Edukira joan

Sudurreko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kaskoa sudurrekoarekin.

Sudurrekoa kasko baten biseraren goiko aldea da, sudurra babesteagatik honela deitzen dena. Normalki, bistari loturik egoten zen.

Sudurrekoa kasko normandiarretan (XI. eta XII. mendeak) sudurraren gainean zetorren zatiaren luzapen bat zen. XIV. mendean bi forma zituen, bisera mugikorreko kasketetan aurpegiaren goiko aldea estaltzen baitzuen. Bisera osoak hiru pieza bereizi zituen: bisera bera, sudurrekoa eta bentaila. Kasketa batzuetan, sudurrekoak eta biserak pieza bakarra osatzen dute. Beste batzuetan, sudurrekoa beste bietako bati lotuta egoten da, eta, batzuetan, haren ordez, burdinazko barratxo finkoen sareta bat jartzen da kaskoan.

Beste forma bat, XVI. mendekoa, burdinazko barra mehe bat zen, estali gabeko zelatei lotua, sudurarekiko perpendikularki jaitsarazten zuen torloju baten bidez.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]