Ryuichi Sakamoto
Ryuichi Sakamoto (japonieraz: 坂本 龍 Sakamoto Ryūichi , Tokio, 1952ko urtarrilaren 17a - ibidem, 2023ko martxoaren 28a) japoniar musikagile, piano-jotzaile, abeslari, musika ekoizle eta aktorea izan zen[1].
Unibertsitatean zela, 1970eko hamarkadan hasi zuen ibilbide musikala, musikari, ekoizle eta moldatzaile gisa. 1955ean Yellow Magic Orchestra (YMO) musika taldea sortu zuen Haruomi Hosono eta Yukihiro Takahashirekin batera. Hainbat musika-estiloren aitzindarietako bat izan zen, hala nola musika elektronikoarena eta hip-hoparena. Musika ondu eta ekoitzi zuen nazioarteko hainbat artistarentzat, hala nola David Sylvian, Carsten Nicolai, Youssou N'Dour eta Fennesz. Bartzelonako 1992ko Udako Olinpiar Jokoen inaugurazio ekitaldirako musika ere konposatu zuen.
Filmetarako soinu-bandak ere konposatu zituen: adibidez, Merry Christmas, Mr. Lawrence (hor aktore gisa ere agertu zen), The Sheltering Sky (1990), Little Buddha (1993) eta The Revenant (2015). 1987an Oscar saria irabazi zuen The Last Emperor filmaren musikagatik.
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Estudioko bakarkako albumak
- Thousand Knives (1978)
- B-2 Unit (1980)
- Left-Handed Dream (1981)
- Ongaku Zukan (1984)
- Esperanto (1985)
- Futurista (1986)
- Illustrated Musical Encyclopedia (1986)
- Neo Geo (1987)
- Beauty (1989)
- Heartbeat (1991)
- Sweet Revenge (1994)
- Smoochy (1995)
- 1996 (1996)
- Discord (1997)
- BTTB (1999)
- Comica (2002)
- Elephantism (2002)
- Chasm (2004)
- Out of Noise (2009)
- Playing the Piano (2009)
- Three (2013)
- async (2017)
- 12 (2023)
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «An Announcement» siteSakamoto (Noiz kontsultatua: 2023-04-02).