Edukira joan

SS Winnipeg

Koordenatuak: 49°51′N 27°58′W / 49.85°N 27.97°W / 49.85; -27.97
Wikipedia, Entziklopedia askea
SS Winnipeg
Fabrikazioa
FabrikatzaileaAteliers et Chantiers de France (en) Itzuli
Historia
Winnipeg Voyage of 1939
Inaugurazioa1918
Kokapena
Koordenatuak49°51′N 27°58′W / 49.85°N 27.97°W / 49.85; -27.97
Ezaugarriak
Dimentsioak18,2 (zabalera) × 143,9 (luzera) m
Erruna18,2 m

SS Winnipeg Frantzian 1918an egin zen itsasontzi baten izena izan zen. 1919an itsasoratuta 1939an bidaia bat egin zuen Txilera 2.000 errefuxiatu errepublikar espainiar baino gehiago eramateko. Bidaia hori Espainiako erbesteratze errepublikarraren historia osoan bidaiari kopuru handiena izan zen.

Txilerako errefuxiatuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1939ko irailaren 03an, Winnipeg ontzia Txilera iritsi zen, Espainiar Errepublikako 2.200 errefuxiatuarekin. Pablo Neruda olerkariak antolatu zuen bidaia, espainiar immigraziorako kontsul ordezkari izendatuta. Abuztuaren 4an atera zen Winnipeg Pauillac herri frantsesetik. Txileko presidente Pedro Aguirre Cerdak harrera egin zien Valparaison eta elkartasuna adierazi zien erbesteratu guztiei. Itsasontzian zihoan euskaldun talde batek abesbatza osatu zuen bidaian.[1]

Euskaldunak Winnipegen

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asko ziren. Hona hemen batzuk:[2]

  • José Ortiz Zubia
  • Jaime Uriarte Zestoa
  • Fernando Uribesalgo Ikaran
  • Rogelio Izarra Ijalba

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]