San Giacomo di Rialto eliza
San Giacomo di Rialto eliza | |
---|---|
San Giacomo di Rialto | |
Kokapena | |
Herrialdea | Italia |
Eskualdea | Veneto |
Italiako hiri metropolitarra | Veneziako Hiri Metropolitanoa |
Italiako udalerri | Venezia |
Kokapen fisikoa | San Polo |
Koordenatuak | 45°26′18″N 12°20′08″E / 45.43847°N 12.33547°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | XII. mendea |
Izenaren jatorria | Done Jakue |
Erlijioa | katolizismoa |
Elizbarrutia | Patriarchate of Venice (en) |
Izena | Done Jakue |
Arkitektura | |
Estiloa | romanesque architecture in Italy (en) |
San Giacomo di Rialto eliza, baita ere San Giacometo herritarren artean, Italiako Venezia hiriko eliza ezaguna da. Rialto zubia ospetsuaren ezkerrean dago San Polo barrutian. Gotiko estilokoa da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]421an sortua, San Giacomo di Rialto tradizionalki Veneziako eliza zaharrena bezala onartua izan da. Dena dela, egungo eraikina 1701 ingurukoa da. Eliza San Giacomoari eskainita dago sute handi bat itzali omen zuelako. Eraikitzailea Candioto edo Eutinopo izeneko zurgina izan omen zen. Gaur egun berriagoa dela pentsatzen da zeren eta 1097ko dokumentu batean, ingurua deskribatzen da baina eliza ez da aipatzen. Lehenengo aipame zehatza 1152koa da. Pizkunde garaian merkatuko langileak eliza honetara etortzen zire otoitz egiteko eta, baita ere, atseden hartzeko. 1513an inguruko alde komertziala erre egin zen baina ez eliza. 1601ean Marino Grimani dogoa zaharberritze lanak agindu zituen batez ere Veneziako acqua altari (marea handiari, alegia) aurre egiteko.[1]
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gotiko estilokoa, deigarriak dira erlojua, ataria eta kanpaiaren dorrea.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Erlojua orratz bakarrarekin, 24 ordu markatzeko.
-
Barruko ikuspegia.
-
Aldarearen zehaztasuna.
-
Marco Vecellioren Deikundea.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Roberto Cessi; Annibale Alberti: Rialto. L'isola, il ponte, il mercato, Bologna, 1934.
Kanpoko loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: San Giacomo di Rialto eliza |