Edukira joan

Solovetski uharteak

Koordenatuak: 65°01′28″N 35°42′38″E / 65.024444°N 35.710556°E / 65.024444; 35.710556
Wikipedia, Entziklopedia askea
Solovetski Uharteak» orritik birbideratua)
Solovetski uharteak
Datu orokorrak
MotaUhartedi, Errusiako eremu babestuak eta gune historiko
Azalera347 km²
Geografia
Map
Koordenatuak65°01′28″N 35°42′38″E / 65.024444°N 35.710556°E / 65.024444; 35.710556
Estatu burujabe Errusia
Errusiako oblastak Arkhangelsk oblasta
Rural settlement in RussiaQ60849951
Ur-gorputzaOnegako badia
Leku geografikoaItsaso Zuria

Solovetski uharteak (errusieraz: Солове́цкие острова́) edo Solovki (Соловки́) Itsaso Zuriko Onegako golkoan dagoen uhartedia da. Uharteak Arkhangelsk oblastetik administratzen dituzte, Solovetski Barrutia osatuz, eta Solovkiko aireportuak artatzen ditu. Bere azalera 347 km²koa da eta 2010eko errusiar erroldaren arabera 861 biztanle zituen. K.a. V. mendetik aurrera biztanleria iraunkorra izan du eta K.a. V. milurtekora doazen giza-aztarnak aurki daitezke. XV. mendetik aurrera eliz-jarduera sutsua izan duen lekua izan da, XVI. mendetik XIX. mendera bitarteko hainbat eliza dituelarik.[1] 1992an UNESCOk «Solovetski uharteetako multzo historiko eta kulturala» Gizateriaren Ondare izendatu zuen.[1]

Irlen kostaldeak oso ebakiak dira. Granitoz eta gneissez osatuta daude. Uharteen erliebea uhindua da (altuera handiena 107 metrokoa da). Solovetski uharte gehienak pinu gorriz eta izei gorriz estaliak daude. Eremua zingiratsua da. Laku asko daude, monjeek kanal-sare bat osatzeko batu zituztenak.

Uhartedia sei uhartez osaturik dago (Kodea UNESCOrena da):

Kodea Uhartea Koordenatuak Azalera
632-001 Solovetski uhartea 65°05′N 35°40′E / 65.083°N 35.667°E / 65.083; 35.667 21.872 ha
632-002 Anzer uhartea 65°08′43″N 36°05′47″E / 65.14528°N 36.09639°E / 65.14528; 36.09639 4.711 ha
632-003 Mucksalma Handia uhartea 65°02′33″N 35°57′31″E / 65.04250°N 35.95861°E / 65.04250; 35.95861 1.896 ha
632-004 Mucksalma Txikia uhartea 65°01′00″N 36°01′00″E / 65.01667°N 36.01667°E / 65.01667; 36.01667 120 ha
632-005 Zajatski Txikia 64°57′00″N 35°40′00″E / 64.95000°N 35.66667°E / 64.95000; 35.66667 110 ha
632-006 Zajatski Handia 64°58′00″N 35°39′00″E / 64.96667°N 35.65000°E / 64.96667; 35.65000 125 ha

Historikoki, uharteak Solovetski monasterio errusiar ortodoxo ospetsuaren egoitza izan dira. Kirillo-Belozerski monasterioko bi monjek sortu zuten XV. mendearen bigarren laurdenean. XVI. mendearen amaierarako, abadia Errusia osoko erlijio-gune aberats eta eraginkorrenetako bat bihurtu zen.

Moskuko San Felipe artzapezpiko metropolitarrak hala eskatuta. egungo gotorlekua eta eliza nagusiak Ivan Izugarriaren erregealdiaren hasieran harriz eraiki zituzten. Errusiar elizaren zismaren garaian, monjeek, baldintzarik gabe, sinestun zaharren fedearekin bat egin zuten,[2] eta Solovkitik tsarraren ordezkariak kanporatu zituzten. Ondorioz, Alexis Errusiakoa tsarraren indarrek zortzi urteko setioa hasi zuen.

Errusiar historiaren garai inperialean, monasterioa, atzerriko erasoak arbuiatzen zituen gotorlekua izan zen Livoniar Gerran (XVI. mendea), Aldi Iskanbilatsuan (XVII. mendea), Krimeako Gerran (XIX. mendea) eta Errusiako Gerra Zibilean (XX. mendea).

Urriko Iraultzaren ondoren, uharteek nolabaiteko ospea lortu zuten preso sobietarrentzako esparru moduan.[3] 1921ean «atxilotze eremu» gisa inauguratu zuten, Lenin artean Errusia Sobietarraren ardurapean zegoenean. 1929an espetxe bilakatu zuten eta hamar urte geroago itxi, Bigarren Mundu Gerra hasi zenean. Sobietar Batasuneko gobernua uharteen garrantzi estrategikoaz ohartu zen, eta, gerraren hasieran, bertan Sobietar Iparraldeko Flotaren itsas base bat egon zen.

1974an, Solovetski uharteak SESBeko museo arkitektoniko eta historiko eta erreserba natural izendatu zituzten. 1992an, Gizateriaren Ondarearen zerrendan inskribatu zituzten «Ipar Europako inguru hezigaitzaren kokaleku monastiko baten adibide bikain gisa, Erdi Aro amaierako komunitate erlijiosoen fede, tinkotasun eta bultzada miresgarriro erakusten duena».[1] Gaur egun, Solovki turismoa erakartzeko gune gisa ikusten dute iparraldeko Errusian. Kem hiritik itsasontziz edo Arkhangelsketik hegazkinez irits daiteke uharteetara.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]