Robert Bosch GmbHalemaniar konpainia da, Robert Boschek sortu zuena 1886. urtean. 264 produkzio gune ditu, 250 delegazio komertzial eta 261.300 langile munduan zehar. 2006. urtean 43.700 milloi euro fakturatu zituen,[1] konpainiak emandako dauen arabera.
2010. urtean, ibilgailu industria, kontsumorako produktuak eta eraikuntza teknologia kontutan hartuta, 47.500 milloi eroko salmentak eduki zituen, urte arteko handitze tasa %27koa izanik. Bere historiako urterik emankorrena izan zelarik.
2011. urtean berriz, 50.000 milloiko salmentak eta 300.000 langileko muga gainditu zuela jakinarazi zuen.
2004. urtean Robert Bosch GmbH 17. postuan jarri zen Estatu Batuetako 20 patentatzailerik emankorrenen zerrendan 907 patente berrirekin. 2003. urtean 20. izan zen (758 patente) eta 2002. urtean 23. (683 patente).
Boschen bulego nagusiak Gerlingen-en kokatuta daude, Stuttgart ondoan, Baden-Württemberg, Alemania.
Volkmar Denner da gerente nagusia 2012.eko uztailaren 1a ezkeroztik.