Edukira joan

San Nikolas Txikia

Wikipedia, Entziklopedia askea

San Nikolas Txikia abenduaren 6an, San Nikolas Barikoaren egunean, bereziki Ingalaterra, Espainia eta Hego Euskal Herriko zenbait tokitan haurrak protagonista dituen jai bat da, Eguberrietako jaien zikloaren hasieran. Euskal Herriko ohiko ospakizunetan, mutiko bat gotzain izendatu, horri dagozkion jantzi dotoreak jantzi eta ibilaldia egiten du herrian zehar, maiz asto baten gainean, beste haur batzuekin batera eskea eginez. Opariak jasotzeko eguna ere bazen, gaur egun horretarako ohiko egunak Errege-eguna eta Eguberri-eguna diren arren.[1] Hain zuzen ere, Bizarzuri, ingelesez Santa Claus alegia, San Nikolas Barikoa, opari emaile, besterik ez da. Euskal Herrian, bereziki Nafarroan, Araban eta Gipuzkoan (Seguran eta Lazkaon) ospatzen da. Espainiako zenbait tokitan, berriz, Burgosen kasu, Inuzente-egunean ospatzen da. Identitate-aldaketako jaien multzokoa da, Inauteriak bezala eta Erdi Arotik ospatzen da, orduan ospatzen ziren Eroen Jaiekin eta Asto Jaiekin loturik.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Valdivielso Arce, Jaime L.. (1998). «La antigua fiesta infantil del "obispillo" en Burgos» Revista de Folklore.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]