Servio Sulpizio Rufo
Servio Sulpizio Rufo | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
ezezaguna - ezezaguna
K.a. 51 - K.a. 51
| |||||||||||
Bizitza | |||||||||||
Jaiotza | Antzinako Erroma, K.a. 106 | ||||||||||
Herrialdea | Antzinako Erroma | ||||||||||
Heriotza | ezezaguna, K.a. 43 (62/63 urte) | ||||||||||
Familia | |||||||||||
Aita | ezezaguna | ||||||||||
Ama | ezezaguna | ||||||||||
Ezkontidea(k) | Postumia (en) | ||||||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||
Hizkuntzak | latina | ||||||||||
Irakaslea(k) | Zizeron | ||||||||||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||||||||||
Jarduerak | |||||||||||
Jarduerak | idazlea, poeta, Antzinako Erromako politikaria eta Antzinako Erromako militarra |
Servio Sulpizio Rufo, latinez Servius Sulpicius Rufus, (K.a. 105-K.a. 43) errepublika garaiaren amaierako legelari erromatar bat izan zen, Zizeronen laguna. K.a. 51. urtean, kontsul aukeratua izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Servio Sulpizio Rufo, patrizioa zen, bere familia patrizioa baitzen, bere aita, zaldun klasekoa zen arren. Dialektika eta erretorika ikasi zituen Rodaseko Apolonio Molonekin, eta foruko hizlari bezala hasi zuen bere karrera.
Erromatar Errepublikaren garaian ospe handiko legelaria izan zen. Zizeronek, laudorio asko eskaini zizkion, legelaritza, zientzia mailara igo zuen lehentzat hartuz, garai klasikoan barra-barra aipatua izan zelarik, Gaioren aldetik, beste batzuen artean, bere garaian, zuzenbidearen irudi handia Kinto Muzio Eszevola zen arren (Publio Muzio Eszevolaren semea), Servio Sulpiziok aurkari bezala zuelarik. Bere inguruan, eskola serviniarra sortu zuen, Kinto Muziorenaren gainetik geratu zena. Honek, legelariak emandako erantzunetara, entzule eta auditoreak (auditores Servii) joatean zetzan.
Zenbait ikasle izan zituen, horien artean, Aufidio Manusa eta Labeonen aita zen Pakuvio Labeon aipa daitezkeelarik. Ofiliok, zaldun klasekoa eta Zesarren laguna zenak, ediktua komentatu zuen bere irakaslearena baino lan zabalagoan. Bere ikasle guztien artean, Alfeno Varo nabarmentzen da, Vicente Arangio-Ruizek adierazten duen bezala. Alfeno Varoren Digesta izeneko lanean, erantzun eta erabaki eskolastiko mordoa aurki daitezke, moldatuak eta sistematikoki ordenatuak (agian, neurri handi batean, Servio berarenak). Hauen zati zabalak kontserbatzen dira aipaturiko Digestan, baita Justinianoren Corpus Iuris Civilisen ere.
Lana
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ehun ta laurogei liburu inguru ematen zaizkio, baina lauren izenburuak baino ez dira ezagutzen, Kinto Muziori buruzko kritikak adibidez, reprehensa Scaevoliae capita.
Aurrekoa Kneo Ponpeio Magno eta Kinto Zezilio Metelo Eszipion |
Erromatar Errepublikako kontsula Marko Klaudio Martzelorekin K.a. 51 |
Ondorengoa Luzio Emilio Lepido Paulo eta Gaio Klaudio Martzelo |