Retiroko lorategiak
Retiroko lorategiak | |
---|---|
Parque del Retiro | |
Kultura ondasuna | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Madrilgo Erkidegoa |
Udalerria | Madril |
District of Madrid | Retiro |
Neighborhood of Madrid | Jerónimos |
Koordenatuak | 40°24′54″N 3°41′02″W / 40.415°N 3.6839°W |
Altitudea | 674 m, itsas mailaren gainetik |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1680 |
Arkitektura | |
Azalera | 118 ha |
Atalak | rose garden (en) : |
Ondarea | |
BIC | RI-52-0000015 |
Webgune ofiziala | |
Parque del Retiro, Parque del Buen Retiro edo El Retiro Madrilgo hirian kokatutako lorategi historiko eta parke publikoa da. 125 hektarea eta 15000 zuhaitz baino gehiago ditu, horien artean Madrilgo autonomia-erkidegoaren lekukoak. Administrazioari dagokionez, Retiro distrituaren zati bat da. Bere mugak Alcalá eta O’Donnell kaleak (iparraldean), Poeta Esteban Villegas kalea (hegoaldean), Alfonso XII kalea (mendebaldean) eta Menéndez Pelayo etorbidea (ekialdean) dira.
Hiriaren bisita-gune garrantzitsuenetarikoa da eta hainbat obra artistiko eskaintzen ditu, hala nola, Alfonso XIIren monumentua, Beirazko Jauregia, Urmael Handia, Paterrea, Felipe IVren atea, Astronomia Behatoki Erreala, Alcachofaren iturria eta San Pelayo eta San Isidororen ermita erromantikoa. Babestuta dago Interes Kulturaleko Ondasun bat izateagatik.
Gune honetan hainbat lorategi aurkitzen dira, adibidez: Vivacesen lorategia, Cecilio Rodríguezen andaluziar estiloko lorategi klasizistak, Herrero Palacios arkitektoaren lorategiak, Rosaleda eta 400 urte inguru dituen zuhaitza, Madrilgo zaharrena.
El Retiro XVII. mendearen lehen erdian eraiki zen. Bere eraikuntza Buen Retiroko Jauregirako antolatutako proiektu paisajistikoan sartzen da. Jauregi hau Olivaresko duke-kondeak (1587-1645) Felipe IV.ri (1605-1665) eraikitako monumentua da. 1767 parke urbano izateari ekin zion, Carlos III.ak (1716-1788) herriari sartzea baimentzean. 1868an Madrilgo Udaletxearen menpe geratu zen.
Independentzia Gerrak (1808-1814) sortutako kalteak zirela-eta, XIX. eta XX. mendeetan zehar berrikuntzak egin zizkioten, gaur egungo itxura emanez. Hala ere, XVII. eta XVIII. mendeetako elementu batzuk kontserbatzen dira.
Eraikinak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- San Pelayo eta San Isidroko ermita: XI. mendean altxatu zen Ávilako hirian. Mendizabalen Desamortizazioa eta gero Madrilgo hirira eraman zen. Hasieran, Arkeologia Museo Nazionalean egon zen. 1896an El Retirora eraman zen. Estilo erromanikoa du.
- Behatoki Astronomiko Erreala: 1790an Juan de Vilanuevak eraiki zuen San Blasko muinoan. Gaur egun, gune hori hesis inguratuta dago. Juan de Villanuevaren jabetza zen. Ilustratu honek Madril natur-zientzietara dedikatutako gune bihurtzea nahi zuen. Estilo neoklasikoko eraikina da.
- Velázquez Jauregia: XIX. mendearen amaieran parkean hainbat txapelketen egoitza izan zen. Ondorioz, pabilioi batzuk eraiki ziren; horietako bat Velázquez Jauregia. Bere izena Ricardo Velázquez Boscotik dator.
- Beirazko Jauregia: Ricardo Velázquez Boscori esker eraiki zen ere. Hasieran, Filipinasetik etorritako landareen erakusketarako erabili zen. Joseph Paxtonek Londresen egindako Crystal Palace jauregiaren eragina izan zuen. Velázquezek jauregiaren inguruan eraikuntza paisajista oso landua lortu zuen. Gaur egun, Velázquez Jauregia bezala, Reina Sofia museoaren erakusketetarako erabiltzen da.
Bitxikeriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Retiro eta Buen Retiro izenak aintzinako logela errealari erreferentzia egiten diote. Erregeak logela honetara joaten ziren meditazio espirituala eta aisialdiko jarduerak egitera.
Argazki galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Espainiako atea.
-
Alfontso XII.a Espainiakoaren monumentua eta urmaela.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- https://es.wikipedia.org/wiki/Parque_del_Retiro_de_Madrid
- https://www.esmadrid.com/informacion-turistica/parque-del-retiro?utm_referrer=https%3A%2F%2Fwww.google.es%2F