarkofagoarekin
- Ramses II.aren garaiko eraikinen hondakin ugari, hara, bere jatorrizko kokapenetatik eramanak.
Tanis Biblian: Zoan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tanis hiria, Zoan bezala aipatzen da Bibliako honako pasaietan:
- Zenbakiak 13 (22)
- Isaias 30:4
- Ezekiel 30:14
- Salmoak 78:12
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. (2006-1-27). Antzinateko hirien euskarazko izenak. .