Sergo Ordzonikidze
Grigory Konstantinovitx Ordzhonikidze (georgieraz: გრიგოლ კონსტანტინეს ძე ორჯონიკიძე Grigol Konstantines że Orjonikiże; errusieraz: Григо́рий Константи́нович Орджоники́дзе Grigorij Konstantinovič Ordžonikidze), Sergo Ordzonikidze (სერგო ორჯონიკიძე; Серго́ Орджоники́дзе) izenarekin ezaguna (Ghoresha, 1886ko urriaren 24agreg./urriaren 12ajul. - Mosku, 1937ko otsailaren 18a) georgiar politikaria izan zen. Alderdi boltxebikeko kidea. Leninen eta Stalinen laguna zen. Bere ideia politikoengatik Siberiara erbesteratu zuten, baina Urriko Iraultzaren ondoren Ukrainako, Errusia hegoaldeko eta Kaukasoko sobietar ordezkari izendatu zuten. Hamabost urteko plangintzen antolatzaileetako bat izan zen, eta Ekonomiako aholkularitzako lehendakaria 1926tik aurrera. 1932an Politburoko kide izendatu zuten. Bere buruaz beste egin zuen, itxuraz Stalinen kontrako kritika publikoa egitekotan zenean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/28 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.