Secundino Zuazo
Secundino Zuazo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Secundino Zuazo Ugalde |
Jaiotza | Bilbo, 1887ko maiatzaren 21a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Madril, 1970eko uztailaren 11 (83 urte) |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Unibertsitate Zentrala |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa |
Lan nabarmenak | |
Kidetza | Instituto de Estudios Madrileños (en) San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia Euskal Artisten Elkartea |
- Artikulu hau arkitektoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Zuhatzu».
Secundino Zuazo Ugalde (Bilbo, Bizkaia, 1887ko maiatzaren 21a – Madril, 1970eko uztailaren 11a) euskal herritar arkitekto eta hirigile arrazionalista zen.
Ikasketak Madrilen egin eta 1913an diplomatu zen. 1920an International Congress on House Construction and Urban Planning biltzarrera joan zen Londresera, etxebizitzaren arazoa eta hiri handien plangintza gai garrantzitsutzat zituelako. 1925ean Exposition Internationale des Arts Décoratifs et Industriels Modernes erakusketan parte hartu zuen Parisen. Han arkitekto holandar garaikideak topatu zituen, adreilua erabiltzen zutenak holandar tradizioari jarraiki baina guztiz modu berrian erabiliz. Hurrengo urteetan maiz joan zen Holandara eta askotan elkartu zen Amsterdamgo Eskolako kideekin. Espainiako Gerra Zibilean Parisera erbesteratu zen eta Espainiara itzuli zenean Las Palmas Kanaria Handikoan egon zen zigortua 1939-42 artean.
Lan garrantzitsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere lanik ezagunena "Loreen Etxea" (Casa de las Flores) dugu, Madrilen eraikia 1930-32 urteetan. Proiektuak etxadi edo etxe-uharte osoa hartzen du eta aldi berean eraiki zen, Madrilgo zabalguneko Castro Planeko etxebizitza gehienak ez bezala. Adibide izateko asmoarekin jaio zen, arkitekturaren eta hirigintzaren alorretan, 1860ko Zabalgune Planak markatutakoa baino hiri hobea eraiki zitekeela argi erakutsiz. Hori lortzeko, perimetroari atxikitzen zaion lerro-eraikin bikoitza eraiki zituen, tarteko patio luzeek bi blokeak banatuz, non eskailerak bakarrik tartekatzen diren. Etxadiaren erdian gune berde handi bat dago, egoileek soilik erabil dezaketena, Rodríguez San Pedro eta Meléndez Valdés kaleetara irekitzen dena.
- 1918-1926 : Santanderreko postetxea.
- 1919 : Hotela, El Escorial, Madril
- 1923 : Bilboko alde zaharraren barne-eraberritzerako plana (Manuel Cristóbal Mañasekin batera; ez eraikia)
- 1924-26 : Musika Jauregia, Madril
- 1927 : Postetxea, Bilbo
- 1929 : Martínez Sierra hotela, Madril
- 1930 : Madrilgo Zabalgune Plana, Madril
- 1930-32 : Loreen Etxea (Casa de las Flores), Madril
- 1931 : Etxea Antonio Maura kalean, Madril
- 1931 : Plaza de la Independencia-ko Etxebizitzak, Madril
- 1932 : Espainiako Bankua, Kordoba, Espainia
- 1932 : Espainiako Bankua, Granada, Espainia
- 1935 : Recoletos pilotalekua, Madril (Eduardo Torrojarekin)
- 1961 : Jai-Alai pilotalekua (?), Donostia
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Oriol Bohigas: Zuazo en el Madrid republicano (El País, 2006-10-11)