Shigeru Yoshida
Itxura
Shigeru Yoshida (japonieraz: 吉田 茂 Yoshida Shigeru , Yokosuka, Kanagawa, Japonia, 1878ko irailaren 22a - Tokio, Japonia, 1967ko urriaren 20a) japoniar politikaria izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ingalaterran eta Italian enbaxadore eta Japoniako Kanpo Arazoetako ministro izan zen. Atxilo hartu zuten, Bigarren Mundu Gerran Japoniaren errendizioa bultzatu zuelako. Aske utzi zutenean, Alderdi Liberaleko lehendakari izan zen, eta, gero, gobernuburu (1946-1954). Bigarren Mundu Gerraren amaiera-ituna eta Estatu Batuekiko bake-hitzarmena sinatu zituen. 1954an, alderdiko lehendakaritza galdu zuen, eta politika utzi zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Shigeru Yoshida |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.