Rodolfo Austriakoa
Rodolfo Austriakoa (Rudolf Franz Karl Joseph; Laxenburg gaztelua, Austria Beherea, 1858ko abuztuaren 21a - Mayerling, 1889ko urtarrilaren 30a) austriar printzea izan zen, Frantzisko Josef I.a Austriakoa eta Elisabet Bavariakoaren seme bakarra. Jaio zenetik, Austria-Hungariako Inperioaren oinordekoa izan zen. Bere amaren ideia liberalak partekatu zituen.
1881ean, Leopoldo II.a Belgikakoaren alaba zen Estefania Belgikakoarekin ezkondu zen. 1883an alaba bat izan zuten, Elisabet Maria Austriakoa artxidukesa. Urte honetan Rodolfok bazituen jada hainbat maitale. 1886an Mayerling ehiza-pabiloia erosi zuen eta 1888an Maria Vetsera ezagutu zuen. 1889ko urtarrilaren 30ean, biek beren buruaz beste egin zuten Meyerlingen. Bere heriotzak bere amaren etsipena eragin zuen eta Inperioa oinordeko zuzenik gabe utzi zuen. Franz Ferdinand Austriakoa, Frantzisko Josefen iloba, oinordeko bihurtu zen.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu hau Austria-Hungariako Inperioko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |